Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Erromeria Zeraingo plazan

Dokumentuaren akzioak

Erromeria Zeraingo plazan

2013/09/09 09:56

Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren XIX. azoka egingo da irailaren 15ean Zerainen. Goizeko 9:00etatik 14:00etara produktu ekologikoak erosteko aukeraz gain, pintxo ekologikoak dastatu, Goierriko artisautza ezagutu, sagar muztioa edan edota hainbat erakusketa bisitatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hainbat tailer eta ikuskizun ere izango dira goizean zehar, eta nola ez, Zerain Paisaia Kulturalak eskaintzen dituen ikusgarriez gozatzeko aukera ere izango du herrira datorrenak.

Arratsaldean ere festak jarraitu egingo du eta herriko plazan erromeria egingo da 18:00etatik aurrera. Dantza gustuko duenak aukera ederra du Zeraina etorri, gorputza astindu eta gozatu on bat hartzeko. Dantzaren dantzaz egarritzen denak ere ez du aitzakiarik izango, herriko sagardoa izango baita dantzan ari denarentzat. Horrez gain, arratsaldean herri kirolak ere izango dira.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.