Dokumentuaren akzioak
Herri musika eta herri dantza
Herri Musikaren 2. jardunaldiak: "Herri musika eta herri dantza".
Herri Musikaren inguruko gaiei buruko azterketak eta gogoetak egiteko sortu zen "Herri Musika Jardunaldiak" izeneko egitasmoa eta 2002ko azaroan Bertsozale Elkartea eta Oiartzungo Bertso Eskolarekin elkarlanean "Herri Musika-Bertsolaritza" gai harturik 1. Jardunaldiak ospatu genituen. Horien balorazio baikor-rak bultzatu gaitu bide horretatik jarraitzera eta aurten 2. edizioa antolatzera.
Hasieran esaten genuen bezala, urtez urte gai monografikoa aurkeztu eta jorratuko nahi dugu. Horrela, Herri Musikaren Jardunaldien 2. edizio honetarako "Herri musika eta herri dantza" izeneko gaia aukeratu dugu. Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Herri Musikaren Txokoak antola-turik, Oiartzunen, 2003-11-29 eta 30ean ospatuko ditugu. Herri Musika eta herri dantza gure herri kulturaren bi arlo hauek askotan bat eginik agertzen dira eta antzeko egoera edo problematikari aurre egin behar diete. Batetik, dantzariek askotan musikajole egokiak behar izaten dituzte plazan eta ezin aurkiturik ibiltzen dira; musikajoleak aldiz, askotan bakar bakarrik aritzen dira dantzarako jotzen plaza ho-rietan, eta dantzaririk ez. Bestetik, dantza taldeek dituzten arazoen artean, askotan euren erreperto-rioa osatu eta eman ahal izateko behar diren musikarien falta izateten da nagusienetakoa.
Aukeratutako gaia egungoa, garrantzitsua eta kezka eragiten duena da hortaz, bai herri musikan eta herri dantzan ere.
Egitaraua osatzerakoan dantzari eta musikarien ikuspuntuak lantzeko bi aldeetako adituen laguntza izango dugu, bertakoena nahiz kanpokoena. Bestalde, edonork gai honi buruzko bere proposamen edo iritzia aurkezteko aukera ere izango da.
Ez ditugu alde teorikoak bakarrik landu nahi eta alde praktikoei ere tartea egingo diegu antolatutako tailerretan.
Beraz, guztion interesarako eta mesederako izango delakoan, denen artean gogoeta egiteko aukera eskeintzen dugu eta deial-di honek bi arloetako zaleen artean merezi duen arrakasta izango duela espero dugu.
Hona bada, jardunaldi hauetarako antolatu dugun egitaraua:
Azaroak 29, larunbata
- Mintegia
10:00 Auzokalten (Ergoiengo auzo elkartean) hitzaldiak:
- Iñaki Irigoien: Herri Dantzarako doinu eta jotzeko tresnak
- Jose Inazio Ansorena: Herri Dantzarako musika jolea
- Elias Martínez: El músico tradicional y las danzas procesionales en la provincia de Valladolid
12:00, mahai ingurua
Moderatzaile lanetan: Pedro Elosegi
14.00etan: Bazkaria Oiartzungo Lartaun Elkartean
16:00etan Komunikazioen aurkezpenak eta mahai ingurua
Auzokalten (Ergoiengo auzo elkartean)
Herri musika eta Herri dantza gaiaren inguruan aldez aurretik jasotako komunikazioak aurkeztuko dituzte egileek beraiek eta mahai ingurua egingo da.
18:30, Herri Musikaren Txokora bisita
19:30 Jaialdia: Herri dantzaera ezberdinak
Oiartzungo Elorsoro polikiroldegian.
Zuberoatik: Zuberoako dantzak (Barkoxeko dantzariak)
Bizkaitik: Dantzari dantza eta Erregelak (Iurretako dantzariak)
Gaztelatik: Gaztela-Leongo herri dantzak (La Charambita)
Gipuzkoa: Brokel-dantza
Aurkezlea: Pedro Elosegi
o 22:00, Gurutze auzoko Toki-Alai jatetxean, herri-dantza afaria.
Azaroak 30, igandea
- Tailerra
o 10:30, Auzokalten, dantza maisuei, herri soinu-tresna irakasleei, herri musika eta dantza joleei, dantzariei,... eskeinia.
- Erromeria
o 17:00tatik aurrera, Oiartzungo Doneztebe plazan. Musika jotzen:
Oiartzungo Bertso eta Trikitixa Eskolak, Lartaun txistulari taldea, Valladolideko taldea, Gasteizko Udal Herri Musika Eskolako Albokariak, Roberto eta Kepa Bizkaiko trikitilariak, Alkarkide Txaranga eta Iruñako Gaiteroak.
Herri Musikaren Txokoa
Tornola kalea, 6
20180 Oiartzun
Tel.-faxa: 943 49 35 78
email: herrimusika@herrimusika.org
www.herrimusika.org
Dokumentuaren akzioak