Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia 2020

  • Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia 2020
  • 2020-12-12T16:30:00+01:00
  • 2020-12-12T23:59:59+01:00
  • Datozen Abenduaren 6an eta 12an, Gazte Mailako II. Aurresku Txapelketa Nagusia -Gipuzkoar erara- ospatuko da, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak, Erein Elkarteak eta Sustraiak Dantza Taldeak, Errenteriako eta Legazpiko udalen laguntzarekin, antolatuta. Abenduaren 6an, goizeko 11:30ean, Errenteriako Niessen Kultur gunean, A sailaren (2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak) eta B sailaren (2007, 2009 eta 2009 urteetan jaiotakoak) txapelketak ospatuko dira. Abenduaren 12an, arratsaldeko 16:30ean, Legazpiko Latxartegi Aretoan, D sailaren (2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak) txapelketa ospatuko da 2019-2020 Aurresku ligan sailkapenaren arabera lortuko da txapelketa hauetan parte hartzea. Saila bakoitzeko ongien sailkatutako ondorengo dantzari kopuruan: A saila: 6 dantzari. B saila: 12 dantzari. D saila: 14 dantzari. Dantzak A saila: Txakolin eta Agurra. B saila: Erribera eta Zortzikoa. D saila: Ehun dukat, Aurkez aurke eta Agurra. Epaimahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu. Dantzariek Gipuzkoako ohiko jantziaz hornitua dantzatu beharko dute. Sariak Saila bakoitzeko 6 sari nagusi banatuko dira: Saria: Buruzagi makila eta garaikurra. 2., 3., 4., 5. eta 6. Sariak: Trofeoa. Gainontzeko dantzariek, oroigarria eskuratuko dute. Bestelako sariak: D saileko txapelketan jantzi egokienaren saria. Liga txapeldunaren sariak ere banatuko dira.
Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia 2020
Noiz

2020/12/12 16:30

Non

Legazpi, Latxartegi Aretoa

Datozen Abenduaren 6an eta 12an, Gazte Mailako II. Aurresku Txapelketa Nagusia -Gipuzkoar erara- ospatuko da, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak, Erein Elkarteak eta Sustraiak Dantza Taldeak, Errenteriako eta Legazpiko udalen laguntzarekin, antolatuta.

Abenduaren 6an, goizeko 11:30ean, Errenteriako Niessen Kultur gunean, A sailaren (2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak) eta B sailaren (2007, 2009 eta 2009 urteetan jaiotakoak) txapelketak ospatuko dira.

Abenduaren 12an, arratsaldeko 16:30ean, Legazpiko Latxartegi Aretoan, D sailaren (2005 eta 2006 urteetan jaiotakoak) txapelketa ospatuko da

2019-2020 Aurresku ligan sailkapenaren arabera lortuko da txapelketa hauetan parte hartzea. Saila bakoitzeko ongien sailkatutako ondorengo dantzari kopuruan:

  • A saila: 6 dantzari.
  • B saila: 12 dantzari.
  • D saila: 14 dantzari.

Dantzak

  • A saila: Txakolin eta Agurra.
  • B saila: Erribera eta Zortzikoa.
  • D saila: Ehun dukat, Aurkez aurke eta Agurra.

Epaimahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu.

Dantzariek Gipuzkoako ohiko jantziaz hornitua dantzatu beharko dute.

Sariak

  • Saila bakoitzeko 6 sari nagusi banatuko dira:
  • Saria: Buruzagi makila eta garaikurra.
  • 2., 3., 4., 5. eta 6. Sariak: Trofeoa.
  • Gainontzeko dantzariek, oroigarria eskuratuko dute.
  • Bestelako sariak:
    • D saileko txapelketan jantzi egokienaren saria.
    • Liga txapeldunaren sariak ere banatuko dira.