Dokumentuaren akzioak
Koldo Arostegi: Bobo
Espazio intimo eta haurtzaroko linboa den eremu honetatik, harrituta begiratzen diet nire gainean, normala dena eta ez dena bereiziz, hegaka dabiltzan milioika muga aleatorioei. Besteen begiradak eta inertzia sozialak presioa egiten didate gogor saiatzeko, eta mugak normaltasunaren eremuan kokatuko nauen alderantz korrika egiteko. Baina ez daukat argi harantz joan nahi dudan. Ez dakit linbo hau utzi nahi dudan, inork ezagutzen ez dituen gauza eder guztiei agur esanez. Zalantza daukat hau dena ahozgoran esan ala ez, baina agian baboa izan nahi dut, agian ergel hutsa naiz eta horrela hobeto nago.
- Ideia, sorkuntza eta interpretazioa: Koldo Arostegi
- Argien diseinua: Marc Kanou
- Jantziak: Patricia Arostegi
- Argazkiak: Dani Hernandez
Eskerrik asko laguntza artistikoagatik: Jon Munduate, Dani Hernandez, Olatz de Andres, Neus Villa, Isaak Erdoiza.
Laguntzaileak: La Fundición Bilbao, Dantzagunea (Sortutakoak 2018), Harrobia, Utopian Getxo, Bilbo Eszena.
Koldo Arostegi
Koldok honakoekin lan egin du: Mudances-Angels Margarit konpainia, Deborah Hay, Jesús Rubio Gamo, Erre que Erre, Rodrigo Sobarzo koreografo txiletarra, Dansgroep Amsterdam-Krisztina de Chattel konpainia, NuxCompany, eta La ejecutora. Jerome Belen “The show must go on” piezan ere parte hartu du.
2018an Performing Gender europar proiektuaren parte diren bost koreografo gorakorretako bat izateko hautatu zuten. Azken urteetan Angela y Koldo bikoa osatu du, Angela Peris Alcantudekin batera. “Un Cuerpo Sinvergüenza“ eta “Alles” piezak hainbat herrialdetan aurkeztu dira.
Dokumentuaren akzioak