Dokumentuaren akzioak
Albisteak
![Perratzaileak, kalejira eta zortzikoa Lantzen [bideoa] Perratzaileak, kalejira eta zortzikoa Lantzen [bideoa]](https://dantzan.eus/albisteak/zortzikoa-lantz-bideoa/@@images/d021c03c-6234-4cf0-b9d7-e4bf6d0cfe6b.jpeg)
Perratzaileak, kalejira eta zortzikoa Lantzen [bideoa]
Lantzeko inauteria hiru bideo laburretan. 2007ko otsailaren 20an, inauterietako astearte eguerdian hartutako irudiak dira. Datorren asteartean, otsailaren 5ean, errepikatuko dira irudi hauek. Miel Otxin, Ziripot, zaldikoa, txatxoak, perratzaileak eta konpainia prest daude berriz ere inauteriak ospatzeko.
![Joaldunak eta mozorroak Zubietan [bideoa] Joaldunak eta mozorroak Zubietan [bideoa]](https://dantzan.eus/albisteak/joaldunak-zubietan-bideoa/@@images/d5cce3c3-5cea-4988-8170-1e7dc865a0cb.jpeg)
Joaldunak eta mozorroak Zubietan [bideoa]
Iturenen kalez-kale ibili dira joaldunak puskak biltzen. Saskia arrautzaz bete ondoren abiatu dira Zubietarantz. Aurtitzen auzo horretako joaldunekin bildu dira. Zubietan joaldunak prest zeuden, eta haien inguruan hasi dira mozorroak agertzen. Ijito moztaileak, paisak, indio ikusgarri bat, basurdea harrapatu duen bikotea eta motozerra eskuan izua hedatu duen basatia. Atzo, asteartez, joaldunek Zubietan ospatutako inauteriaren irudi batzuk ondoko bideoan.

Bihar Ostegun Gizen: hemen dira inauterien data beteenak
Inauteri batzuk data nagusien aurretik ospatzen badira ere, gehienak egun klasikoetan, datozen 6 egunetan ospatuko dira. Ostegun Gizenetik Inaute Asteartea bitartean mundu bat inauterietan ibiliko da. Inauteriak 2008 bere aste indartsuenean sartu da. Hona hemen datozen egunotan ospatuko diren inauterietako batzuk.

Joaldunak, Zarramacoak, Botargak eta Mamuthones-ak
Datorren astelehen eta asteartean kaleratuko dira joaldunak Ituren eta Zubietan. Nafarroako bi herri hauetak inauteriak Euskal Herri osora ezagutzera eman dira gerrian joareak, zintzarriak dantzarazten dituzten mozorroei esker. Baina mota honetako tradizioak Europako hainbat bazterretan aurkitzen dira eta horietako batzuk bildu ditugu ondoko lerroetan.

Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2007ko diru-laguntzak
Koreografia sorkuntzarako, dantza lanen ekoizpenerako, bira artistikoetarako eta formakuntzarako 2007an eman dituen dirul-aguntzen zerrenda argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Denera 220.000 Euro eman ditu deialdi honetan Eusko Jaurlaritzak, iaz baino 14.000 gehiago.

Inauteriak Irunen Eraiki eta Kemen-en eskutik
Irungo bi talde horiek inauteri egitarau oparoa izan ohi dute Bidasoaren lurretan. Eraikik Inude eta Artzaiek konpartsan parte hartzeaz gain Puska Biltzea egiten du Behobia eta Bidaso auzoetako baserrietan. Kemen-ek kauteren desfilean dantzatzen du eta Irungo Olaberria auzoan egiten du puska biltzea. Hona Eraiki eta Kemen-ek helarazi diguten informazioa

Zirtzilen estetikaz
Dantza solas ari garelarik zahar eta gazteen ahotan entzuten dira maiz gorputzen zaintzeari buruzko oharrak. Gu baxenabartarron kasuan: “hauek ez dira bolantak”. Erran nahi du, dantzako teknikatik harat, edo sobera utziak direla: espartinak terreflan eta soina ez atxikitzen, edo berdin kontreka furfuria sobera, dena fantesia eta keinu beztigarri inutil.

Urdelardero eta Kukumarro Eskoriatzan
Hona hemen Inauterien zerrenda osatzeko gure herriko karnabaletan (Eskoriatzan) ospatzen den “urdelardero eguna” ri buruzko informazioa eta baita ere inauteri asteartean kalera ateratzen den pertsonaiari buruzkoa.

Valle d'Aostan erakutsi dute Beskoitzeko inauteria
Italian, Alpeen magalean inauteria dantzatu ondoren itzuli dira etxera Oinak Arineko dantzariak. Suitzako eta Italiako beste zenbait inauterirekin batera erakustaldi batean parte hartu dute. Larunbat arratsaldean egin zuten bere emanaldi nagusia Beskoitzeko taldekoek.

Kaskaboboak eta Maskaritak Agoizko inauterietan
Agoizko Dantzari Taldeko Mikel Villanuevak beraien herriko inauteriaren inguruko informazioa eta argazki batzuk helarazi dizkigu. 1936. urterarte ospatu ziren inauteriak Agoitzen, eta gerraren etenaren ondoren ia 40 urtez ez ziren ospatu. 60ko hamarkadan berreskuratu ziren inauteriak Agoitzen.
Dokumentuaren akzioak