Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzan. Busturialdea 1

Dokumentuaren akzioak

Dantzan. Busturialdea 1

2002/10/04 00:15

Badira Duela urte batzuk Bizkaia osoko tradizioak batzen dituzten bideo bilduma bat egitea erabaki genuela, ondare kulturala suerta dadin, dokumentu gisa edukitzeko; nagusientzat oroigarri, atzerritarrentzat gure herria ezagutzeko bide eta ondorengoentzat altxor, izan denaren eta garenaren islada.
Gorbeialdearekin hasi ginen eta hurrengoa Durangaldekoa izan zen; oraingo honetan Busturialdera jo dugu, inguru horretako tradizioak batzekotan. Busturialdea hain zabala denez, bi egiteko asmoa dugu, beste herriak, kosta edo errekaren ibar ingurukoak, bigarren momentu baterako utziz.
Bideootan herrien irudiak, paisaia ederrak, txoko zoragarriak.... eta hainbat errito, jai, ohitura, kanta zahar ... agertzen dira. Eskualde bakoitzeko berezitasunak errespetatuz, tradizioak errespetatuz bere berean, aldaketa gabe, gure nagusiek bizi izandako moduan. Lan etnografikoa da, belaunaldiz belaunaldi jasotakoaren berri ematen da.

Bideoak salgai daude eta norbaitek nahi izatekotan edota beste edozein argibide nahi izan elkartearekin harremanetan jartzea besterik ez du:
bolingozo@euskalnet.net

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.