Dokumentuaren akzioak
Arte Eszenikoen Goi Zentroa ez da 2008-2009an abiatuko
Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola sortu dadin hainbat lan egin du helburu horrekin sortutako plataformak. Azkenean, 2006ko ekaineran, Legebiltzarrak eskola hori sortzeko eskaera egin zion Jaurlaritzari. 2007ko urrian jakinarazi zuen Jaurlaritzak Bilbon ezarriko zuela Arte Eszenikoen Goi Zentroa Bilboko Alhondigan ezarriko zuela, antzerki eta dantza ikasketak burutuko zirela bertan.
Orain aste batzuk Eusko Legebiltzarrean gai honen inguruko galdera egin zuen Isabel Celaák, euskal sozialistak taldeko legebiltzarkideak. Jose Antonio "Tontxu" Campo-en erantzunak garbi utzi du oraingoz ez dela hasiko eskola martxan: "2008-09 ikasturtean ezin izango dira Arte Eszenikoen goi ikasketak Euskadin eskaini".
Hona hemen egindako galdera eta erantzunen akta osoa:
"Isabel Celaá Diéguez andreak, Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak, "Euskadin Arte Eszenikoen goi-mailako zentro bat sortzeari buruz" galdetu zion hezkuntza,unibertsitate eta ikerketa sailburuari, eta erantzuna idatzirik emateko eskatu. Hona hemen, bada, sailburuaren erantzuna.
1.- Martxan jarriko al da Euskadiko Arte Eszenikoen Goi-Zentro berria hurrengo 2008-09 ikasturtea hastearekin batera?
Irakaskuntza horiek emateko, oinarrizko araudia, Errege Dekretua, irakaskuntzen egitura eta oinarrizko edukiazehazten dituena, behar da eta oraindik ez du bukatu Estatuko Gobernuak proiektua onartzeko prozesuak. Arau hori Goi Hezkuntzako Espazio Europarraren arabera eman beharko da, derrigorrean.
Ondorioz, eta oinarrizko araudi hori eta berorren geroagoko garapena izan arte, ezin dira goi ikaskuntza horiek ezarri.
Denaden, Errege Dekretua izan arte, ahal den neurrian proiektua lantzen jarraitzen dugu.
1.2.- Dantzako irakaskuntzei dagokielarik:
Ez dugu Dantzari buruzko Errege Dekretuaren inolako zirriborrorik, Autonomia Erkidegoekin eztabaidatzeko prozesua hasi aurretik.
Esandako guztiarengatik, 2008-09 ikasturtean ezin izango da Arte Eszenikoen goi ikasketak Euskadin eskaini.
2.- Zer-nolako formula juridikoren pean eratuko da zentro berria?
Gehien erabiltzen diren kudeaketa-ereduak aztertu ondoren, Patzuergoarena da, gure ustez, nahi dugun ikastetxe motari eta bere funtzioari hobeto lotzen zaiona, beste erakunde publiko batzuen ardura ere bilatuz.
3.- Beteko al da aurreikuspena prestatze lanak bukatzeko 2008ko maiatzerako? Zein zahaztasunetandago lan bakoitza?
Bilboko Alhondiga proiektuaren ardurak lau erakundek dituzte: Alhondigak, Bilboko Udalak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Ogasun eta Ondare Sailak. Halaber, Arte Eszenikoen ikastegia bera sartzen da azpiegitura horren proiektu globala gauzatzeko prozesuan.
Bere unean aurreratu zen premien programa berrikusi eta aipatutako Errege Dekretuek zehazten dituzten eskakizun berrietara egokitu beharko da.
Hezkuntza Sailari dagokionez, bi ildo aurreratzen ditugu, ikasketa horien oinarria sortzeko funtsezkoak direnak:
Datorren ikasturtetik aurrera Batxilergoko berriaren ezarpena, Arte Batxilergoaren modalitatearekin, Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza hartzen dituena.
Dantza eta Antzerkiko Eskolei erregulatzeari buruzko azterketan aurrerapausoak ematea, Musika Eskolen ildotik.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko maiatzaren 13an
Jose Antonio Campos Granados"
Dokumentuaren akzioak