Hemen zaude: Hasiera Albisteak Irungo XII. Gipuzkoar erako Aurresku Txapelketa

Dokumentuaren akzioak

Irungo XII. Gipuzkoar erako Aurresku Txapelketa

Gipuzkoako EDB
2002/10/02 17:24
Kemen Dantza Taldeak, Irungo Udalaren laguntzaz, Irungo hamabigarren Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketa antolatu du, eta interesatuko zaizulakoan eskutitz honen bidez haren berri eman nahi dizu.

Txapelketa Azaroaren 9an (larunbata) izango da ; Irungo Amaia Kultur Zentruan arratsaldeko 17 :00etan, dantzariek 16 :00etan bertako atari nagusian egon beharko dutelarik.

Aurresku txapelketa honen baldintzak hurrengo hauek dira :

1.- Euskalerriko dantzari guztiek har dezakete parte, 15 urte edo gehiago eta usadiozko moduan jantzirik izanez gero. Gipuzkoar dantzariek, Dantzarien Biltzarrean federaturik egon beharko dute.

2.- Izena emako epea, Azaroaren 4an, astelehena, gaueko 21.00etan amaituko da. Epez kanpo egindako izen emateak ez dira aintzakotzat hartuak izanen. Izena emateko, honako telefonoetara dei egin beharko da: 943 61 98 97 (Bittor) eta 943 64 11 94 (Aiala).

3.- Txapelketan hiru izango dira egin beharreko dantzak ; Desafioa lehenik, aurresailkapenean dantzatu beharrekoa. Ondoren, lehenengo hamar sailkatuek Agurra eta Zortzikoa dantzatu beharko dituzte, azken bi dantzetan musikoek zein doinu joko duten aldez aurretik jakingo ez dutelarik. (Dantzariek, hamar Zortziko eta 4 Agurra ezberdinen doinuak Euskal Dantzarien Biltzarrean eskura ditzakete).

4.- Txapelketaren irabazleak txapela, gerrikoa, oroigarria eta 150 Euro; jasoko ditu.
Bigarrenak, oroigarria eta 120 Euro.
Hirugarrenak, oroigarria eta 90 Euro.
Laugarrenak, oroigarria eta 60 Euro.
Bostgarrenak, oroigarria eta 45 Euro.
Seigarrenetik hamargarrenera, oroigarria eta 25 Euro.
Sari hauez gain, Irungo lehen sailkatuak eta Hondarribiako lehen sailkatuak oroigarria jasoko dute eta gainerako partaide guztiek 25 Euro dieta gisa.

5.- Baldintza hauetan erabakitzen ez den edozein arazo sortzen baldin bada, txapelketaren antolatzaileen esku geldituko da haren konponketa.

Besterik gabe, azaroaren 9an Irunen elkar ikusiko dugulakoan,

Agur bero bat


KEMEN DANTZA TALDEA
DECIMOSEGUNDO CONCURSO DE AURRESKU GIPUZKOANO DE IRUN


El grupo Kemen Dantza Taldea, con la colaboración del Ayuntamiento de Irún, ha organizado el decimosegundo Concurso de Aurresku Guipuzcoano de Irún y pensando que podría ser de su interés, le envía las bases del mismo por medio de esta carta.

El certamen se celebrará el día 9 de Noviembre, sábado, en el Centro Cultural Amaia de Irún, a las 17 :00 de la tarde (los participantes deberán estar a las 16 :00 en la entrada principal del mismo centro).

Las bases de este Concurso de Aurresku son las siguientes

1.- Pueden tomar parte todas las personas del País Vasco que tengan 15 ó más años de edad y vengan vestidos a la usanza tradicional. Los participantes gipuzkoanos además, deberán estar federados.

2.- El plazo de inscripción finalizará el día 4 de noviembre a las 21.00 horas. Las inscripciones efectuadas fuera de ese plazo no tendrán validez. Dichas inscripciones deberán realizarse en los siguientes teléfonos: 943 61 98 97 (Bittor ) y 943 64 11 94 (Aiala).

3.- Tres son los bailes a interpretar en el concurso ; una vez ejecutada la semifinal con el Desafío, los diez primeros clasificados deberán bailar el Agurra y el Zortziko. En estos dos últimos los participantes no sabrán de antemano la melodía que harán sonar los músicos (los participantes podrán conseguir la música de estos diez Zortzikos y 4 Agurras diferentes en “Euskal Dantzarien Biltzarra”).

4.- Al ganador del concurso se le hará entrega de la txapela y el gerriko del primer clasificado, trofeo acreditativo y 150 Euro.
Al segundo clasificado, trofeo y 120 Euro.
Al tercer clasificado, trofeo y 90 Euro.
Al cuarto, trofeo y 60 Euro.
Al quinto, trofeo y 45 Euro.
Del sexto al décimo clasificados, trofeo y 25 Euro.
Además de estos premios, a los primeros clasificados de Irún y Hondarribia se les entregará un trofeo acreditativo, y al resto de los concursantes una dieta de 25 Euro.

5.- Cualquier cuestión que pueda surgir y no esté contemplada en estas bases será resuelta por la organización del concurso.

Sin más y esperando poder saludarle personalmente el 9 de Noviembre en Irún,

Le envía un saludo
KEMEN DANTZA TALDEA

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.