Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Folklore Bizian jaialdia
Folklore Bizian Nazioarteko Folklore jaialdia antolatu du uztailerako ohi bezala Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Bulgaria, Txekia eta Euskal Herriko dantza taldeek jardungo dute uztailaren 19tik 25era bitartean Gorliz, Sodupe, Sopelana, Galdakao, Usansolo, Bilbo eta Arrigorriagan.
Kabalkadak
Hiru kabalkada izanen da uda hontan: - Bidarrain : uztailaren 14an - Luhuson : agorrilaren 15an toberarekin - Mithirinan : irailaren 29an toberarekin
Bidasoako VI. Nazioarteko Gaztetxoen Folklore Jaialdia
Irungo Eraiki Dantza Taldeak Bidasoako VI. Nazioarteko Gaztetxoen Folklore Jaialdia antolatu du. Uztailaren 19tik 25era Irun, Hondarribia, Zumaia, Bera, Zarautz eta Etxalar-en egingo da, eta aurten Bulgaria, India, Ukraina, Kongo eta Euskal Herriko taldeek parte hartuko dute. Hona egitaraua eta parte hartuko dantza taldeei buruzko xehetasunak.
Dantzen doinu eta partiturak Euskomedian
Eusko Ikaskuntzak tresna eta dokumentazio bikaina jarri du sarean: Euskal Kantutegia. Bertan 5000 partiturak osatutako musika bildu ederra aurki daiteke, tartean hainbat dantzaren doinuak noski.
San Juan jaiak
Nik neure aldetik orain hemen ingurukoak agertuko dizkizuet, gozatzera etorri nahi duenarentzat eta informazio bezala jakin nahi duenarentzat:
Dantzak Irungo jaietan
Ekainaren 23tik Uztailaren 1ra Irungo jaiak ospatzen dira. Bertan dantzarekin zerikusia duten ekintzak agertzen zaizkigularik.
San Juan jaiak eta dantzak Tolosan
San Juan jaiak inguratzen ari direla eta gure herriko egitaraua jartzera animatu naiz. Soilik folklore eta tradizioaren inguruko ekitaldiak jarriko ditut. Printzipalena San Juan bezperako sua (Udaberri Dantzari Taldea eta Tolosako Banda eta Tolosako orfeoia) eta San Juan eguna (Eskupetariak eta Bordondantzariak). dena den hona hemen egitarau "osoa":
Doinu eta Dantza 8. zenbakia
Hemen dago Gasteizko Folklore Eskola-ren Doinu eta Dantza boletinaren 8. zenbakia, ekainari dagokiona.
Dantza ikastaroak UEUn
Dantza ardatz duten zenbait ikastaro eskainiko dira Udako Euskal Unibertsitatearen aurtengo ikastaroetan.
Dantzaren garaia, 'Amuña'ren garaia
El pueblo vasco ha cultivado el arte de la danza con todo el fervor que lo hizo el pueblo heleno; aún subsisten vestigios de aquel culto, que aquí, en Zarauz, se ostentan en las ocasiones en que el viejo Amuña siente renacer los bríos de su lejana juventud. Es un caso superviviente de una époc...
Dokumentuaren akzioak