Dokumentuaren akzioak
Dantzariak 64
- Egilea
- Euskal Dantzarien Biltzarra
- Formatua
- Aldizkaria
- Editorea
- Euskal Dantzarien Biltzarra
- Data
- 2019/12/21
2019ko abenduan argitaratu da Euskal Dantzarien Biltzarrak argitaratzen duen Dantzariak aldizkariaren 64. zenbakia. Lehendabizi, 2019ko urriaren 5ean Lezon ospatutako Dantzari Eguneko kronika eta argazkiak jaso dira. Jarraian, hainbat dantza talderen historiak biltzen dira. Besteak beste, Frankismo garaiko Bilboko dantza taldeenak, 1950eko hamarkadako Balmasedako taldearenak, duela 50 urte sortutako Portugaleteko Gaurko Gazteak taldearenak eta 50. urteurrena bete duen Urdaibai dantza taldearenak.
Telmo Esnal, Dantza pelikularen zuzendaria, elkarrizketatu du Olatz Hernandezek. Bestalde, garai batean Baztan haranean egiten ziren ezpata-dantzak aztertu ditu Fernando Tamayok, eta bailara horretako sorginen inguruko kontuak batu ditu Josu Larrinagak. Carlos Ortiz de Zaratek, berriz, Ilarduia, Egino eta Andoingo inauterien berreskurapenaz dihardu eta Javier Lanak eta Raquel Ugartondok 2013-14 urteetan Deikazteluko herriak berreskuratu zuen pastorelaz. Jose Alfonso Antequerak zortziko-aurreskuari buruzko eskuizkribu, egunkari eta paper-sorten bidez eginiko bidaia proposatzen digu eta Josu Larrinagak Busturialdeako danbolintero-familien kontuak dakartza. Eusko Ikaskuntzaren 100. urteurrena aitzakiatzat hartuta, bere webgunean aurkitu dezakegunaren berri jaso da aldizkarian eta azkenik Leire Arrietak eta Aitziber Martinezek Euskal Herriko herri dantzen transmisioaren inguruko gogoetak elkarbanatu dituzte.
Aurkibidea
- Agurra / Josu Larrinaga
- Ekintzak
- Dantzari Eguna 2016 / Josu Larrinaga
- Gure taldeak
- Grupos de danzas vascas en Bilbo / Luis Angel Gaintza eta Jose Luis Orbe
- Balmaseda: Grupo de danza de los años 50 / Txomin Etxebarria
- Gaurko gazteak: Una historia ampliada / Gaurko gazteak
- Urdaibai, mende erdi dantzan / Urdaibai dantza taldea
- Elkarrizketa
- Telmo Esnal, euskal dantza zinemara eraman duen zuzendaria / Olatz Hernandez
- Artikuluak
- El fiscal contra el lugar de Elizondo / Fernando Tamayo
- La larga sombra de las curiosas tradiciones brujeriales / Josu Larrinaga
- Ilarduia, Egino eta Andoingo inauteria / Carlos Ortiz de Zarate
- El "zortziko-aurresku" entre cristianos y carlistas / Jose Alfondo Antequera
- "Txakarro" y su "zortziko" / Josu Larrinaga
- La pastorela de Dicastillo / Javier Lana eta Raquel Ugartondo
- Desde hace cien años y uno mas / bydej
- Euskal Herriko herri dantzen trasmisioa / Leire Arrieta eta Aitziber Martinez
- Argitalpenak
Fitxa
- Zuzendaria: Losu Larrinaga Zugadi
- Erredakzio batzordea: Jose Patricio Aldama, Jose Alfonso Antequera, Xabier Etxabe
- Diseinua: Lulumka
- Inprimaketa: Graficas Irudi
- Argitaletxea: Euskal Dantzarien Biltzarra
Dantzariak 64 aldizkaria
Euskal Dantzarien Biltzarra, Bilbo, 2019
Lege gordailua: SS-509-1970
Dokumentuaren akzioak