Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Mintegia: Emakumeak euskal dantzetan
Poliki-poliki ari zaizkie zabaltzen euskal dantzen ateak emakumeei. Prozesu honek zalantzak, kezkak eta iritzi kontrajarriak dakartza berarekin. Horri buruz gogoeta egin, ezagutzak eta ikuspuntuak konpartitu, eta generoa eta dantzari buruzko irizpideak lantzea da honako mintegi honen helburua.
Sarean da euskal dantzaren katalogoa
Euskal dantza ekoizpena ezagutzera emateko asmoarekin sortu dute Etxepare Institutuak eta ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak Dantza Lanak katalogoa. Euskal dantza konpainien ekoizpenei buruzko informazioa biltzen du katalogoak, lau hizkuntzatan (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa) nazioartean ezagutzera emateko asmoz.
George Exantus, hanka-palo dantzaria
2010eko urtarrilaren 12an lurrikarak birrindu egin zuen Haiti. George Exantus dantzaria bizi zen etxea goitik behera etorri zen, eta bera zimenduen azpian harrapatuta geratu zen hiru egunez. Oinak eta ezker eskua zementu blokeen azpian geratu zitzaizkion. Heriotza aurrez aurre ikusi zuen Georgek. Hirugarren egunean lagunek aurkitu eta hondakinen artetik atera zuten. Bizirik. Eskumako hanka belaun azpitik moztu behar izan zioten.
Igande honetan, hilaren 15ean, Oianguko erromeria
Ordiziako euskal jaiei amaiera emanez, herriko hainbat elkartek Udalaren eskutik, egun guztirako festa antolatu dute igande honetarako.
Erromeria Zeraingo plazan
Irailaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan hasita, erromeria egingo da Zeraingo plazan Xapre eta Furriola trikitaliekin, Aitor Furundarenarekin eta herriko txistulariekin, sagardoz lagunduta
Euskaldunak eta Dantza 9. Jaialdia, sarrerak salgai dagoeneko
Lucia Lakarra zumaiarra izango da ekitaldi honetako izar gonbidatua eta protagonista nagusia. We Are Standard rock musika taldearen parte hartzea izango da ikuskizunaren beste ardatzetako bat.
Maskaraden eta buhameen inguruko webgunea prestatu du Nicole Lougarot-ek
Aurretik liburua eta DVDa argitaratu zituen bezala, oraingoan webgunea egin du Nicole Lougarot-ek, azken urteotan esku artean darabilen ikerketaren emaitzak bilduz. Zuberoako maskaradak Europako beste zenbait maskaradekin konparatzen ditu Lougarotek, eta hori, eta Europako historian ijitoek izan duten garrantziaren berri emanez, maskaraden jatorria ijitoen kulturarekin lotzen ditu.
Tronperri dantza taldearen ekitaldia Zuberoan
Durangaldeko dantzak ikusgai Muskildin asteburu honetan
Balingeneko folklore taldea Euskal Herrian
Alemaniako Balingen hiriko Frommern Schwäbischer Albverein folklore taldeak emanaldiak eskainiko ditu aste honetan Bizkaiko zenbait herritan. Beste zenbait dantzarekin batera beraien eskualdeko ezpata-dantza egiten du talde honek. Iurretan, Galdakaon, Bilbon eta Lezaman eskainiko ditu emanaldiak Frommern Schwäbischer Albverein taldeak.
Non izan zarete uda honetan dantzan?
Urtero bezala hainbat dantza talde atzerrian ibili dira euskal dantza nazioartean erakusten. Jakin dugu, adibidez Galdakaoko Andra Mari Frantzia aldean izan dela, Villabonako Oinkari Ingalaterran edo Bakioko Itxas-Alde Kroazian. Basque Dance marka zela eta zeresana izan genuen, eta 2013ko udan atzerrian izan diren dantza taldeen zerrenda egin nahi dugu. Non izan zarete uda honetan dantzan?
Dokumentuaren akzioak


