Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Arabako dantza solte eta aurresku txapelketak
Datorren maiatzaren 1ean jokatuko dira Estibalizen Arabako dantza solte eta aurresku txapelketak. Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatzen ditu txapelketa horiek Arabako Foru Aldundiaren babesarekin.

Bilintxen omenez Donostia Dantzan erromeria
Datorren apirilaren 29an, arratsaldeko 18:00tan, Donostiako Konstituzio enparantzan egitera goazen erromeriaren berri eman nahi dizuegu. Apirilaren 30ean Bilintx jaio zela 175 betetzen dira. Bere omenez haren kantak dantzatzeko aukera izango dugu.

Ballet Biarritz junior-erako audizio deialdia
Ballet Biarritz junior-eko kide izateko audizio deialdia martxan da berriz. Ballet Biarritzek sustatutako formakuntza konpainia gaztearen igarren ekitaldia izango da. Ekainaren 6an egingo da audizioa Donostian, Egia Kultur Etxean.BBj-ren bigarren ekinaldi honek 2006ko irailaren 7tik 2007ko abuztuaren 31rarte iraungo du. 18 eta 22 urte bitarteko dantzari gazteei zuzendutako deialdia da.
Dantza berrien lehiaketa antolatu du 2007rako Iparraldeko EDBk
Urtebete barru, 2007ko abuztuaren 15ean, Donibane Lohitzunen burutuko da Iparraldeko EDBk antolatu duen dantza berrien txalpelketa. 2003an antolatu zuen lehiaketaren bideari jarraituko dio ekitaldi berriak. Hona hemen Iparraldeko EDBk lehiaketa honetarako jarri dituen baldintzak:

Euskadiko XXVI. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa
Euskadiko XXVI. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa, Pasai Donibaneko kiroldegian ospatuko da maiatzaren 27an, larunbatean. Aurtengo edizioa, Pasaiako Udala eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren artean antolatuko dute. Horretarako, Pasaiako Alkarkide-Alkartasunako dantzari ohiak izango dituzte laguntzaile antolaketa lanetan.

Dantzaren hilabetea Gipuzkoan
1996. urteaz geroztik, Gipuzkoako Profesionalen Elkartea apirilaren 29an egiten den Nazioarteko Dantzaren Eguna antolatzen hasi zen; egun horretantxe jaio zen Jean-Georges Noverre (1727-1810) koreografoa, “dantza espresiboa eta etengabe akzioan denaren” bila ibili zena. Balletean iraultza sorrarazi zuen, Stuttgarten 1760. urtean argitaratu zituen “Dantzari eta balletari buruzko eskutitzak” idatzi zituenetik.

Pirinioetako musika eta dantzak
Aragoiko , Okzitaniako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko errepertorioa bildu da partitura bilduma honetan. Erromeria eta kanturako ezinbestekoa den errepertorioa. Horrela, herrialde bakoitzetik kanturik eta dantzarik adierazgarrienak jasotzea izango da jomuga.

Koreografia Erakusketa 2006
Koreografien erakusketak 10 urte betetzen ditu, eta nolabait, dantzaren sorkuntzari dagokionez erreferentzia da euskal egutegian, batez ere joera garaikideetatik hurbilen dagoen taldearentzat.

Makila-dantzen alardea Ablitasen
Datorren apirilaren 1ean, larunbatean, "paloteado" edo makila-dantzen alardea egingo dugu Ablitasen. Herriko kaleetan kalejira egingo dugu eta ondoko taldeek parte hartuko dute:

Euskal Herriko Musika Eskolen II. Nazioarteko Biltzarra
Apirilean egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kalitate bikaineko txostengileek hartuko dute parte biltzarrean. Eskolen eginkizun soziala, zeregin pedagogikoa, gestioa eta musikaren eta osasunaren arteko loturak izango dituzte aztergai.
Dokumentuaren akzioak