Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskaldunak eta Dantza 9. Jaialdia, sarrerak salgai dagoeneko

Dokumentuaren akzioak

Euskaldunak eta Dantza 9. Jaialdia, sarrerak salgai dagoeneko

Euskaldunak eta Dantza 9. Jaialdia, sarrerak salgai dagoeneko

Lucia Lakarra, La Bayadere. Argazkia: Wilfried Hösl

Inoiz sari eta goraipamen gehien eskuratu dituen euskal dantzaria, Lucia Lakarra, Euskalduna Jauregiko eszenatokira itzuliko da Euskaldunak eta Dantza 9. Jaialdiaren protagonista nagusi moduan. Artista gipuzkoarrak ekitaldi honetan parte hartzen duen bigarren aldia izango da, 2010ean ospatu zen bosgarren jaialdian ere izan baitzen. Lucia Lakarra eta Marlon Dino (Munich-eko Operako Balleteko Dantzari Nagusiak) hiru pas a deux edo bikote dantza egingo dituzte, horien artean Beltxarga Zuria ezaguna, Beltxargen Lakuko bigarren aktukoa. Pasa den martxoan, Madrileko Teatro Real-ean, Dantza Klasikoko Espainiako Konpainia Nazionalaren aurkezpenean horixe dantzatu zuen bikote honek berak, txalo andana jasoz.

Euskaldunak eta Dantza 9. galaren beste osagai nabarmenetako bat We Are Standard rock musika taldearen parte hartzea izango da. RNEren Ojo Critico saria eskuratu zuen talde honek 2006an, eta 2009an MTV Awards-en Espainiar Talderik Onenaren saria eskuratu zuen. Bere garaian, Roland Petit-ek "Pink Floyd Ballt"ekin (1972) eta Maurice Bejart-ek Queen-en msuikarekin egindako Ballet for lifekin (1997)  egin zituzten rock musika eta balletaren arteko ezkontzak. Getxoko taldeak "Something bigger" Beatriz Perez eta Roberto Hernández-ek koreografiatu eta dantzatua- eta "7.45 bring me back home" –Edu Muruamendiaraz-ek koreografiatu eta Aukeran Dantza Konpainiak dantzatua- kantak joko ditu. Dantza konpainia gipuzkoarrak beste pieza bat ere eskainiko du, ikuskizunaren hasieran egingo duen ohiko agurraz gain, Euskadin dantzaren tradizioa bizirik mantendu zuten dantzari guztien omenez bereziki.

Andoni Aresti Dantza taldeak "Aldapeko sagarren" pieza eskainiko du, Iparraldeko Kalakan taldearen musikarekin. 2012ko Dantzari Gazteen 7. Bilbo Saria irabazle moduan, Paula Garciak ere parte hartuko du jaialdian. Gasteizko "Jose Uruñuela" Udal Kontserbatorioko Dantza Tallerrak Jon Ugarrizak eskolaren 25. urteurrenerako sortutako "Zure barnean" pieza eskainiko du.

Euskalduna Jauregiko Entzutegiak hartuko du ikuskizuna, datorren urriaren 18an, 20:00etan. Andoni Arestik zuzenduko du jaialdia. Sarrerak dagoeneko salgai daude txarteldegian eta Kutxabanken Internet bidez salmenta zerbitzuan. Sarreren prezioak 10-55 euro bitartekoak dira.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.