Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Dantzariak 63

Dokumentuaren akzioak

Dantzariak 63

Migel Sagasetari egindako elkarrizketa, 1978ko Iruñeko Dantzari Egunaren inguruko oroitzapenak, Marian Arregiri buruz Juan A. Urbeltzek idatzitako azalpen biografikoa, Jesus Mari Garateri buruz Mikel Sarriegik idatzitakoa eta Gene Yurreri buruz Faustino Aranzabalen egindakoa, eta beste hainbat artikulu jaso dira Dantzariak aldizkariaren 63. zenbakian.
Egilea
Euskal Dantzarien Biltzarra
Formatua
Aldizkaria
Editorea
Euskal Dantzarien Biltzarra
Data
2018/12/01

2018ko urte amaierarekin batera etorri zaigu Euskal Dantzarien Biltzarrak argitaratzen duen Dantzariak aldizkariaren 63. zenbakia.  Azken Dantzari eguneko kronika eta irudiez gain, orain 40 urte Iruñean ospatu zen lehengo Dantzari Eguneko hainbat kontu ere bildu ditu aldizkariak. EDB osatzen duten dantza taldeak dira biltzarraren ardatz, aldizkarian ere badute zeresana; Irrintzi Alai, Tttarla eta Irutasun taldeen urteurrenak izanda talde horien ibilbideak gogoratu nahi izan dituzte. Migel Sagaseta, Luzaideko dantzen ikerketan eta zabalkundean erreferente izan dena, elkarrizketatu du Cristina Martinez-ek. Dantzaren munduan hainbat ekarpen egin dituzten, baina dagoeneko gure artean ez dauden, Pantxika Zubiria, Gene Yurre eta Marian Arregi ere presente dira aldizkari honetan.

Bestalde, Kataluniako dantza tradizionalari begiratu bat eman nahi izan zaio Maria Antonia Pujol i Subiraren laguntzaz, eta dantzaren inguruko beste unibertsitate-diziplina batzuk (musika, hezkuntza, gizarte-zientziak...) ere azaldu dira aurtengo aldizkarian. Soinuenea fundazioari eta 100 urte bete berri dituen Eusko Ikaskuntzari ere erreparatu zaio. Lanestosako arku-dantzaren, Iruñeko erraldoien konpartsaren edota Aoizko dantza berrien inguruko artikulu interesgarriak ere irakurtzeko aukera eskaintzen digu Dantzariak 63-k.

Aurkibidea

  • Editoriala / Josu Larrinaga
  • Ekintzak

- Dantzari Eguna 2018 / Cristina Martinez
- Dantzari Eguna de Iruña-Pamplona de 1978 cumple 40 años / Cristina Martinez
- Juan Inazio Iztuetaren jaiotzaren 250. urteurrena ospatzen da Zaldibian / Cristina Martinez
- Dantzazale 2018 / Josu Larrinaga

  • Taldeen urteurrenak

- Kresala dantza taldea 1968-2018 / Faustino Aranzabal
- Irrintzi dantza taldea 1968-2018 / Irrintzi Alai DT
- Ttarla dantza taldea 25 urtez dantzan / Ttarla DT
- Irutasun dantzari taldea 50 urtez dantzan / Aintzane Per, Arantza Beti
- Beti Jai Alaik dantzan darrai mende erdi beteta / Marta Goikoetxea

  • Elkarrizketa

- Miguel Angel Sagaseta guztiek maite duten apaiza / Cristina Martinez

  • Artikuluak

- Imanol Olaizola Oroimenez / Pello Leiñena
- Pantxika Zubiria Une vie au service de la Culture Basque / Beñat Zintzo-Garmendia
- Gene Yurre Donostia 1928-2008 / Faustino Aranzabal
- Una semblanza: Marian Arregi, mi mujer
- Txinpartak dantzatzen zuen, Jesus Mari Garate Mujika nire maisua / Mikel Sarriegi
- De Herri Musikaren Txokoa a Soinuenea Fundazioa / Bydej
- Situación actual de la danza tradicional Catalunya / Maria Antonia Pujol i Subira
- ¿Qué aprendemos cuando bailamos danza tradicional? / Maria Antonia Pujol i Subira
- Entzumena lantzen: soinutik gorputzera, musikatik dantzara / Ana Urrutia
- La danza de arcos de Lanestosa / Txomin Etxebarria
- Gigantes bailando en Euskal Herria, La aportación de la Comparsa de Pamplona / Patxi Laborda
- Nuevas danzas de Aoiz, Representación de la firma de la paz / Agoizko Dantzari Taldea

  • Argitalpenak

Fitxa

  • Zuzendaria: Losu Larrinaga Zugadi
  • Erredakzio batzordea: Jose Patricio Aldama, Jose Alfonso Antequera, Xabier Etxabe
  • Diseinua: Lucia Calvo Sanchez
  • Inprimaketa: Graficas Irudi
  • Argitaletxea: Euskal Dantzarien Biltzarra

Dantzariak 63 aldizkaria

Euskal Dantzarien Biltzarra, Bilbo, 2017

Lege gordailua: SS-509-1970

Dokumentuaren akzioak