Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Ordiziako Santaneroen esku-dantza: historia eta erakusketa
Santanazaleen Kofradiaren 500. urteurrena dela eta erakusketa eta historiaren inguruko testu bat prestatu dute kofradiako kideek. Patxi Garmendia "Mendigar"-ek esku-dantzaren historiari buruzko testua idatzi du eta erakusketarako prestatu dituzten panelak helarazi dizkigu Joseba Juarez kofradiako kideak. Horra bi material horiek.
Dantza emanaldiak Donostia eta Bilboko 2009ko jaietan
Baiona eta Gasteizko jaietako dantza emanaldiekin egin bezala, hona hemen Donostia eta Bilboko Aste Nagusietan egonen diren dantza saioen laburpena. Donostiako Konstituzio Plazako eta Bilboko Plaza Barriko dantza taldeen emanaldiak urteko data garrantzitsua izaten dira hainbat dantza talderentzat. Hona hemen datak:
Dantza emanaldiak Baiona eta Gasteizko 2009ko jaietan
Aste honetan bertan hasiko dira Baionako eta Gasteizko jaiak. Bertan, hainbat dantza emanaldi izango dira. Dantza taldeen emanaldiak zein plazan dantza egiteko erromeriak izango dira. Hona hemen datak eta ekitaldiak:
Bideo sorkuntzak dantzari
Gero eta ugariagoak dira dantza edo gorputzaren mugimendua hizpide hartuta egindako bideo sorkuntzak. Gaurkoan, horiek oinarri hartuta nazioartean egin izan diren zenbait bideo ekarri nahi dizkizuegu, dantzarekin, modu batean ala bestean, zerikusia duten neurrian.
Kabalkada egin dute Renon
Pasa den asteburuan egin da Renon Ipar Ameriketako Euskaldunen Elkartearen (NABO) 30. bilkura. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte bi egun horietarako, tartean, Kabalkada handi bat, hainbat euskal etxeetako dantzariek osatu dutena. Hona Kabalkadaren irudiak Euskal Kazetaren eskutik.
Ordiziako santaneroen kofradiaren 500. urteurrena
Ordiziako santaneroen kofradiaren berri zaharrena 1509koa da. Beraz, aurten 500 urte bete ditu ezkonberrien kofradiak eta ohiko moduan ospatu dute, esku-dantza eginez Santa Ana egunean. Dantzaren historiaren berri ematen duen erakusketa bat eta garai bateko santaneroekin egindako soka-dantza ere antolatu dituzte.
Merce Cunningham dantzari eta koreografo handia hil da
Apirilean 90 urte bete zituen Merce Cunningham-ek. Gaur egungo dantzaren protagonista handienetakoak lanean jarraitzen zuen, bere esanetan astia falta baizitzaion egin nahi zituen gauza guztiak egiteko.
El Hierro irlako Amabirjinaren jaitsiera
Lau urtetik behin egiten dute El Hierro irla kanariarrean "La Bajada de la Virgen" izeneko jaia. Dehesako baselizatik atera eta irla guztia zeharkatu ondoren, Valverde izeneko herrian bukatzen dute erromesaldia. Aurten uztailaren 4ean egin dute. Amabirjinarekin batera dantzariak, musikariak, maiordomoak eta enparauak joan ohi dira. Festa benetan jendetsua izaten da.
AEBko euskaldunek bizi-irauteko egiten dute dantza
EHUn egindako tesi batek Renoko (Nevada, Estatu Batuak) Zazpiak Bat dantza-taldeko dantzari gazteen azterketa etnografikoa egin du. Azterketa horren bitartez, euskal komunitateek herrialde hartan egiten dituzten dantzek eta ekintzek zer funtzio betetzen duten kultura askoko gizarte estatubatuarrean gizarteratzeko prozesuan aztertu du ikertzaileak. AEBko euskaldunek giza talde bezala bizi-irauteko egiten dute dantza Clara Urdangarin ikerketaren egilearen arabera.
Seccion Femeninaren dantza-ekarpena
Gerra zibilaren ondoren, gizartea egituratu eta errejimenaren aldeko propaganda egiteko hasi ziren sortzen Espainian abesbatz eta dantza elkarteak, hasieran Seccion Femenina erakunde falangistaren menpe. Mugimendu horrek egindako folklorearen bideo sorta zabala jarri du Espainiako Kultura Ministerioak sarean. Hona euskal dantzei dagozkien bideoak.
Dokumentuaren akzioak


