Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eraiki dantza taldearen 30 urteurrena

Dokumentuaren akzioak

Eraiki dantza taldearen 30 urteurrena

2008/06/21 09:17

Horretarako, Euskal Herriko probintzia ezberdinetatik taldeak gonbidatu dira, guztira 250 haur eta gaztetik gora bilduko direlarik. Talde bakoitzak bere probintziako dantzak erakutsiko ditu. Etorri behar diren taldeak hurrengo hauek dira:

  • Arabatik Adurtza Dantza Taldea (Gasteiz)
  • Bizkaiatik Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao)
  • Nafarroatik Otsagiko dantzariak
  • Zuberoatik Etxahun Dantza Taldea (Barkoxe)

 

Talde hauetaz gain Irungo Ibarla Meaka Dantza Taldeko haurrak ere etorriko dira Eraikirekin eguna ospatzera.

Dantzari Txiki eguneko programa hurrengoa izango da:

  • 11:30ean desfilea: Bi desfile irtengo dira, bat Erromes plazatik, Zabaltza plaza eta San Juan plazan geldialdiak egingo direlarik eta beste Pio XII. Plazatik Luis Mariano eta San Juanen dantzatzeko geldialdiak egingo direlarik. Talde guztiek San Juan plazan bukatuko dute. Geldialdi bakoitzean talde bakoitzak 5 minutuko emanaldi txiki bat eskeiniko du.
  • 14:00etatik aurrera bazkaria egingo da talde guztiak batera Uranzu frontoian.
  • 17:00etan Santiagoko Euskal Jai frontoian emanaldia nagusia egingo da, talde guztiekin partaidetzarekin. Talde bakoitzak 15 minutuko ekitaldi bat eskeiniko du bere probintziako dantzak erakutsiaz.


Eraiki Dantza Taldetik, 5 urtetik 16 urte bitarteko taldeek parte hartuko dute egunean zehar.

Ekitaldi honen ondoren, Eraikik ez ditu oporrak oraindik hartuko, azken urteetan egin duen moduan aurten ere Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore jaialdia antolatzeko lantean dabilelako. XII. edizio honetan 5 talde ekartzeko lanetan dabil eta Uztailaren 23tik 29era ospatuko da, Irun, Bera, Lesaka Doneztebe Zarautz eta Zumaiatik igaroko delarik. Informazio gehiago www.festivalfolklorebidasoa.com webgunean.

Pasa den urtean bezela Eraiki Dantza Taldeak, jaialdiaren barruan argazki lehiaketa antolatuko du AFIaren laguntzarekin, lehiaketaren oinarriak denbora gutxi barru argitaratuko direlarik. Pasa den urteko lehiaketako argazkiak Euskadiko Kutxaren esposizio salan ikusi ahal izango dira uztailaren 15etik uztailaren 23ra.

Horren ondoren eta Euskal Jiraren 30. Urteurrenaren barruan, Eraikik, Irungo Euskal Jirako antolakuntzarekin batera, Uztailaren 24tik 10era baserritar jantzi eta Euskal Jirako kartel eta argazkien erakusketa antolatuko du leku berean.

Uztaileko aktibitateekin bukatzeko, uztailaren 30ean "Faisai uhartea" Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 25. Urteurrena dela eta, Eraiki Dantza Taldea gonbidatu du bertan dantzatzeko.

Ekaina eta uztailean aktibitate asko edukiko ditu taldeak, 30 urte dituen arren Euskal Herriko folklorea lantzeko gogoz eta ilusioz beterik dagoela erakusten duelarik. Mundu guztia gonbidatzen du taldeak 30. Urteurrena hurrengo larunbatean gurekin ospatzera.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.