Hemen zaude: Hasiera Argitalpenak Dantzariak 60

Dokumentuaren akzioak

Dantzariak 60

Egilea
Euskal Dantzarien Biltzarra
Formatua
Aldizkaria
Editorea
Euskal Dantzarien Biltzarra
Data
2015/12/14

Euskal Dantzarien Biltzarrak 50 urte betetzen dituen honetan Dantzariak aldizkariaren ale berezia argitaratu du. Euskal Dantzarien Biltzarraren historian parte hartze zuzena izan duten eta elkartearen ibilbidearen protagonista izan diren hainbat lagunen testigantzak batu dituzte aldizkarian elkartearen urteurrena dela eta. Puzzlea bailitzan, elkartearen historia osatuz hainbat pusketa eta angelu desberdinetako begiradak jaso dira 148 orrialdeko alean.

Alde batetik, elkartean lanean aritu diren eta bere ibilbidean ekarpenak egin dituzten hainbat pertsonen testuak edo haiekin Cristina Martinez-ek egindako elkarrizketen laburpenak jaso dira. Hamalau lagunen tesgigantzak jaso dira guztira, besteak beste Jakes Abeberry (EDB eta dantzari aldazkariaren sortzaileetakoa), Imanol Olaizola (EDB-ren lehendakaria 1972-1977), Iñaki Irigoienen (EDB-ren lehendakaria 1978-1984) edo Maribel Ortiz de Zarateren (EDB-ren lehendakaria 1997-2005) gogoetak batzen ditu. 

Aldizkari honen bigarren atalean, Euskal Dantzarien Biltzarrak urteotan egindako ekintzen laburpena egin du Josu Larrinaga Zugadik, Basauriko dantza agerketaren eta EDB-ren elkarlanaren berri eman dute Jose Alfonso Antequerak eta Luis Fernando de Frutos-ek, EDBren ibilbideak komunikabideetan izan duen jarraipenari begiratzen dio Jose Alfonso Antequerak eta EDB-ren etorkizunaz gogoeta egiten du Joseba Altubek, gaur egungo lehendakariak. Azkenik, EDB-k egindako argitalpenen katalogoa aurkezten du Emilio Xabier Dueñasek, Dantzari eta Dantzariak aldizkariaz gain, argitaratutako liburu, diska zein DVD-en berri ematen du Dueñasek testu honetan.

Edukiak:

Lehendakariaren agurra eta editoriala.

Elkarrizketak (Cristina Martinez) eta lankidetzak

  • Jakes Abeberry
  • Jose Luis Bengoa Zubizarreta
  • Imanol Olaizola
  • Juan Antonio Urbeltz
  • Iñaki Irigoien
  • Marisol Otermin, Javier Erice eta Mikel Iraizoz
  • Maribel Ortiz de Zarate
  • Gerardo Sienra
  • Xabier Mendizabal
  • Nati Lopez de Uralde
  • Jose Mari Oiarzabal
  • Roger Goyhénèche
  • Juan Carlos Ornat
  • Iñaki Goirizelaia

Artikuluak

  • Josu Larrinaga Zugadi: Actividades gestionadas por Euskal Dantzarien Biltzarra
  • Jose Alfonso Antequera eta Luis Fernando de Frutos: El acervo de nuestras danzas en Euskal Herriko Dantza Agerketa de Basauri
  • Jose Alfonso Antequera Chávez: Reflexiones al trasluz de noticias y papeles viejos
  • Joseba Altube: Euskal Dantzarien Biltzarra etorkizunari begira. Joseba Altube
  • Euskal Herriko Dantzari Egunak

Publikazioak:

  • Emilio Xabier Dueñas: Una ventana a la cultura autóctona: La danza, la musica y las tradiciones.
  • Emilio Xabier Dueñas: Imágen sonido y papel: La otra historia de la producción de EDB.

Argitaratzeko arauak

  • "Dantzariak" aldizkarian argitaratzeko arauak.

Etxeko bizkotxa errezeta

Dantzariak 60

  • Zuzendaria: Josu Larrinaga Zugadi.
  • Erredakzio batzordea: Jose Patricio Aldama, Jose Alfonso Antequera eta Xabier Etxabe.
  • Diseinua, maketazioa: Lucia Calvo
  • Inprimaketa: Gráficas Irudi
  • Argitaratzailea: Euskal Dantzarien Biltzarra
  • Lege gordailua: SS-509-1970
  • Donostia, 2015.

Dokumentuaren akzioak