Dokumentuaren akzioak
EGOk eta BBJk indarrak batu eta udako denboraldian elkarrekin ikusiko ditugu taula gainean
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta BBK, Kutxa eta Vital Kutxako Gizarte Ekintzarako departamentuen arteko lankidetza-hitzarmena beste urrats bat izan da euskal musikari gazteek kalitate handiko prestakuntza jaso dezaten.
BBJrekin elkarlanean eta ganbera ziklo bikaina
Euskal Herriko Gazte Orkestraren 12. udako denboraldia ekitaldiz lepo datorkigu. Heldu den udan, EGOk ballet bat izango du bidaide estreinakoz: BBJ, hain zuzen. Ballet Biarritz Juniorra Donostiako DANTZAZ elkartea eta Koreografia Zentro Nazionala–Biarrizko Balleta elkarlanean aritu izanaren fruitu da. Hasiera-hasieratik, mugaz gaindiko ekimen horrek INTERREG III Europako programaren laguntza jaso izan du. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak finantzatzen dute oso-osorik.
Europa barreneko hamar dantzarik osatzen dute konpainia. Horiek guztiak entzunaldi bidez hautatuak izan ziren. Errepertorioak barne hartzen dituen obren egileak, besteak beste, ondorengo hauek dira: Thierry Malandain, Christine Grimaldi, Christophe García, Gaël Domenger, Thomas Noone eta Itzik Galili.
Balletak hiru urte egin ditu jada. Gainera, aipatzeko modukoa da aurreko promozioetako dantzariak itzal handiko konpainietan aritzen direla egun, esate baterako honako hauetan: Lausanako Béjart Balletean, Marseillako Ballet Nazionalean, Lorenako Ballet Nazionalean, Kanaria Handiko Balletean, Australia Mendebaleko Balletean, Biarrizko Balletean, Europako Balletean eta Bartzelonako Antzerki Institutuan.
Elkartze horren habe nagusietako bat ganberako musika da. Ganberako errepertorioari esker, musikariek afinazioaren zentzua garatu dezakete. Horrez gain, ganberako musikak suspertu egiten du gainerako ahotsak entzuteko musikariek duten gaitasuna eta “taldearen sonoritatea” hautemateko sena. Musika mota hori, halaber, dinamismoa, fraseatzea, erritmoa eta vibratoa lantzeko baliagarria da oso. Esan gabe doa ganbera musika jotzen duten musikariek biziki aberasgarriak diren autodiziplinarako zenbait usadio garatu behar dituztela.
Oraingo honetan, EGOk Leoneko Iberoamerikar Musika Jaialdiaren 21. edizioan hartuko du parte. Harekin batera, sona handiko zenbait artista arituko dira, hala nola: Ara Malikian, La Colombina ahots-laukotea edo Ganbera Orkestra Iberikoa.
Musika-egitaraua
Errepertorio sinfonikoa
I. Stravinsky Suzko txoria (1947ko bertsioa)
M. Ravel Boleroa
Eibarko hezkuntza-esparruan izango da elkartzea.
Juan José Ocónek zuzenduko ditu musikari gazteak.
Thierry Malandainek Bolero-ren koreografia asmatu du.
Hona hemen heldu den denboraldian eskainiko diren BBJrekin batera kontzertuen zerrenda:
Uztailak 21 Donostia Kursaalean
Uztailak 22 Gasteiz Principal Antzokian
Uztailak 23 Bilbo Euskalduna Jauregian
Dantzaz-Ballet Biarritz Junior
- Zuzendaria: Filgi Claverie
- Koordinatzaile artistikoa: Adriana Pous
- Produkzio exekutiboa: Sofía Alforja
- Balet maisua: Gaël Domenger
- Irakasle gonbidatua: Iñaki Landa
- Argien diseinua: Jean-Claude Asquié
- Talde teknikoa ERAGIN STAC
- Dantzariak: Sophie Antoine, David Debernardi, Aurèlien Dougè, Irma Hoffren, Vivien Ingrams, Solène Nusbaum, Erick Odriozola, Garazi Perez, Andrea Vallescar
Dokumentuaren akzioak