Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzaren Nazioarteko eguna eta ekitaldiak
Badakizue astelehenean dela Dantzaren Nazioarteko Eguna eta beraz, daotzen egunotarako dantzarekin lotutako hamaika ekitaldi iragarri dira han eta hemen, eta data berezi hori kontuan hartu gabe datozen egunetarako aurreikusitako beste batzuekin bat egingo dute. Oraindik gehiago aterako dira gaur eta bihar, baina momentuz hona batzuk:
Zuberoako dantzak Jira Galduaren 3. zenbakian
Ikerfolk elkarteak Jira Galdua aldizkariaren 3. zenbakia kaleratu du. Dantza maisuen aldizkaria da Jira Galdua eta oraingoan Zuberoako dantzen metodo bat eskaintzen du.
Hondarribiako IV Euskadiko Doinu Zahar Txapelketa
Apirilak 28an, igandea, ospatuko da Hondarribiako IV. Euskadiko Doinu Zahar Txapelketa. Goizeko 11.30etan izango da aurrefinala, eta 12.30etan finala.
Eraiki dantza taldearen emanaldia
Irungo Eraiki dantza taldeak dantza ikuskizuna eskainiko du igande honetan, apirilak 21, Irunen bertan. Amaia Kultur Zentroan, eguerdiko 12:00etan izango da jaialdia. Hona egitaraua:
Folklore jardunaldien deialdia
Iruñeko Ortzadar taldea "Folklore eta kultura tradizionalaren gaineko jardunaldien" edizio berriaren prestaketan dihardu. Oraingoan sareak eskeintzen digun aukera baliatu nahi dugu aurtengo jardunaldietan hizpide izanen ditugun gaien ingurukoak zabaltzeko.
Doinu eta Dantza 6. zenbakia - apirila
Gasteizko Folklore Eskolako boletinaren 6. zenbakia.
Errenteria Dantzan
Ereintza Dantza Taldekook urtero ERRENTERIA DANTZAN jaialdia antolatzen dugu, dantzaren inguruko aste bat izan ohi da, eta aurten, besteak beste, Zuberoako Maskarada gurean izango dugu.
Dantzaren Nazioarteko Eguna
Apirilaren 29an ospatzen da Dantzaren Nazioarteko Eguna. Aurten Katherine Dunham-ek idatzi du Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua. DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNEKO MEZUA 2002KO APIRILAREN 29A
Dantza Eskolen V. Erakusketa
Dantza Eskolen V. Erakusketaren deialdia egin du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. EAEko dantza eskola publiko zein pribatuek koreografia laburrak aurkez ditzakete erakusketa honetan.
Koreografo berrien erakusketa
Eusko Jaurlaritzak Koreografo berrien 6. erakusketa antolatu du eta hautatutako koreografoen lanak apirilaren 20an Gasteizen, 26an Barakaldon eta 30ean Donostian aurkeztuko dira. Artez aldizkariak bildu du koreografo berrien 6. erakusketari buruzko informazioa eta dantzan-eko hemerotekan edo Artezblai gunean irakur dezakezue erreportajea osorik.
Dokumentuaren akzioak


