Dokumentuaren akzioak
Doinu eta Dantza 9. zenbakia
Gasteizeko Foklore Eskolak ikasturte berri bati ekin dio, eta eskolan izen-emateko izan diren eskarien laburpena egiten da aldizkarian. 1204 eskaera izan dituzte, horietatik 341 dantza ikasi nahi zutenak, eta gainontzekoak lengoiaia musikala, panderoa, txistua, gaita, trikitixa eta abar.
Bestalde Karlos Subijana aurten eman diren Altzürükü-ko pastorala eta Luhusuko kabalkadaren kronikak egin ditu.
Gaztemundu 2002ko diasporako dantzariak GAsteizko Folklore Eskolara egindako bisitaren kontakizunak eta Ziekoko dantzei buruz Juantxu Gomez-ek idatzitako testuak osatzen dute boletina besteak beste.
Irakurri osoa erantsitako pdf artxiboan.
Dokumentuaren akzioak