Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Elirale: O!

2020/11/07 16:00 Senpere, Larreko kulturgunea

O! dantza garaikide bakarkako bat da, non dantzariak kantatzen eta musika jotzen duen. Sorkuntza-prozesuan den bakar-saio honek miresgarritasun arloa jorratu nahi du, mugimendua, bere itzalak eta bere argien bitartez. Itsaso zabalean harri bat altxatu eta, handitasun horretan, izaki ñimiño bat aurkitu du, Mirespen hori lortzeko, Pantxika Telleria koreografoak bere lana edukitzaile batetan babestu nahi du. Hurbiltasun horretan, 3 urtetik gorako ikusleak dantza hunkitzen, dantza dastatzen ahalko du.

16:00etan eta 18:00etan izango dira emanaldiak.

Gehiago irakurri

Elirale: O!

2020/11/08 11:00 Senpere, Larreko kulturgunea

O! dantza garaikide bakarkako bat da, non dantzariak kantatzen eta musika jotzen duen. Sorkuntza-prozesuan den bakar-saio honek miresgarritasun arloa jorratu nahi du, mugimendua, bere itzalak eta bere argien bitartez. Itsaso zabalean harri bat altxatu eta, handitasun horretan, izaki ñimiño bat aurkitu du, Mirespen hori lortzeko, Pantxika Telleria koreografoak bere lana edukitzaile batetan babestu nahi du. Hurbiltasun horretan, 3 urtetik gorako ikusleak dantza hunkitzen, dantza dastatzen ahalko du.

11:00etan, 16:00etan eta 18:00etan izango dira emanaldiak.

Gehiago irakurri

Gugurumbé, las raíces negras

2020/11/10 20:00 Iruñea, Baluarte

Gugurumbé ikertze artistikoa da XVI. eta XVII. mendeetako herri-dantza hispanoen arloan: Amerikarekin egindako trukeen bidez iritsitako musika beltzak eragin handia duen mundua, eta egun flamenkoa esaten zaionaren sustraiak berak osatzen dituena. Patricia Guerreroren dantza flamenkoa eta Ellavled Alcanoren beltz-amerikarra batu egingo zaizkie Antonio Ruzek sortutako koreografiei. Haietatik abiatuta, Rocío Márquezen kantea eta Nuria Rial sopranoaren kantua eszenaratzean sartuko dira, Accademia del Piacererekin eta Fahmi Alqhairekin eta bakarlariekin batera, besteak beste, Dani de Morón flamenkoko gitarristarekin. Musika horiek sortu zituzten musikarien espiritu mestizoaren eta irekiaren birsortzea.  

  • Flamenko-kantaria: Rocío Márquez 
  • Sopranoa: Nuria Rial 
  • Dantza flamenkoa: Mónica Iglesias
  • Dantza garaikidea: Ellavled Alcano 
  • Gitarra flamenkoa: Dani de Morón

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan I

2020/11/12 19:00 Streaming

Mutilen dantzak batetik eta nesken dantzak bestetik. Horrela bereizita jaso ditugu euskal dantza gehienak. Baina noiztik bereizten dira dantzan nesken eta mutilen dantza bezala? Nola eragin dio banaketa horrek emakumeen dantza egiteko aukerari? Emakumeek aurreskua dantzatzen bazuten garai batean nola gertatu da gizonen dantza bezala transmititzea?

Luzaroan itxita ezagutu dituzten ateak irekitzen joan dira emakumeak azken hamarkadetanDantzariak gizon ala emakume diren begiratu gabe, bereizketarik gabe dantzatzeko nahiak bidea egin du eta milurtekoaren hirugarren hamarkadaren atarian han-hemenka errotzen hasi dira genero markarik gabeko dantzariek osatutako taldeak. Nolanahi ere zalantzaz betetako bidea izan da eta izaten ari da oraindik ere. Baina nondik datoz zalantza eta zailtasun horiek guztiak elikatzen dituzten aurreiritziak? Galdera horiei erantzuna eman nahian gure artean izango dugu Oier Araolaza dantzaria eta ikertzailea. Hain zuzen ere, emakumeak euskal dantzetan izan duen lekuaren inguruko tesian jasotako emaitzak izango ditu hizpide hitzaldia banatuko den bi saioetan.

  • Hizlaria: Oier Araolaza
  • Datak:
    • 2020ko azaroak 12, osteguna (I)
    • 2020ko abenduak 17, osteguna (II)

Gehiago irakurri

[Bertan behera] Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan I I

2020/12/17 19:00 Eibar, Dantzan Biharrian

  • Ordutegia: 19:00 – 21.00 
  • Lekua: Dantzan Biharrian (Ubitxa 16, Eibar)
  • Sarrera librea tokiak bete arte. Streaming bidez jarraitzeko aukera (gomendatua)
  • Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen

Gehiago irakurri

Koldo Arostegi: Bobo

2020/11/11 19:30 Bilbo, Bizkaia Aretoa

Espazio intimo eta haurtzaroko linboa den eremu honetatik, harrituta begiratzen diet nire gainean, normala dena eta ez dena bereiziz, hegaka dabiltzan milioika muga aleatorioei. Besteen begiradak eta inertzia sozialak presioa egiten didate gogor saiatzeko, eta mugak normaltasunaren eremuan kokatuko nauen alderantz korrika egiteko. Baina ez daukat argi harantz joan nahi dudan. Ez dakit linbo hau utzi nahi dudan, inork ezagutzen ez dituen gauza eder guztiei agur esanez. Zalantza daukat hau dena ahozgoran esan ala ez, baina agian baboa izan nahi dut, agian ergel hutsa naiz eta horrela hobeto nago.

  • Ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegi
  • Argien diseinua: Marc Kanou
  • Jantziak: Patricia Arostegi
  • Argazkiak: Dani Hernandez

Eskerrik asko laguntza artistikoagatik: Jon Munduate, Dani Hernandez, Olatz de Andres, Neus Villa, Isaak Erdoiza.
Laguntzaileak: La Fundición Bilbao, Dantzagunea (Sortutakoak 2018), Harrobia, Utopian Getxo, Bilbo Eszena.

Koldo Arostegi

Koldok honakoekin lan egin du: Mudances-Angels Margarit konpainia, Deborah Hay, Jesús Rubio Gamo, Erre que Erre, Rodrigo Sobarzo koreografo txiletarra, Dansgroep Amsterdam-Krisztina de Chattel konpainia, NuxCompany, eta La ejecutora. Jerome Belen “The show must go on” piezan ere parte hartu du.
2018an Performing Gender europar proiektuaren parte diren bost koreografo gorakorretako bat izateko hautatu zuten. Azken urteetan Angela y Koldo bikoa osatu du, Angela Peris Alcantudekin batera. “Un Cuerpo Sinvergüenza“ eta “Alles” piezak hainbat herrialdetan aurkeztu dira.

Gehiago irakurri

Gorria

2020/11/12 19:00 Andoain, Bastero Kulturgunea

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Eclat

2020/11/13 19:00 Tolosa, Leidor Aretoa

Obra honetan, zapalkuntza-, borroka-, askapen-, freskotasun- eta pragmatismo-uneak adierazten dira. Emakumeentzako modan ikoniko diren zenbait elementu hautatuta, galdetzen da zerk ekarri zuen haien agerpena, bai eta zer eragin izan duten emakumearen jokaeretan, adierazpideetan, hots, bizitzeko eran. Alderdiok musikaren, cantearen eta dantzaren bitartez ematen dira, oinarri flamenkoaren gainean, baina baita oinarri garaikidearen gainean ere.

  • Egilea: Adriana Bilbao
  • Koreografia: Adriana Bilbao, Mikel del Valle
  • Dantza: Adriana Bilbao, Mikel del Valle, Elena Morales
  • Musika zuzendaritza: Jose Almarcha, Víctor Guadiana

Gehiago irakurri

El equilibrio entre sujetar y soltar

2020/11/14 20:00 Antsoain, antzokia

Bai dantzan bai bizitzan, kontzearen eta uztearen arteko oreka da oinarria. Rumiren ideia horretatik abiatuta, Becky Siegel-ek elkartu ditu Kon Moción elkarteko dantzari beterano batzuk eta beren dantzari-karrerak hasi berri dituzten gazte batzuk, El equilibrio entre sujetar y soltar izeneko ikuskizunean. Gorka Pastor konpositorearen musikarekin, eta María Jiménez artistak zuzenean ehuntzen dituen korapiloak hari gisa hartuta, muntaketa ederra eratu dute, energiaz eta sormenez eztanda egiten duena.

  • Arte zuzendaritza: Becky Siegel
  • Dantzariak: Xabier Artieda, Irantzu del Valle, Marié González, Andrea Irurzun, Nekane Itoiz, Samuel Quel, Montse Zabalza
  • Musika: Gorka Pastor
  • Artista plastikoa: María Jiménez Moreno
  • Argiztapena: Paco Iglesias

DNA 2020 - Nafarroako Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barruan.

Gehiago irakurri

Brodas Bros: Around the world

2020/11/14 19:00 Donostia, Gazteszena

Brodas Bros Kataluniako taldeak Around the worldikuskizuna eskainiko du Leioako Auditoriumean.

Bidaia-koaderno handi batek betetzen du agertokia, eta, bertan, Brodas Bros taldeak munduan barrena egin duen nazioarteko biretan igarotako bizipenak eta anekdotak daude jasota. Izan ere, Brasilen, Palestinan, San Frantziskon, Los Angelesen, Hondurasen eta Japonian izan dira, eta Txinaren eragin handia dute, 3 hilabeteko bira egin baitute herrialde horretan azken urte honetan.

Brodas Bros futurista eta robotikoak, baina baita bihozbera eta sentikorrak ere. Mapping-a, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led-ekin eginiko jantziak… Ikuskizun honek dantza, argia, teknologia eta musika txundigarria nahasten ditu. Orain arte ikusi dugun Brodas Bros taldearen ikuskizun teknologikoena da.

Memorian geratzen diren oroitzapenek ulertarazten digute esperien­tzia horiei esker garela orain garen bezalakoak. Orainaldia bizi behar dugu, eta Brodas Bros taldeak ikusleekin partekatu nahi du orainaldi hori, zu ere protagonista zaituena. Dantza dezagun bizitza!

Gehiago irakurri

Brodas Bros: Around the world

2020/11/15 19:00 Hondarribia, Itsas Etxea

Kanpai: Lathe Biósas

2020/11/18 19:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Lathe biósas koreografiak bi pertsonaren arteko topaketa erakusten du, espazio-denbora jarraituan. Elkarretaratzean sortzen den elkarrizketa intimoak gelditu eta begiratzearen balioa erreibindikatzen du, begirada bizitzaren zentzuarekiko lotura galduaren bila bideratzearen balioa. Kanpai konpainiak poema bisuala sortzen du, kalitate piktoriko handiko irudiz betea, ikuslea harrapatzen duena. Bizitzaren aurreko jarrera jakin bat, aldarte bat, ikuspegi bat gogora ekartzen duen lekua sortzen du. Lan honek milaka hitz bildu nahi ditu keinu bakar batean, mugitzen diren irudiak sortu nahi ditu, gure buru barruan planetak unibertsoan bezala hedatzeko gai diren irudiak.

Kanpaik, Natalia De Miguelen eta Jorge Jauregui Allueren zuzendaritzapean, irudiaren sugestio-ahalmena oinarri hartuta egiten du lan. Giza esperientziaren alderdi espirituala eta pertzepziozkoa ikertzen du, bere buruari galderak egiten dizkio, eta publikoa ere gauza bera egitera bultzatzen du.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Natalia de Miguel eta Jorge Jauregui Allue.
  • Interpretatzaileak: Natalia de Miguel, Jorge Jauregui Allue eta Niko Hafkenscheid.
  • Jatorrizko musika: Niko Hafkenscheid.
  • Argiztapenaren diseinua: Stéphane Ménigot.
  • Jantziak: Kanpai.
  • Espazio eszenikoa: Kanpai.
  • Aholkularitza artistikoa: Bertha Bermudez eta Eduardo Torroja.
  • Mugimendurako laguntza: Inma Asensio.
  • Koordinazio teknikoa: Edu Berja Miguel.
  • Argazkiak: Germán Jauregui Allue.
  • Banaketa: Rosa Iglesias - Laurentzi producciones.
  • Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.
  • Laguntzailea: Teatro Arriaga Antzokia.
  • Kolaborazioak: Andoni Aresti Dantza Eskola, Tabakalera, Harrobia, Estudio de danza Aikoa.

Gehiago irakurri

Kanpai: Lathe Biósas

2020/11/19 19:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak

2020/11/20 19:00 Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa

Barakaldoko antzokian, Kukai Dantza Konpainiak Gauekoak dantza ikuskizuna aurkeztuko du.Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.

Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Musikaria (zuzenean):  Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Gehiago irakurri

Olatz de Andres: The Big Game

2020/11/20 19:00 Andoain, Bastero Kulturgunea

The Big Game lanak xake bizidun koreografiko baten bertsio aske eta lekualdatu bat proposatzen du. Eszenako 32 interpretatzaileak jokoko piezetan daude. Obraren oinarrian, koreografia espaziala dago, gorputz asko bizi dira batera, eta mugitzen den sistema kolektibo bat eratzen dute, izan litezkeen mila mugimendu eta bat gehiago orkestratuz. Errepresentazioaren errepresentazioa.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Olatz de Andrés
  • Zuzendaritza eta koreografiako laguntzailea: Robert Jackson
  • Sorkuntza eta interpretazioa (taldearen muina): Pilar Andrés, Natalia G. Muro, Isabel Álvarez, Aiala Etxegarai
  • Dantzertiko performerrak: Unai Álvarez, Pilar Blanco, Elene Carreto, Dairi Martínez, Maddi Argote, Sara Calderón, Zoemar Marínez, Marta Ortega, Iratxe Bilbao, Amaia Cabero, Laura Morán, Graciela Orio, Iligo Rementeria, Leire Sanjurjo, Nahia Corrihons, Alejandro Gibaja, Paula Gereñu, Iñigo Gerrico, Nagore Andrés, Gaël Sacanell, Aitor Vildosola, Aitzol Villahoz, Marina Yañez, Sofía María Zallio
  • Argiak: Octavio Más
  • Soinua: Marc Cano
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Ekoizpena: Vanessa Fuentes
  • Komunikazioaren diseinua eta argazkiak: Ainara Ipiña
  • Banaketa: Lŏkke
  • Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako proiektua. Laguntzaileak: Azkuna Zentroa eta Dantzerti.
  • Lankideak: La Fundición, Punto de Fuga, Arropaineko Arragua, Kurtzio Kultur Etxea, Arriola Antzokia, UPV/EHU Bizkaia.

Gehiago irakurri

Gorria

2020/11/20 19:30 Berriz, Kultur Etxea

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Mugmus Laborategia: Garaiz 60 t.m

2020/11/20 19:30 Donostia, Larratxo kultur etxea

Lan honetan denbora zukutu nahi da mugimenduaren bidez, musikaren bidez, eszenografiaren bidez eta idazle baten berariazko pasarteekin. Denboraren etengabeko emaria azaleratu nahi da, bere xalotasun eta esanguratsutasunean. Denborak dena zeharkatzen du.

  • Zuzendaritza artistikoa: Beñat Ralla Yusta
  • Dantzariak: Jone Amezaga del Frago eta Ioritz Galarraga Capdequi
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi eta Beñat Ralla Yusta
  • Idazlea*: Goiatz Labandibar Arbelaitz (*emanaldioro idazle ezberdin bat arituko da)
  • Jantzitegia: Mariló Míguez Ricón
  • Eszenografia: Luismari Ralla Arruti eta Beñat Ralla Yusta
  • Argiztapena: Arantza Flores Bengoetxea
  • Soinuztapena: Aieka estudioa, Pello Gorrotxategi Oiartzabal eta Juanbau Larburu Garmendia
  • Irudiak eta edizioa: Haritz Arrizabalaga (hp) eta Unai Sorrarain
  • Produkzioa: Beñat Ralla Yusta

Gehiago irakurri

Tio Teronen semeak: Festamentua

2020/11/20 20:30 Erandio, Mendiguren plaza

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio lagun koadrilari hileta batean. Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.

  • Koreografia: Aritz Salamanca, Tio Teronen Semeak
  • Dantzariak: Aritz Salamanca, Ander Domingo, Beñat Begiristain, Antton Fernandez, Ekain Susperregi, Jon Iragorri, Xuban Iragorri, Eneko Iparragirre, Alai Goñi, Aritz Olarte, Mikel Urdanpilleta, Aritz Olaziregi
  • Musikariak: Eider Olasagasti, Joseba Etxegoien, Gorka Daguerressar, Mikel Zubiria

Gehiago irakurri

Bilaka: Saioak

2020/11/21 20:00 Zizur Nagusia, kultur etxea

Bilakan dantzariak eta musikariak bildu dira konposizio berriak sortzeko, euskal kultura tradizionala oinarri harturik. Bideo-instalazio batek eta zuzeneko kulturak esperientzia koreografikoa sendotuko dute. Horren ondorioz, ikusleak limurtu eta barne murgilketa batera eramanen dituzte euskal nortasunaren mami sakoneraino: hizkuntza bat eta tradizio bizi bat, transmititu beharrekoa, bizirik iraunen badu.

Gehiago irakurri

Krego-Martin: Charadas

2020/11/21 19:00 Bilbo, Eugenio Olabarrieta

Dantza garaikidearen eta barrearen arteko harremana inoiz ez da oso estua izan. Badirudi artistikoa den guztia serioa dela edo izan behar dela, barrerik gabekoa.

Modu askotan eta arrazoi askorengatik egiten dugu barre, baina barre egiteko momentuetako bat da ulertzen ez dugun zerbait gertatzen denean edo inkomunikazioa sortzen denean. Barreak berehala zorioneko errealitate bat gogorarazten digu: bizirik gaudela.

Krego-Martín Danzaren ikuskizun berria da Charadas. Zuzendaria Aitor Basauri da, Erresuma Batuko Spymonkeys konpainiako aktore eta sortzaileetako bat.

Aktore/dantzriak: Bego Krego, María Martín.

Gehiago irakurri

Krego-Martin: Charadas

2020/11/22 19:00 Bilbo, Eugenio Olabarrieta

Dantza garaikidearen eta barrearen arteko harremana inoiz ez da oso estua izan. Badirudi artistikoa den guztia serioa dela edo izan behar dela, barrerik gabekoa.

Modu askotan eta arrazoi askorengatik egiten dugu barre, baina barre egiteko momentuetako bat da ulertzen ez dugun zerbait gertatzen denean edo inkomunikazioa sortzen denean. Barreak berehala zorioneko errealitate bat gogorarazten digu: bizirik gaudela.

Krego-Martín Danzaren ikuskizun berria da Charadas. Zuzendaria Aitor Basauri da, Erresuma Batuko Spymonkeys konpainiako aktore eta sortzaileetako bat.

Aktore/dantzriak: Bego Krego, María Martín.

Gehiago irakurri

Kukai: Hnuy illa

2020/11/21 19:00 Erreneteria, Niessen kulturgunea

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Gehiago irakurri

Kukai: Hnuy illa

2020/11/22 19:00 Erreneteria, Niessen kulturgunea

Rafael Carrasco: Ariadna

2020/11/22 19:00 Iruñea, Gaiarre Antzokia

Ariadna mito batera egindako bidaia flamenkoa da. Gure antzinako beldur eta nahiei aurre egiten die mito horrek. Dantza, kantua, ukitua eta poesia tragedia grekoaren klabean. Gure Ariadna behin eta berriro esnatzen da izenik gabeko uhartean, eta beti itzultzen da abiapuntura: gizakiaren bakardadera.

Norberaren, bestearen eta askatasunaren bilaketari buruzko ikuskizuna. Ariadna ehulea da, labirintotik ateratzeko haria aurkitzen duena, baina baita harrapatuta dagoena, isolatuta dagoena, bere maitasunak traizionatuta dagoena. Emakume konplexu horrek goizegi heldu behar du desengainuaren ondorioz, eta bere independentzia-grinak galtzera eramaten du. Irla bat, ilusioa, labirintoa, munstroa, bidea markatzen duen haria. Ariadna gure barrura egindako bidaiaren kronika emozionala da.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Rafaela Carrasco
  • Dramaturgia eta letrak: Alvaro Tato
  • Off ahotsa: Carmelo Gomez
  • Dantzariak: Rafaela Carrasco, Rafael Ramírez, Gabriel Matias, Ricardo Moro, Felipe Clivio
  • Zuzendaritza musikala: Jesus Torres
  • Musikariak: Jesus Torres Salvador Gutierrez
  • Abeslariak: Antonio Campos, Miguel Ortega

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2020/11/24 19:00 Iruñea, Nafarroako Antzerki Eskola

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Bideosormena: Euskadi – Quebec

2020/11/24 19:00 Bilbo, La Fundicion

La Fundición-eko ikusle-tailerra irekian, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Quebeceko bideo-dantza erakustaldia: Bost pieza hautatuek interes komun bat erakusten dute: gizatiarra denaren mugei buruz eta horrek ingurunearekin daukan hartu-emanei buruz gogoeta egitea. Pertsonen arteko kontaktuek eta pertsonek euren habitatarekin sortutako tentsioek ikerketa-materialerako eta film-mugimenduetarako aukerak ematen dizkiete artistei.

Hona hemen bost filmak:

1) Move Freely, Wynn Holmes
2) Off Ground, Mathilde Niekamp
3) The man who traveled nowhere in time, Kyra Jean Green
4) Hands On, Marites Carino
5) Courte histoire de la folie, Clotilde Vatrinet

Gehiago irakurri

Iker Gomez: Zisne eguna antzokian

2020/11/26 19:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

Iker Gómez euskal koreografoak "Un día Cisne en el Teatro" aurkeztuko du, dantzaren bidez gizarte balioak eta bizikidetza sustatzen dituen proiektu eszenikoa. Pieza hau ‘Cisne proiektuaren’ barruan dago; teknologia berriak publiko-komunitateekin konektatzeko tresna pedagogiko gisa erabiltzen dituen lan berritzailea da.  

Nowhere Theater | Cía. de Danza Iker Gómez konpainiak garatu du proiektua, irakasle espezializatu talde batekin batera, eta hiru zati ditu: eskola-komunitateari zuzendutako dantza eta sormen tailerra, koreografia-erakusketa, eta Web 2.0ren bidez online tresna pedagogiko bat aurkeztea, dantza bistaratzeko eta ikusle orori hurbiltzeko helburuarekin. 

"Un día Cisne en el Teatro" hiru zatitan banatutako tailer-ikuskizun formatuan garatuko da, ikusleen komunitate ezberdinek aktiboki parte hartuz. Alde batetik, proiektuaren 2.0 webgunea, dantzaren inguruko edukiak eta joko interaktiboak eskuratzeko aukera ematen duena. Bestetik, mugimenduaren praktika eta memoria koreografikoa, dantzaren bidez sormena garatzeko abiapuntu gisa. Atal honetan, artistak koreografia zehatz bat ikastera gonbidatzen ditu parte hartzaileak, memoria koreografikoaren kontzeptuarekiko sarrera gisa. Eta hirugarrena,"Un día Cisne en el Teatro" antzezlana agertokian antzeztean zentratua, entzuleen, piezako interpreteen eta koreografoaren arteko solasaldiarekin batera.

Ikuskizun pedagogikoa, berritzailea eta egungo garaietara egokitua. 

NOWHERE THEATER | Cía. de Danza Iker Gómez: Iker Gómez euskal koreografoak 2007an eratua, sorreraz geroztik konpainiak iraupen luzeko sei ekoizpen eszeniko egin ditu guztira. Ekoizpen horietako hiru Antzerki Alternatiboen RED Sareko Dantza Zirkuitu Nazionalerako hautatu izan dituzte, eta horri esker Konpainiaren lana egungo panorama eszenikoko garrantzitsuenetako bat da. Konpainiak hainbat jaialdi garrantzitsutan hartu du parte, hala nola, Temporada Alta, BAD jaialdia, MOV-s jaialdia, LOLA jaialdia eta EN-tránsito jaialdia, baita Frantzian, Italian, Mexikon, Serbian, Brasilen, Errusian, Bulgarian edo Grezian ere, besteak beste. Duela bost urtetik, konpainiaren lan-ardatza dantza bistaratzeko eta dantzara hurbiltzeko proiektuak sortzea da, orobat dantzaren bidez sor daitekeen ezagutza izugarria zabaltzea.

Fitxa artistikoa

  • Jatorrizko ideia eta koreografia: Iker Gomez
  • Dantzariak: Ruben Cobas eta Xana Llaneza
  • Teknikaria: David Sanchez
  • Web 2.0 diseinua: Digital Video Dance Art

Gehiago irakurri

Aukeran: Biz Hitza

2020/11/27 19:00 Leioa

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?

Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.

Gehiago irakurri

Gorria

2020/11/27 19:00 Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Gorria

2020/11/28 20:00 Kuartango, Balnearioa

2020/11/29 19:30 Donostia, Viktoria Eugenia

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Gehiago irakurri

Kukai: Hnuy illa

2020/11/30 19:00 Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

Dinamo: Electrical Body

2020/12/02 19:00 Lizarra, Los Llanos Kulturagunea

Electrical Body taldeak mugimenduaren bidez erakutsi nahi du zeinen ederrak diren lotuta atxikitzen gaituzten indar elektromagnetikoak.

Nicola Teslaren figurak eta argiari nahiz elektromagnetismoari buruz egin zituen azterlanek pizten dute sormen prozesua. Zientziak garatu dituen kontzeptu batzuk dantzara ekartzen dira, eta hala konposizio koreografiko ederrak sortzen, zeinen gainean irakurketa desberdinak egin daitezkeen giza harremanez. Dantzak, musikak eta argiak ikuslea murgiltzen dute edertasunezko unibertso poetiko batean. sorrera.

Electrical Body koreografiak sortzeko prozesu bat da. Gure munduarekin lotuta gauzkaten indar elektromagnetikoen edertasuna ikertzen du mugimenduaren bidez. Elkar erakarri eta aldaratzen diren gorpuak, elkarren harremanetan sartzeko jostetan ari direnak, betiere ikusten ez dugun baina elementu bakoitza konektaturik mantentzen duen indar magiko horren bidez.

  • Zuzendaritza artistikoa: Carmen Larraz
  • Sorkuntza eszenikoa: Patxi Araujo
  • Interpreteak: Alvaro Copado, Maya Bodiley, Polina Tiabut, Rafa Arenas, Noé Pellencín, Carmen Larraz
  • Sortzailea eta interpretazio musikala Hilario Rodeiro

Gehiago irakurri

Euskal jantziak: Iraultza dantza taldea

2020/12/11 18:30 Andoain, Bastero Kulturgunea

Euskal jantzien inguruko erakusketa honetan Euskal Herri osoko baserritar jantziak izango ditugu (XIX. mende bukaeratik XX. mende hasierara). Ikusgai izango dira ere XX. mende hasierako euskal burgesen, eta Euskal Herriko jantzi desberdinak (XVI-XX mendeak). Jantziez gain uneko modaz hitzegiten duten garaiko testuak, eta antzineko argazkiak izango ditugu.

  • Ordutegia
    Astelehenetik ostiralera : 18:30-20:00. Asteartetan itxita.
    Larunbata: 10:30-13:30 / 18:00-20:30

Gehiago irakurri

Oinkari - Hika: Sagartu

2020/11/28 12:30 Amasa-Villabona, Olaederra kiroldegia

Sagarra da sormen-iturriaren abiapuntua dantza eta teatroa uztartzen duen ikuskizun honetan. Sagar kultura itzal luzea izan du gure herrian. Sagarra tentazioa da. Sagardotegiaren mamia. Gosea baretzen du eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Horrela, sagarrak dantza egiten du eta ikuskizun ikusgarri bihurtu da. Alde batetik, Hika teatro taldearen sormen begiratua eta bestaldetik, Oinkari dantza taldearen oin arin berriztuak. Bi habi energia handia darion ikuskari handi bat altxatzeko. Festa batean hasi eta festa batean amaitzeko moduan ibiliko gara, umorez, alaitasunez eta bizi-bizi.

  • Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea
  • Aktorea: Miren Gojenola
  • Musika zuzenean: Iñaki Dieguez (eskusoinua), Iker Telleria (perkusioa)
  • Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
  • Testuak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
  • Koreografia: Eneko Gil (Kolaboratzaileak: Agurtzane Intxaurraga, Jenni Perlaza)
  • Jantziak: Xabier Mujika; Oihana Legorburu (jantzi gorria)
  • Diseinu grafikoa: Irene Larrañaga, ArriStudioa
  • Argazkiak: Otxabi studioa
  • Bideoa: Acrónica Producciones
  • Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea
  • Administrazioa: Asun Etxebarria
  • Komunikazioa: Amaia Kerexeta
  • Talde teknikoa: Iker Ugalde, Julen de la Iglesia
  • Banaketa: HIKA TEATROA 633252200 (Amaia Kerexeta)

Gehiago irakurri

Kukai: Hnuy illa

2020/12/03 19:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Gehiago irakurri

Bilaka: Saioak

2020/12/03 19:30 Zizur Nagusia, kultur etxea

Bilakan dantzariak eta musikariak bildu dira konposizio berriak sortzeko, euskal kultura tradizionala oinarri harturik. Bideo-instalazio batek eta zuzeneko kulturak esperientzia koreografikoa sendotuko dute. Horren ondorioz, ikusleak limurtu eta barne murgilketa batera eramanen dituzte euskal nortasunaren mami sakoneraino: hizkuntza bat eta tradizio bizi bat, transmititu beharrekoa, bizirik iraunen badu.

Gehiago irakurri

Verdini: Muxuka

2020/12/03 20:00 Donostia, Viktoria Eugenia

Egun batean leihoak ireki genituen eta isiltasuna beldurgarria zen.

Berriro ere leihoak ireki eta haize hotz bat sartu zen.

Atsekabeturik, gure entzumena irekitzen frogatu eta musikak liluratu gintuen.

Gure begiak ireki eta arteak eskutik hartu gintuen.

Animaturik gure bihotza irekitzea erabaki genuen eta dantzatutako muxu bat iritsi zitzaigun.

Une horretan, gure leihoak ireki genituen berriro eta itxaropen izpi bat sartu zen musikaren alaitasunarengatik, dantzaren hurbiltasunarengatik, azken finean kulturak dakarren magiarengatik.

Koreografia eta antzezpena: Isabel Verdini

Abenduaren 3an, Aniztasunaren eta Euskararen eguna izanik, ohi den bezala, Verdini Dantza Taldeak bere Saria emango du kultura munduko pertsona edo erakundeei, kultura munduan aniztasunaren eta Euskararen alde egiten duten lanarengatik eta haiekiko duten konpromezuarengatik.

Gehiago irakurri

Gorria

2020/12/04 19:00 Basauri, Social Antzokia

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Burdina

2020/12/04 19:00 Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa

Flamenkoa eta euskal tradizioa izango dira bideratzaileak. Adierazpen bi horiak dira oso izaera sendo eta pertsonalekoak. Istorio honetan adierazitako tradizio eta inprobisazioek lengoaia berri bat sortuko dute. Mehatzea eta meatzaria gogoan hartu ditugu lan honetarako, flamenkoak meatzaritza kulturaren osagai garrantzitsu bat daukalako.

  • Dantzaria: Adriana Bilbao
  • Musika: Beñat Axiari
  • Iraupena: 15 min

Gehiago irakurri

Aukeran: Biz Hitza

2020/12/05 19:00 Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

“Herria da gorputza, hizkuntza bihotza” Fernando Aire Xalbador Urepeleko artzainaren esana da, zehazki, haren Odolaren mintzoan jasoa eta Mikel Laboaren ahotsak zabaldua. Eta hizkuntza gorputza balitz? Nola azalduko lituzke gorputz adierazpenak hizkuntzaren bat-bateko jaiotza edo elearen etengabeko bilakaera?

Ikuskizun honek munduko hizkuntza ororen historia unibertsala du abiapuntu, baina euskara batuaren istorio partikularra kontatu nahi du dantzaren bidez. Xabi Paya kulturgileak gidoia idatzi eta Aukeran taldeak koreografiak sortu ditu.

Gehiago irakurri

Dinamo: Electrical Body

2020/12/05 19:30 Atarrabia, Kultur Etxea

Electrical Body taldeak mugimenduaren bidez erakutsi nahi du zeinen ederrak diren lotuta atxikitzen gaituzten indar elektromagnetikoak.

Nicola Teslaren figurak eta argiari nahiz elektromagnetismoari buruz egin zituen azterlanek pizten dute sormen prozesua. Zientziak garatu dituen kontzeptu batzuk dantzara ekartzen dira, eta hala konposizio koreografiko ederrak sortzen, zeinen gainean irakurketa desberdinak egin daitezkeen giza harremanez. Dantzak, musikak eta argiak ikuslea murgiltzen dute edertasunezko unibertso poetiko batean. sorrera.

Electrical Body koreografiak sortzeko prozesu bat da. Gure munduarekin lotuta gauzkaten indar elektromagnetikoen edertasuna ikertzen du mugimenduaren bidez. Elkar erakarri eta aldaratzen diren gorpuak, elkarren harremanetan sartzeko jostetan ari direnak, betiere ikusten ez dugun baina elementu bakoitza konektaturik mantentzen duen indar magiko horren bidez.

  • Zuzendaritza artistikoa: Carmen Larraz
  • Sorkuntza eszenikoa: Patxi Araujo
  • Interpreteak: Alvaro Copado, Maya Bodiley, Polina Tiabut, Rafa Arenas, Noé Pellencín, Carmen Larraz
  • Sortzailea eta interpretazio musikala Hilario Rodeiro

Gehiago irakurri

Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia 2020

2020/12/06 11:30 Erreneteria, Niessen kulturgunea

Datozen Abenduaren 6an eta 12an, Gazte Mailako II. Aurresku Txapelketa Nagusia -Gipuzkoar erara- ospatuko da, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak, Erein Elkarteak eta Sustraiak Dantza Taldeak, Errenteriako eta Legazpiko udalen laguntzarekin, antolatuta.

Abenduaren 6an, goizeko 11:30ean, Errenteriako Niessen Kultur gunean, A sailaren (2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak) eta B sailaren (2007, 2009 eta 2009 urteetan jaiotakoak) txapelketak ospatuko dira.

Abenduaren 12an, arratsaldeko 16:30ean, Legazpiko Latxartegi Aretoan, D sailaren (2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak) txapelketa ospatuko da

2019-2020 Aurresku ligan sailkapenaren arabera lortuko da txapelketa hauetan parte hartzea. Saila bakoitzeko ongien sailkatutako ondorengo dantzari kopuruan:

  • A saila: 6 dantzari.
  • B saila: 12 dantzari.
  • D saila: 14 dantzari.

Dantzak

  • A saila: Txakolin eta Agurra.
  • B saila: Erribera eta Zortzikoa.
  • D saila: Ehun dukat, Aurkez aurke eta Agurra.

Epaimahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu.

Dantzariek Gipuzkoako ohiko jantziaz hornitua dantzatu beharko dute.

Sariak

  • Saila bakoitzeko 6 sari nagusi banatuko dira:
  • Saria: Buruzagi makila eta garaikurra.
  • 2., 3., 4., 5. eta 6. Sariak: Trofeoa.
  • Gainontzeko dantzariek, oroigarria eskuratuko dute.
  • Bestelako sariak:
    • D saileko txapelketan jantzi egokienaren saria.
    • Liga txapeldunaren sariak ere banatuko dira.

Gehiago irakurri

Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia 2020

2020/12/12 16:30 Legazpi, Latxartegi Aretoa

Led Silhouette : Cóncavo-convexo

2020/12/10 19:10 Iruñea, Nafarroako Antzerki Eskola

Cóncavo-convexo diziplina anitzeko pieza; musika, dantza eta eskultura biltzen dituen lana. Hutsari edo gabeziari buruz hausnartzen du, haren forma edozein izanik; horretarako, gorputzaren ikuspegi eskultorikoan eta gorputzak espazioarekin duen harremanean oinarritzen da. Espazioak funtzio berezi bat duela uste dugu; emozio estetikoa sortzea.

Led Silhouette (Lesaka) Martxel Rodriguez-ek eta Jon López-ek sortu eta zuzendutako konpainia da. La Veronal edo Kukai Dantza-ren gisako konpainietan aritzeaz gain, 2016an, artista talde batekin hasi ziren lanean, eta hainbat jaialditan erakutsi dituzte beren lanak (besteak beste, DNA, Quincena de Dança Almada, 10 sentidos eta Festival Internazionale Nuova Danza).

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Eclat

2020/12/11 19:00 Barakaldo Antzokia

Obra honetan, zapalkuntza-, borroka-, askapen-, freskotasun- eta pragmatismo-uneak adierazten dira. Emakumeentzako modan ikoniko diren zenbait elementu hautatuta, galdetzen da zerk ekarri zuen haien agerpena, bai eta zer eragin izan duten emakumearen jokaeretan, adierazpideetan, hots, bizitzeko eran. Alderdiok musikaren, cantearen eta dantzaren bitartez ematen dira, oinarri flamenkoaren gainean, baina baita oinarri garaikidearen gainean ere.

  • Egilea: Adriana Bilbao
  • Koreografia: Adriana Bilbao, Mikel del Valle
  • Dantza: Adriana Bilbao, Mikel del Valle, Elena Morales
  • Musika zuzendaritza: Jose Almarcha, Víctor Guadiana

Gehiago irakurri

Gorria

2020/12/11 19:30 Irun, Oiasso Erromatar Museoa

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Daniel Abreu: El hijo

2020/12/12 19:00 Donostia, Gazteszena

Daniel Abreuk sortutako eta interpretatutako dantza-lan baten proiektu artistikoa da hau. 2014an, Dantzaren Sari Nazionala eman zitzaion, sorkuntzaren kategorian. Gaur egun, bere konpainia propioa zuzentzen du, 18 urte inguruko ibilbidearekin, Tenerifeko Auditorioan bizi den Lava Compañía de Danzaren zuzendaritza artistikoarekin batera. Bere ibilbide luzean dantzari, zuzendari, koreografo, soinu espazioaren sortzaile eta beste hainbat sari jaso ditu. Anterpretazioarekin, sorkuntzarekin eta irakaskuntzarekin konprometitua, hemen aurkeztuko du bere bakarkako ekoizpen berria, El Hijo izenekoa.

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Burdina

2020/12/13 20:15 Sopela, Kurtzio Kultur Etxea

Flamenkoa eta euskal tradizioa izango dira bideratzaileak. Adierazpen bi horiak dira oso izaera sendo eta pertsonalekoak. Istorio honetan adierazitako tradizio eta inprobisazioek lengoaia berri bat sortuko dute. Mehatzea eta meatzaria gogoan hartu ditugu lan honetarako, flamenkoak meatzaritza kulturaren osagai garrantzitsu bat daukalako.

  • Dantzaria: Adriana Bilbao
  • Musika: Beñat Axiari
  • Iraupena: 15 min

Gehiago irakurri

Bilaka: Saioak

2020/12/13 19:00 Hondarribia, Itsas Etxea

Saio  Zero  ikuskizunaren  partitura  gurutzatu,  desbideratuetatik  eta  etengabe  berriz  definituetatik  abiatuz, euskal dantza tradizionalaren eta mundu garaikidean egonkortzeko arakatzea luzatzen du Saioak-ek, antzezleen nortasuna osatzen duena bilatuz

Gehiago irakurri

Eneko Gil: Hitzak/Helburuak mugimenduan

2020/12/16 19:30 Gasteiz, Félix Petite Antzokia

Atalak 2.0. proiektua euroeskualdeko kideekin elkarlanean garatzen den sormen laborategiak sustatzeko ekimen bat da. Horren misioa dantzaren munduko profesionalei profesionalki eta sormenaren arloan garatzeko aukerak eskaintzea da, egonaldien, erakustaldien, topaketen eta bitartekaritza-proposamenen bidez.

 Gasteizko Antzoki Sarea lehen aldiz nahasiko da berriro proiektu honetan. Hona hemen gainerako kideak: CCN Malandain-Biarritz (Pirineo Atlantikoak-Akitania Berria), Baluarte Fundazioa (Nafarroa), Azkuna Zentroa (Bilbo), Donostia Kultura, Tabakalera, Dantzagunea eta guztiak proiektuaren buruarekin, Dantzaz.

Sorkuntza laborategia

Eneko Gil, Hitzak/Helburuak mugimenduan proposamenarekin. "Dantza mugimenduarekin ikusi dudan bakoitzean sortu izan zaizkidan galderei erantzuteko sortu da proposamen hau. Horretarako, mugimendua errepikatzean, pertsonekiko edo objektuekiko kontaktuan edo mugimenduan oinarrituko gara, edo landu beharreko jarraibideen abiapuntua izan daitekeen erritmo tradizional batean. Aurrerago ikertuko dugu zer aukera dauden testuarekin mugimendutik mugimendura batzeko.

Gonbidapenak: Principal eta Félix Petite Antzokietako leihatiletan abenduaren 1etik aurrera, 10:00etan.

Gehiago irakurri

Elirale: O!

2020/12/12 11:00 Hernani, Biteri Kultur Etxea

Bi saio izango dira. Bata 11:00etan eta bestea 12:30ean.

Elirale konpainiaren sorkuntza berria

Emanaldi hau handi eta ttikientzat da. Bakarkako ikusgarri bat da Oihan Indartek dantzaturik eta Pantxika Telleriak koregrafiaturik.

Obra hau domo batean iragaiten da, publikoa kontaktu zuzenean da dantzariarekin ikuslearen eskarmentu berezi batentzat.

Gehiago irakurri

Kresala: Amoria & Dolore

2020/12/19 19:00 Getaria, Sahatsaga Udal-Kiroldegia

Amoria & Dolore dantza ikuskizuna, euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, aintzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak, Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreografiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.

Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz
antzinako garaietatik. Honek zera adierazten digu: gure arbasoek munduko bazter guztietako biztanleekin harremana izan zutela, gizaki guztien bizimoduaren
bilakaeran zer esan handia izan zutela, eta gure herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantedu dela, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik ; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.

Fitxa artistikoa

  • Zuz. artistikoa: Faustino Aranzabal, Idoia Ibarzabal
  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Dantza maistra: Idoia Ibarzabal
  • Musika: Enrike Solinís, Miren Zeberio - Euskal Barrokensemble
  • Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal, Ramón García
  • Argien diseinua: Inma Irazustabarrena - Eragin.stac
  • Dantzariak: Nora Garcia, Asier Gómez, Maddi Llorente, Iker De La Hoz, Jone Murua, Josu Sagardia, Jone Muniategiandikoetxea, Manex Lizartza, María Perez, Harkaitz Ardanaz, Aiora Marigil, Markos Murua, Claudia Erentxun, Aimar Ezeiza, Naia Lertxundi, Pablo Zurutuza, Garazi Labaka, Aitor Egaña, Irati Martikorena, Ibai Otxoa De Alaiza, Nahia Kalparsoro, Oier Goikoetxea, Enara Rodríguez, Joanes Amezaga, Marta Buendia, Joseba Pastor, Lorea Esnaola, Izaro Lozano, June Azpiazu, Irati Garagorri
  • Musikariak: Enrike Solinís, Miren Zeberio, Pierre-Yves Martel, Gorka Benítez, Vicente Parrilla, Mixel Etxekopar, Gonzalo Perez, Xabier Leturia, Sabin Bikandi, Kiya Tabassian, Didem Basar, Elies Herrandis, Pablo Martín, Daniel Oyarzabal, Ziya Tabassian, Daniel Garay, Paquito Gonzalez, Patrick Graham, Win Mertens, Iñaki Salvador
  • Testuak eta letrak: Bernart Etxepare, Pierre Attaignant, Robert Ballart, Pío Baroja, Julio Caro Baroja, Joxe Anton Artze, Xabier Amuriza, Jon Mirande, Eduardo Galeano
  • Ahotsak: Jon Etxabe, Daniele Carnovich, David Sagastume, Donostiako Orfeoi Gaztea eta Txikia
  • Esatariak: Leire Berasaluce, Josean Bengoetxea, Maika Etxekopar, Asier Hernandez
  • Talde teknikoa: Eragin.stac
  • Soinuztapena: Iñigo Campo - Eragin.stac
  • Argazkiak: Mikel Nieto - Quartan
  • Bideoa: Quartan
  • Atrezoa: Xabier Garate, Benito Garate
  • Laguntza: Euskalduna Musika Jauregia, Aurrera Fest Jaialdia; Bizkaiko Foru Aldundia; Gipuzkoako Foru Aldundia; Mundubira 500 Elkano Fundazioa

Gehiago irakurri

Janet Novas: Mercedes máis eu

2020/12/17 20:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

Janet Novás artista eta Mercedes Peón musikagilea lankidetzan aritu dira guztiongan sentikorra denari buruzko proposamen eszeniko ezti honetan. Elkarrekin, euren "dantzaren eta musikaren" artean dauden eta finkatzen diren harreman partikularrak aztertu dituzte.

Instrumentuen, oroitzapenen, abestien eta dantzen artean latentzia-egoera desberdinetako kontzeptuak azaleratzen dira. Eduki sozio-politiko handiko horietako batzuk materialetan agertzen dira, musika "objektuetatik" hasi eta dantza edo biografia objektuetara; kontzeptu somatikoak edo esperientzia kuantikoak diren beste batzuk pultsu, erritmo eta tonuetan, ahots eta dinamiketan, isiluneetan, formetan agertzen dira. Mercedes máis eu kolektiboari begira dago, inondik ere arketipikoak ez diren ikuspegi eta sentsibilitateetatik. Pieza, femeninoan, irudi oroitarazlez eta koadroz zatitutako dantza-musika hibridoa da, arkitektura edo esparru ezberdinetan bizitzeko aukera emanez, eszena arlokoetatik museo arlokoak direnetara bitartean. 

Sortzaileen arabera, Mercedes máis eu definitzeko desiraz hitz egin behar da ezinbestean. Desira horrek arrazoiak aurkitzen ditu lehen topaketatik harago proiektatzeko, eta ber-elkartzea, elkarrizketa, esperientzia, afektua eta abar bilakatzeko. Proiektua zeharkatuz eguneratzen den desira horretan jarraitzea topaketa bakoitzean gertatzen zaiguna azpimarratzea da. Baina, era berean, bada geurea duguna eta guztiona dena miatzea ere, subjektuaz eta lurraldeaz harago dagoena. Desioarekin eguneratzen den memoria edo artxibo bizi hori, geure immanentziatik bereizten gaituena».

  • Zuzendaria: Janet Novás
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Mercedes Peón eta Janet Novás
  • Laguntza artistikoa: Ricardo Santana eta Pablo Esbert
  • Musika-konposizioa, kontzeptua eta letrak: Mercedes Peón
  • Mugimenduko laguntza: Victoria P. Miranda
  • Argiztapenaren diseinua: Cristina Bolívar
  • Soinua: Ezequiel Orol
  • Jantziak: Juanita Rodríguez
  • Produkzioa: Adriana Reyes
  • Koprodukzioa: Madrilgo erkidegoa
  • Laguntzaileak: Centro Danza Canal, Graner Centro de Creació, Sede Losdedae.

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Gorpuztu

2020/12/17 19:00 Gasteiz, Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia

Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uztartzen dituen ikuskizuna da.

Gorpuztu borroka da, oreka bilatzeko, lasai egoteko, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko; azken finean, piztiak lasai lo egingo duen tokia bilatzeko borroka. Lan hau erlijio batzuen inguruko ikerketa batetik dator, eta, hain zuzen ere erlijio hauek une zehatz batzuetan egiten duten gorputzaren erabilera aztertzen du. Gorputza hainbat zatitan banatzen du, otoitzerako keinuak behatu eta berezkoak zaizkien kontzeptuak aztertzeko; besteak beste, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa,…

Gehiago irakurri

Gorria

2020/12/17 19:00 Bilbo, Otxarkoagako Udaltegia

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Emaumeak + Ghu

2020/12/17 19:30 Azpeitia, Dinamoa

EMAKUMEAK
“Emakumeak” El Salvadorren ‘abortu delitua’ egotzita espetxeratu dituzten emakumeak gogoratu eta omentzeko sortu den proiektua dugu (Mundubatek bultzatua) eta ‘Emakume guztion historia’ dokumentalak (Itxaso Díaz), ‘Emakume guztiok’ eleberri grafikoak (Higinia Garay, Elizabeth Casillas) eta ‘Emakumeak’ dantza ikuskizunak (NODE) osatzen dute.
Bizitzari eta norberaren gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea oinarrizko eskubidea da, eta hainbat geografiatan urratzen da, batez ere emakume pobretu, arrazizatu eta nekazarien kasuan. El Salvadorrek bere Zigor Kodea erreformatu zuen, abortua legez kanpo uzteko 2 eta 8 urte bitarteko espetxe-zigorrekin. Hala ere, haurdunaldia borondatez eteten den kasuetan, emakumeei 30 eta 40 urte arteko kartzelazigorra ezartzen zaie giza hilketa larriagotzeagatik.
Diziplina anitzeko “Emakumeak” proiektuak dokumental baten, eleberri grafiko baten eta dantza-pieza baten bidez emakume horietako batzuen istorioa kontatzen du, baina beste askorena izan liteke, gurea.
Proiektuaren edukia (dokumentala, eleberri grafikoa, dantza-ikuskizuna) osorik edo zati bakoitza bere aldetik erakutsi daiteke.

  • Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga
  • Koreografia: Myriam Perez Cazabon
  • Musika originala: Aránzazu Calleja
  • Jantziak: Clara Virgili
  • Filmmaker: Jesús Lacorte
  • Ekoizpen exekutiboa: Ana Barrantes
  • Ekoizpena: NODE
  • Zuzendaritza: Ion Estala

GHU

Gorputzari adi egonez gero, biltzen, eusten eta mugitzen zaituen bizitza senti dezakezu… Posible al da Dantza honetara amore ematea? Eusten, biltzen eta aurrerantz bultzatzen gaituen bizitzara errenditzea ausarkeria ahal da?
“GHU”-k bizitzaren Dantza honi buruz hitz egiten du, zu eta nire artean (GU-re artean), bada ikusten ez dugun zerbait (H-a): hurbiltzen gaituena eta bereizten gaituena, erakartzen gaituena eta uxatzen gaituena. Gure kontrola gainditzen duen mugimendua da, eta guztiari lotuta dago, gure zentzumenek lor dezaketenetik harago.
Dantza lan hau bidaia txiki bat da gorputz biziaren ikuspegitik, indar ikusezin, ustekabeko eta saihestezinek erakarriz dantzatzen duena.

  • Antzezleak: Sirah Badiola, Ikerne Mendieta
  • Koreografia: Sirah Badiola, Ikerne Mendieta
  • Musika: Loscil, “Faults”
  • Jantziak: Potxua
  • Kanpo begirada artistikoa: Arantza Iglesias
  • Zuzendaritza: Sirah Badiola, Ikerne Mendieta

Gehiago irakurri

Dantzaz: #56

2020/12/18 19:00 Donostia, Victoria Eugenia

#56 da DANTZAZen proposamen berria, eta Nazioarteko Koreografia Sorkuntzako Zentrotik ateratako hiru piezak osatzen dute: THIRTY, Sade Mamedovarena, Kandinskiren izen bereko lanean oinarritua, non dantzariek margolariaren lanaren dinamismo abstraktua garatzen baitute dantza birtuoso, emozional eta fisikoan; HOMBRE MASA, Vita Osojnik-ena, pieza koral bat non hala taldeak nola norbanakoak garrantzi koreografiko osoa baitute, eta non bien arteko harremana baita hariaren ardatza; WALLS, Martin Harriaguerena, pieza ahaltsu eta erabatekoa, zeinak gogoeta bat planteatzen baitu gaurko munduari eta gizarteari buruz, zeinetan hormak beti presente dagoen osagaia bihurtu baitira.

Hiru sorkariek era guztietako ikus-entzuleentzako dantza-ikuskizuna osatzen dute, dantza garaikideaz bere edertasun osoan gozatzeko.

Gehiago irakurri

Ziomara Hormaetxe: Ahotsak

2020/12/18 20:00 Gernika-Lumo, Astra

Gernikakoa izanik, nire aitona-amonei egindako omenaldia da. Gernikako bonbardaketaren biktima izan zirenak.

Pieza bonbardaketaren biktimen ikerketa pertsonalean jasotako testigantzen bidez sortu da. "Aitona-amonen biloba naizen aldetik, nire azken belaunaldia izango naiz aitona-amonek testigantzak zuzenean jasotzen dituztenak". Hona hemen pieza hau haien oroimenez sortzearen motibazioa.

"Ahotsak" oroimenaren labirintoetatik egindako ibilbidea da, askotan kulunkatu eta ahanzturan galtzen diren bideetatik, denborak suntsitutako buruetan. Suntsipenaren hutsuneaz, bakardadeaz, bidegabekeriaz, minaz eta gerren absurdu handiaz hitz egiten dute.

Ahotsak entzunda, isiltasuna hitzez eta testigantzez betetzen da, eta horiek hausnarketara, ulermenera eta esna amets egiteko gaitasunera garamatzate, gizarte bidezkoagoa eta gizatiarragoa berreraikitzeko.

Lan honek itxaropen biziaren aurkako oda bat besterik ez du izan nahi, heriotza gorabehera, baina, batez ere, Gernikan gertatutako sarraski hartatik bizirik atera zirenen testigantzarako argia.

Ondorengo gisa, bizi, pertsonal eta beharrezko berrelkartze bat da, emoziorik sakonenen aho sotila duena, narratzera eta nire nahigabea adieraztera bultzatzen nautena, ez bakarrik gertatu zen zerbaiten aurrean, baita gaur egun munduko leku askotan gertatzen denaren aurrean ere.

Etorkizunaz hitz egiten diguten ahotsak dira, bakearen eta itxaropenaren alde oihu egiten dutenak.

  • Zuzendaritza eta ideia: Ziomara Hormaetxe
  • Koreografia eta interpreteak: Ziomara Hormaetxe, Akira Yoshida
  • Musika: Aitor Etxebarria, Dodi
  • Argazkia: Sergio Marcos
  • Gernikako bonbardaketaren biktimaren lekukotasuna: "Tia Luisita" Luisa Garcia GOIOGANA
  • Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta.
  • Dantza Hirian Jaialdiak ekoitzi du.
  • Gernikako Udalak laguntzen du.
  • Egoitza artistikoa: Malandain Ballet Biarritz, Dantzagunea (Gipuzkoa), Astra Gernika (Gerra Zibileko arma fabrika zaharra). Gernikako bonbardaketaren bunkerra)

Gehiago irakurri

Gorria

2020/12/19 19:00 Busturia, Altamirako Kultur Etxea

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Gorria

2020/12/18 19:00 Amorebieta-Etxano, Zornotza Aretoa

Kelian Jimenezen eta Soledad: RuzDe Raiz

2020/12/18 20:00 Donostia, Tabakalera

De raíz flamenko-ikuskizun bat da, non kantua, gitarra eta dantza beren egoera puruenean transmititzen baitira. Agertokia ohiko tablao-an bihurtzen da.

Publikoak arte horren indar guztia hartuko du Kelian Jiménezen eta Soledad Ruzen dantzaren bidez.

Gehiago irakurri

Lasala: Dead

2020/12/19 19:00 Donostia, Gastezena

Izaki bizidun guztiak hiltzen dira. Kultura, sinesmen eta erlijio guztiek era askotara jorratzen dute heriotzaren gaia, baina ulertzeko modua dogma funtsezkoa da. Gizaki guztiek dakite hil egingo direla, eta, horregatik, pentsamendu hori buru orotan ezarrita dago.

Momentuoro bizi.

Gehiago irakurri

Lasala: Dead

2020/12/20 19:00 Donostia, Gastezena

Izaki bizidun guztiak hiltzen dira. Kultura, sinesmen eta erlijio guztiek era askotara jorratzen dute heriotzaren gaia, baina ulertzeko modua dogma funtsezkoa da. Gizaki guztiek dakite hil egingo direla, eta, horregatik, pentsamendu hori buru orotan ezarrita dago.

Momentuoro bizi.

Gehiago irakurri

La coja dansa: Deshielo

2020/12/20 18:00 Errenteria, Niessen

"Deshielo" antzezlanean istorio poetiko bat, dantza eta antzerkia, proiekzio-sistema bikoitza eta musika originala uztartzen dira ohiz kanpoko edertasuneko ikuskizuna sortzeko.

Inuit Neska igluz osatutako herrixka batean bizi da; hotz handia egiten du beti, urtean aste gutxi batzuetan izan ezik. Orduan lantzurda artean loreak agertzen dira Inuit Neskaren herriak Harri Sakratu bat bauka, bat-batean aldatu gabe mendeak eman eta gero hautsi egiten dena. Inuit Neskak bere Harri Sakratua haustea eragin duenaren bila irtetea erabakitzen du. Bidean Azeri Zuria lagun izango du eta Zuhaitzak Landatzen dituen Gizonaren eta Zabor-Eraldatzailearen testigantza jasoko dute; gauza asko alda ditzaketen ekintza txikiak egiten jarraitzeko akuilua jasoko dute eurengandik.

"Deshielo" bidaiaz, klima-aldaketaren aurkako soluzio pertsonalez eta gure ekosistemaren hondamendiaz mintzo da. Asmoak batzeko eta gure inguruaren orekarekiko begirunezko ohiturak sortzeaz mintzo da. Laguntasunaz mintzo da, armarik eraginkorrena denez, eta pertsona arruntek aparteko aldaketak eragiteko duten ahalmenaz.

  • Egileak eta zuzendariak: Tatiana Clavel, Raúl León.
  • Antzezleak: Santiago de la Fuente, Olga Clavel.
  • Produkzioa: La Coja Dansa.

Gehiago irakurri

Aracaladanza: Play

2020/12/23 17:30 Basauri, Sozial antzokia

Lau urtetik gorako haurrentzako dantza-ikuskizuna. Aracaladanza konpainiaren puntu eta bereiz berri bat da Play, iraganeko esperientzia ahaztu gabe egina. Josteta hutsean gozatzeko eta murgiltzeko pentsatua eta birsortua. Nahi izanez gero. Ikuskizuna etenik gabeko festa da, eta alaitasuna kutsatzen du, irribarrea errazten, josteta partekatzen.

Playk puntu eta bereiz berri eta freskoa esan nahi du Aracaladanza konpainiaren historian, zeina ezaguna baita nazioartean familiek eta haurrek osatutako ikus-entzuleei eskaini dizkien produkzio eszenikoei esker.

  • Ideia eta zuzendaritza: Enrique Cabrera.
  • Antzezleak: Carolina Arija Gallardo, Jorge Brea Salgueiro, Raquel de la Plaza Húmera, Jonatan de Luis Mazagatos, Jimena Trueba Toca. 

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Emakumeak euskal dantzetan: gezur baten historia

2020/12/21 18:30 Arrasate, Kulturate

"Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan" liburuaren inguruan arituko da Oier Araolaza. 

Gehiago irakurri

Mugmus Laborategia: Esku harriak: Oteizaren (h)aria

2020/12/26 12:00 Markina-Xemein, Uni frontoia

Mugmus Laborategiak Esku harriak: Oteizaren (h)aria ikuskizuna eskainiko du.

MugMus Laborategiak, dantzaren, zuzeneko musikaren, eskulturaren eta bertsolaritzaren bitartez, Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrira kurketa bat eskainiko digu 30 minutuz.

  • Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Ioritz Galarraga
  • Mugimenduaren zuzendaria: Eneko Balerdi Eizmendi
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
  • Testua: Amets Arzallus Antia
  • Argistapena: Arantza Flores Bengoetxea Ibañez

Gehiago irakurri

Myriam Perez Cazabon: Mutu

2020/12/27 19:30 Lezo, Gezala auditoriuma

Mutu isiltasunaz ari zaigu. Hutsik ez dagoen isiltasun trinkoaz... Zenbait unetan hitzak soberan daude, zenbait gertaerek hitzik gabe uzten gaituzte eta beste zenbaitetan ez dago zer esanik…

  • Dantzariak: Leire Otamendi, Iker Arrúe, Myriam Perez
  • Musika: Maite Arroitajauregi (Mursego)
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Dantzagunea, Donostia Kultura
  • Iraupena: 45 minutu

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

2020/12/27 18:00 Markina-Xemein, Uni frontoia

Haatik konpainiak ikuskizun berri bat aurkezten du. Konpainiaren lehen lana izan zenaren irakurketa eraberritu bat hain zuzen. Errimak Bi Oinetan. Bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia.

Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek zuzendutako emanaldia da. Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta gehiagok sortutako bertsoak, Igelaren Banda zuzentzen duen Bixente Martinezek bere lan-taldearekin musikatu eta Maialen Arzallus eta Thierry Biscaryren ahotsez abesturik.

Gehiago irakurri

Brodas Bros: Around the world

2020/12/30 19:00 Barakaldo Antzokia

Bidaia-koaderno handi batek betetzen du agertokia, eta, bertan, Brodas Bros taldeak munduan barrena egin duen nazioarteko biretan igarotako bizipenak eta anekdotak daude jasota. Izan ere, Brasilen, Palestinan, San Frantziskon, Los Angelesen, Hondurasen eta Japonian izan dira, eta Txinaren eragin handia dute, 3 hilabeteko bira egin baitute herrialde horretan azken urte honetan.

Brodas Bros futurista eta robotikoak, baina baita bihozbera eta sentikorrak ere. Mapping-a, proiekzio interaktiboa, laserra, aireko dantza, led-ekin eginiko jantziak… Ikuskizun honek dantza, argia, teknologia eta musika txundigarria nahasten ditu. Orain arte ikusi dugun Brodas Bros taldearen ikuskizun teknologikoena da.

Memorian geratzen diren oroitzapenek ulertarazten digute esperien­tzia horiei esker garela orain garen bezalakoak. Orainaldia bizi behar dugu, eta Brodas Bros taldeak ikusleekin partekatu nahi du orainaldi hori, zu ere protagonista zaituena. Dantza dezagun bizitza!

Gehiago irakurri

Gorria

2020/12/30 19:00 Zumaia, Aita Mari antzokia

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Maduixa: Lù

2020/12/29 17:30 Donostia, Gazteszena

Bi emanaldi izango dira: 17:30ean eta 19:00etan.

Dantza eta edertasun handiko irudiak dira konpainia honek erabiltzen dituen tresnak haurren lanari buruz hitz egiteko, baina baita fantasiazko munduari buruz hitz egiteko ere. Horri esker, txikienek eguneroko bizitzaren gogortasunari eusten diote. Pieza honetako pertsonaiak, mugimenduaren, ikus-entzunezkoen eta arte plastikoen artean, bi neskato dira. Eta, hala eta guztiz ere, gure munduko heldu askok jasanezin aurkituko lituzketen baldintza gogorretan lan egitera behartuta ikusten dute beren burua. Emakumeek, ordea, egunez egun bizirautea lortzen dute, ezbeharren aurkako erresilientzia ez ohikoa erakutsiz. Beharbada, beren barne-munduak, beren burua babesten duten irudimenezko unibertsoak, sufrimenduari eta bidegabekeriari aurre egiteko aukera ematen dielako izango da. Lan egiten dute, baina jokatu ere jokatzen dute. Eta bere jolasetan
Beren ametsak eta irrikak islatzen dituzte: etxe bat eta familia bat. Beren irudimena eta, bereziki, sormena askatuz azalduko dizuete. Txineraz "bidea" esan nahi duen izenburu batekin, muntaia honek mundu plastiko honen magian eta poesian sartzen gaitu, puntu, lerro eta formetatik abiatuta. Edo pinturak izan daitezke, Yayoi Kusama japoniarraren estilo puntillistakoa, muntaia honen inspirazio iturri direnak.

  • Ideia eta zuzendaritza: Joan Santacreu
  • Dantzariak: Melisa Usina, Laia Sorribes
  • Koreografia zuzendaira: Baldo Ruiz
  • Dramaturgia eta zuzendari laguntzailea: Paula Llorens
  • Musika konposizioa: Damián Sánchez
  • Jantziak: Joan Miquel Reig
  • Jantziak egitea: Blancatela
  • Gorputz teknika: Pau Bachero
  • Ikus-entzunezkoa: Bea Herráiz, VirtualArt
  • Argien diseinua: Ximo Olcina
  • Soinuen diseinua: Andrés Roses
  • Ekoizpena: Loles Peris, Elena Villagrasa
  • Ekoizpen exekutiboa: Maduixa Teatre SL

Gehiago irakurri

Macarena Recuerda Shepherd: Ay ya

2020/12/29 18:30 Bilbo, Azkuna Zentroa

"¡AY! ¡YA!" begiradari buruzko ariketa da. Pertsona bakoitzak bere buruaz duen irudia beste irudi bat bihurtzen denean sortzen den ilusio hori biderkatu egiten da edo forma ezinezkoak hartzen ditu. Hainbat gorputz-adar dituzten gorputzak, osatugabeak, eraldagarriak eta moldagarriak.  

Artistak azaltzen duenez, «ilusioak, efektu horrek agerian uzten du gure begiak ez direla gertatzen den guztia grabatzen duten bideo-kamerak; aitzitik, gure garuna da interpretatu eta berregiten duena zentzumenek ematen diguten informazioa».

  • Antzezleak: Idurre Azkue eta Macarena Recuerda Shepherd
  • Egileak: Idurre Azkue, Alberto de la Hoz, Macarena Recuerda Shepherd eta Sofía Asencioren laguntzaz  
  • Zuzendaria: Macarena Recuerda Shepherd
  • Eszenografia: Macarena Recuerda Shepherd
  • Jantziak: H-intercalada
  • Musika (Soinu-banda): Alberto de la Hoz
  • Argiztapena: Conrado Parodi
  • Ekoizpena: ANTIC TEATRE. 

Gehiago irakurri

Macarena Recuerda Shepherd: Ay ya

2020/12/30 18:30 Bilbo, Azkuna Zentroa

L' Atelier: Intxaur hauskailua

2020/12/23 19:00 Durango, Landako Gunea

L' Atelier Gazte Balletak Intxaur hauskailua eskainiko du.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan II

2021/01/14 19:00 Streaming

DATA BERRIA, urtarrilak 14!

Urte berriarekin, oporralditik bueltan, urtarrilaren 14an izango dugu "Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan" hitzaldiaren bigarren saioa jarraitzeko aukera. Joan den abendurako aurreikusitakoa zena bertan behera gelditu zen COVID-19aren eraginez, eta etorkizun hurbil aldakor honek besterik agintzen ez digun bitartean urtarrilaren 14an, ostegunez, arratsaldeko 19:00etan jarraitu ahal izango dugu streaming bidez Oier Araolazaren hitzaldia.

Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan (I eta II)

  • Hizlaria: Oier Araolaza
  • Datak:
    • 1. saioa: 2020ko azaroak 12, osteguna
    • 2. saioa: 2021eko urtarrilak 14, osteguna

Gehiago irakurri

Gorria

2021/01/04 19:00 Orozko, Donibane Aretoa

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Dantzaz: #56

2021/01/05 19:00 Beasain, Usurbe Antzokia

#56 da DANTZAZen proposamen berria, eta Nazioarteko Koreografia Sorkuntzako Zentrotik ateratako hiru piezak osatzen dute: THIRTY, Sade Mamedovarena, Kandinskiren izen bereko lanean oinarritua, non dantzariek margolariaren lanaren dinamismo abstraktua garatzen baitute dantza birtuoso, emozional eta fisikoan; HOMBRE MASA, Vita Osojnik-ena, pieza koral bat non hala taldeak nola norbanakoak garrantzi koreografiko osoa baitute, eta non bien arteko harremana baita hariaren ardatza; WALLS, Martin Harriaguerena, pieza ahaltsu eta erabatekoa, zeinak gogoeta bat planteatzen baitu gaurko munduari eta gizarteari buruz, zeinetan hormak beti presente dagoen osagaia bihurtu baitira.

Hiru sorkariek era guztietako ikus-entzuleentzako dantza-ikuskizuna osatzen dute, dantza garaikideaz bere edertasun osoan gozatzeko.

Gehiago irakurri

Kukai Dantza Konpainia: Gauekoak

2021/01/08 19:00 Azpeitia, Soreasu

Gauekoak proiektua Kukai konpainiaren alma mater den Jon Maya Sein dantzari eta koreografoaren hausnarketa pertsonal batetik sortutako lana da. Lagun maite eta bereziak batu ditu proiektuan. Gainera, eta aurreko lanekin alderatuta, Maya dantzari gisa izango da agertokian ikuskizun honetan.

Hizkuntza artistikoen gurutzaketan eta sortzaile handien baturan (Arkaitz Miner, Mireia Gabilondo…) oinarritzen da proiektu berri hau, dantza, musika, abeste, ilustrazio, literatura eta abarri gauaren muinetik ekinez.

Zeren eta gaua erori eta argi guztiak itzaltzen direnean, esnatu egiten dira arima batzuk.

  • Ideia originala eta proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya Sein
  • Eszena-zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Dantzaria: Jon Maya Sein
  • Musikaria (zuzenean):  Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
  • Koreografia: Jon Maya, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, Israel Galván
  • Testuak: Joseba Sarrionandia, Carmelo Iribarren
  • Ilustrazioak: Maite Mutuberria
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Argiztatzea eta bideo-sorkuntza: David Bernués
  • Kudeaketa taldea: Nagore Martínez, Doltza Oar-Arteta

Gehiago irakurri

Mugmus Laborategia: Garaiz 60 t.m

2021/01/08 19:00 Errenteria, Niessen

Lan honetan denbora zukutu nahi da mugimenduaren bidez, musikaren bidez, eszenografiaren bidez eta idazle baten berariazko pasarteekin. Denboraren etengabeko emaria azaleratu nahi da, bere xalotasun eta esanguratsutasunean. Denborak dena zeharkatzen du.

  • Zuzendaritza artistikoa: Beñat Ralla Yusta
  • Dantzariak: Jone Amezaga del Frago eta Ioritz Galarraga Capdequi
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi eta Beñat Ralla Yusta
  • Idazlea*: Goiatz Labandibar Arbelaitz (*emanaldioro idazle ezberdin bat arituko da)
  • Jantzitegia: Mariló Míguez Ricón
  • Eszenografia: Luismari Ralla Arruti eta Beñat Ralla Yusta
  • Argiztapena: Arantza Flores Bengoetxea
  • Soinuztapena: Aieka estudioa, Pello Gorrotxategi Oiartzabal eta Juanbau Larburu Garmendia
  • Irudiak eta edizioa: Haritz Arrizabalaga (hp) eta Unai Sorrarain
  • Produkzioa: Beñat Ralla Yusta

Gehiago irakurri

Gorria

2021/01/09 18:00 Muxika, Frontoia

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Egape dantza taldearen ikuskizuna

2021/01/08 18:00 Urnieta, Sarobe

Elkarren segidako bi emanaldiz gozateko aukera izango dute herritarrek, Egape dantza taldeko dantzari gazteen eskutik. "Egun garelako" lanak egunerokotasuneko bizipenak ditu oinarri; aldiz, "Almanaka" ikuskizuna urteko usadioetatik abiatzen da. 

Gehiago irakurri

Egape dantza taldearen ikuskizuna

2021/01/09 18:00 Urnieta, Sarobe

Elkarren segidako bi emanaldiz gozateko aukera izango dute herritarrek, Egape dantza taldeko dantzari gazteen eskutik. "Egun garelako" lanak egunerokotasuneko bizipenak ditu oinarri; aldiz, "Almanaka" ikuskizuna urteko usadioetatik abiatzen da.  Sarrerak jada salgaidaude Sarobe arte eszenikoen gunean.

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Mar

2021/01/14 19:00 Donostia, Gasteszena

Itsasoa izan da lan berriaren inspirazio iturria eta dantza pieza honen bidez ozeanoaren mugimendua eraman nahi du eszenatokira: "Dena aldatzen da beti berdin dirudien itsaso hari begira zauden bitartean. Nekez nabari daitekeen aldaketa da, bilakaera isila, lasaia, irmoa, geldiezina. Pertsona bakoitzaren nortasunak indarra hartzen du pieza garatzen doan heinean. Lan honek sortzen duen atmosferak biltzen zaitu".

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran.
  • Dantzariak: Amaia Elizaran eta Leire Otamendi.
  • Musikaria: Xabier Zeberio. 
  • Bideoa: Etanowski. 

Gehiago irakurri

Kukai: Hnuy illa

2021/01/15 19:00 Elorrio, Arriola Antzokia

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Gehiago irakurri

Olga Pericet: Un cuerpo infinito

2021/01/16 19:00 Donostia, Viktoria Eugenia

2018ko Espainiako Dantza Sari Nazionalaren azken ikuskizuna autoezagutza fisiko eta espiritualerako bidaia bat da, Carmen Amaya artista legendarioaren inguruan. Pentsalari higikariek eta higiduraren pentsalariek bat egin dute enigma hori arakatzeko. Gorputzak mito ofizialak baino harago doaz, Amayaren gorputz astralaren bila, dantzaren alderako maitasuna birformulatuz eta norberaren islari aurre eginez: denboraren joana, oinazea, desagertzea. Pericetek Carlota Ferrer izan du berriz ere zuzendaritza eszenikoan lehenago ere, bikote arrakastatsua osatu baitzuten biek La espina que quiso ser flor o la flor que soñó con ser bailaora ikuskizunean.

Gehiago irakurri

Gorria

2021/01/16 19:00 Igorre, Lasarte Aretoa

Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Gehiago irakurri

Dantzaz: #56

2021/01/16 19:00 Barakaldo Antzokia

Dantzaz konpainiaren #56 lana Nazioarteko Koreografia Sorkuntzako Zentrotik ateratako hiru piezak osatzen dute: THIRTY, Sade Mamedovarena, Kandinskiren izen bereko lanean oinarritua, non dantzariek margolariaren lanaren dinamismo abstraktua garatzen baitute dantza birtuoso, emozional eta fisikoan; HOMBRE MASA, Vita Osojnik-ena, pieza koral bat non hala taldeak nola norbanakoak garrantzi koreografiko osoa baitute, eta non bien arteko harremana baita hariaren ardatza; WALLS, Martin Harriaguerena, pieza ahaltsu eta erabatekoa, zeinak gogoeta bat planteatzen baitu gaurko munduari eta gizarteari buruz, zeinetan hormak beti presente dagoen osagaia bihurtu baitira.

Hiru sorkariek era guztietako ikus-entzuleentzako dantza-ikuskizuna osatzen dute, dantza garaikideaz bere edertasun osoan gozatzeko.

Gehiago irakurri

Marco Flores: Milonga, sonata y plata

2021/01/16 19:00 Bilbo, La Fundicion

Proiektu honen baitan Espainiako egungo eszenako artistarik garrantzitsuenak batzen dira: Marco Flores, sari anitz jasotako dantzari eta koreografoa eta José Almarcha, Espainiako musika klasiko eta flamenko arloko erreferentziazko gitarra-jotzailea. Lan horren bidez fantasiazko mundu batean sartzen gara. Espainiako Zilar Aroko hitz eta musika adierazgarrienek dantzariaren ibilbide koreografikoa besarkatzen dute.

Granados edo Fallaren oihartzuna, garaiko flamenko adierazgarrienarekin batera, García Lorcaren eta beste pentsalari garaikide batzuen ahots eta poemekin nahasten dira pieza honetan. Horren bidez, Espainiako historian izandako garai kulturalik garrantzitsuenetako bat omendu nahi da.

Hemen, musika dantza bihurtzen da, eta dantza musika. Marco eta Josék elkarrizketa bakar bat sortzen dute, XX. mendearen lehenengo hereneko intelektual, literato eta artisten oroitzapenetik sortzen dena.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Marco Flores
  • Antzezleak: Marco Flores eta José Almarcha
  • Musika eta testua: Antonio José Martinez Palacios, Sabicas, Falla, Granados, García Lorca, Cohen, Scarlatti
  • Jatorrizko musika: José Almarcha

Gehiago irakurri

Marco Flores: Milonga, sonata y plata

2021/01/17 19:00 Bilbo, La Fundicion

Alkate-dantza

2021/01/20 18:30 Lakuntza

Urtarrilaren 20an, San Saastianak ospatzen dituzte Lakuntzan, eta data horrekin ospatzen da alkate-dantza. Aurten festetako ekintza gutxi batzuk egingo dira; horietako bat izango da kintoen alkate-dantza.

Urtean bitan egiten dute herriko gazteek lehenik San Sebastian egunean eta bigarrengoz, Korpus egunean. 1970eko hamarkadan Deustoko Bihotz Alai dantza taldeak berreskuratu eta plazaratu zuen lehenengo aldiz Lakuntza bertan alkate-dantza, eta talde bera izan zen segidan herriko gazteei irakatsi ziena.

Gehiago irakurri

Mal Pelo: On Goldberg Variations / Variations

2021/01/21 19:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

Mal Pelo dantza-konpainia katalanak 30 urte daramatza ikertzen eta bere lengoaia sortzen. Johann S. Bach Alemaniako konposatzailearen obrarekin duen harreman pertsonala BACH ikuskizunarekin hasi zen, eta 2004an mundu osoan zehar erakutsi zuen. Lehenengo harria izan zen, Bach Project erabateko murgiltze-prozesuaren zatietako bat. Trilogia bat da, eta J. S. Bachen musika aztertzea du ardatz, idazkera koreografikoarekin duen harremana aztertzeaz gain.

On Goldberg Variations / Variations ikuskizuna Dan Tepfer frantziar-amerikar piano-jole eta konposatzailearen Goldberg Variations / Variations proposamen musikalean oinarrituta dago, J.S. Bachen Goldberg Bariazioak interpretatzen baititu, harmonia horien gainean inprobisatutako bere bariazioekin konbinatuta.

On Goldberg Variations / Variations lengoaien ildoz eratutako sare bat da, eta denek bat egiten dute J.S. Bachen obraren inguruan ehun bat osatzeko. Dantza, John Berger-en ahotsa, testu propio batzuk, soinu-bandaren soinu manipulatua eta foku-anitza, zuzeneko ahotsa eta bideo-proiekzioak elkartu dira, Mal Pelok J.S. Bachen unibertsora egin duen gerturatze hau eratzeko.

Proposamen koreografikoak apustua egin du interprete bakoitzaren musikaltasun partikularraren alde, eta taldearen eta espazioaren arteko elkarrizketa erritmikoaren eta dinamikoaren alde.

Gehiago irakurri

Atena: Momentos Meraki

2021/01/21 19:30 Iruñea, Iturramako Civivox-a

DANZ 2021 egitarauaren barruan Atena arte konpainiaren emanaldia. 3 €. Aurrez izena emanda  www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Meraki (hitz grekoa): “Zerbait maitasunez eta sormenez egitea da, arima jarrita”.

Momentos Meraki da Atena Arte Konpainiak eszenaratuko duen lan berriaren izena. Merakiemakume-begirada izenburuko margolanerakusketan inspiraturik dago, hau da, gure arte eszenikoetako ikasleek 2019an sortutako bilduman. Orain, Momentos Meraki lanaren bidez, Atena Arte Konpainiak mugimendura eraman du hasierako ideia plastikoa, ahalduntzea terminoaren eraldaketa eszenan aurkeztuta, betiere terminoa honela ulertuta: banaketa ekitatibo bat da, baina ardatza ez da emakumeari boterea ematea, baizik eta besteak beren boterearen zati bat uztea, pertsona guztien arteko oreka eta inklusioa bilatzeko. Horrela, espazio-giro ezberdinetan bidaia eginez, gonbitea egiten zaio ikusleari emakumeak artearen munduan urteen joan-etorrian duen eginkizunaz. Aldi berean, eszena bera ispilu bihurtuko da, eta horrela, gizartearen kontzeptualizazio berri horren isla eta ikuspegia erakutsiko zaizkio besteari, ikusleari, alegia.

OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik). Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.

Gehiago irakurri

Proyecto Larrua: Baserri

2021/01/21 19:30 Iruñea, Zelai Arizti Aretoa

Baserri euskal kulturan zehar egindako bidaia bat da, sakon sustraituriko ohiturak berrinterpretatuz eta gaurkotuz. Baserrik tradizioaren eta abangoardismoaren arteko muga-lerroak lausotzen ditu; mitologiaz betetzen du baserria, eta parekatu egiten ditu lur honetakoa eta mitologiakoa.

  • Koreografoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Miguel Ballabriga, Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca y Aritz López
  • Argiztapena: David Alcorta
  • Soinu espazioa: Luis Miguel Cobo
  • Eszenografia: Enric Planas
  • Jantziak: Xabier Mujica
  • Ekoizpena eta banaketa: Silvia Fiestas – Mengana Producciones
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Bilbo Ezkena, Bad Festival, Hameka, Centros de danza El Canal
  • Eskerrak: Baratza Aretoa, TAE

Gehiago irakurri

Toni Jodar: Explica Dansa II

2021/01/22 19:00 Errenteria, Niessen kulturgunea

Toni Jodarrek hitzaldi dantzatu eskainiko du (Explica Dansa II). Oraintsuko historiaz eta egungo joerez hitz egiten digu, bere esperientzia profesionalak markatu dituzten maisuak gogora ekarriz. Azalpena dantzaren eta gorputzak astindu dituzten mugimenduen erreferenteetatik igarotzen da, gure mundua eraldatu duten gertakariekin batera. Paradigma-aldaketa horretan, joera askok bat egiten eta forma berriak esperimentatzen laguntzen dute, baita tradizioak berrirakurtzen ere.

  • Dantzaria: Toni Jodar
  • Gidoia: Helena Tornero eta Toni Jodar
  • Dramaturgia: Helena Tornero
  • eszenaratzea eta irudia: Alex Serrano eta Jordi Soler.
  • Ikerketa eta edukien lanketa: Bàrbara Raubert eta Toni Jodar
  • Kudeaketa eta koordinaziorako laguntza: Marta Domènech
  • Komunikazio Taldea: la taula (webgunea eta sare sozialak) eta Sara Peralta (prentsa eta RRPP)
  • Ekoizpen exekutiboa eta zuzendaria: Beatriu Daniel

Gehiago irakurri

Kukai: Hnuy illa

2021/01/23 19:00 Hondarribia, Itsas Etxea

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.

25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionaindiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.

Musika arloan, Sarrionaindiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Gehiago irakurri

Jone Amezaga + Manu Gaigne: Zerbait.Noizbait.Nonbait

2021/01/24 12:00 Errenteria, Dantzagunea

Dantza garaikidea, musika garaikidea eta ikus-entzunezko arteak oinarri dituen obra eszenikoa. Sormen-prozesuan dagoen lana. 

Sortutakoak 16, Dantzagunea + Olatuak, Gipuzkoako Foru Aldundia aukeratutako proiektua.

11:30 Ateak irekitzea.

12:00 ZERBAIT.NOIZBAIT.NONBAIT

Erakustaldia (laburmetraiaren pre-estreinaldia*)

12:40 Solasaldia.

ZERBAIT.NOIZBAIT.NONBAIT

The velocity, the calm. The streets. The time.

The sun, the light.

Elkarrizketa etengabean, jolasean. Joku bera aukeratu dugu?

Berdin dio, jarrai dezagun.

Tu dois continuer juste droit, juste continue tout droit.

Ouais, je sais, je sais, ce n’est pas une compétition, c'est l’art de notre temps.

Memoria eraiki bidean, bidea eraiki memorian.

Uma forma de brincar com o fogo sem me queimar. A través das palavras, as letras, a melodía que habita em elas, o ritmo escondido e a dança proibida.

Mila esker.

Fitxa artistikoa.

  • Sorkuntza eta interpretazioa: Jone Amezaga, Manu Gaigne.
  • Soinua eta argiztapena: Asier Valverde, Malen Mayordomo.
  • Kanpo begirada: Jone San Martin, Olatz Beobide.

Laburmetraia.

  • Zuzendaritza eta sorkuntza: Maren Gonzalez, Manu Gaigne.
  • Ekoizpena: Ander Merino, Manu Gaigne, Maren Gonzalez.
  • Argazki zuzendaritza: Ander Mateos, “Totxo”.
  • Grabaketa: Badator, Arriguri.

Gehiago irakurri

Matxalen Bilbao: Serenity Suite

2021/01/27 19:00 Getxo, Muxikebarri

Pieza onen bitartez Matxalen Bilbao koreografoak adinaren aurreiri­tzietatik ihes egin nahi du, eta helduaroa goraipatu nahi du burmuina eta gorputza modu harmoniatsuan elkarrekin bizi diren etapa osatu gisa.

Hala, Natalia García dantzari gazte eta Matxalen Bilbao dantzari beteranoak interpretatutako duoa da Serenity Suite. Ia hiru hamarkadako aldea dago bien artean, baina belaunaldien arteko distantzia bizitzan oztopo ez dela erakutsi nahi dute. Dantza bezain pertsonala den esparrua partekatuz, asmo handiegirik gabe eta ikuspuntu ludikoa aplikatuz, espazio komuna hartzen dute estereotipoak baztertu eta denbora igarotzeari buruz hitz egiteko.

Lan zintzoa da, eta mugimenduan gorputzaren arintasunari, feminitateari, musikalitateari edota kontaktuari buruzko ikerketa egin dute, betiere lasaitasun giroan.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Matxalen Bilbao.
  • Antzezleak: Natalia García, Matxalen Bilbao.
  • Kanpoko begirada: Robert Jackson.
  • Musika: Itziar Madariaga.
  • Espazio eszenikoa: David Alcorta.
  • Argi Disenua. David Alcorta.
  • Testua: Poema de la Vejez. José Saramago.
  • Argazkiak: Itxaso Beistegui.
  • Bideoa: Jon Solana.
  • Off ahotsa: Matxalen Bilbao.
  • Ekoizpena. Infinita Escena.
  • Laguntzaileak: Kultur Leioa, La FuNdicIOn, CCN Malandaín Ballet, Azkuna Zentroa, Utopian.
  • Diru-Laguntza: Eusko Jaurlaritza.

Gehiago irakurri

Un Poyo Rojo: Un poyo rojo

2021/02/27 19:00 Barakaldo Antzokia

Un Poyo Rojok gurutzaketa interesgarria dakar dantzaren, kirolaren eta sexualitatearen artean. Gorputz-hizkuntzatik abiatuta, lan honek hizkuntza garaikidearen mugak arakatzen ditu, higidurari eta ondorengo interpretazioei buruz. Probokazioa, geure buruaz barre egiteko eta, horrekin batera, geure osotasuna onartzeko gonbita.

  • Zuzendaritza: Hermes Gaido 
  • Antzezleak: Alfonso Baron, Luciano Rosso 
  • Koreografoak: Nicolas Poggi, Luciano Rosso 
  • Banaketa: Producciones Teatrales Contemporáneas
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak