Atena: Momentos Meraki

  • Atena: Momentos Meraki
  • 2021-01-21T19:30:00+01:00
  • 2021-01-21T23:59:59+01:00
  • DANZ 2021 egitarauaren barruan Atena arte konpainiaren emanaldia. 3 €. Aurrez izena emanda  www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda. Meraki (hitz grekoa): “Zerbait maitasunez eta sormenez egitea da, arima jarrita”. Momentos Meraki da Atena Arte Konpainiak eszenaratuko duen lan berriaren izena. Merakiemakume-begirada izenburuko margolanerakusketan inspiraturik dago, hau da, gure arte eszenikoetako ikasleek 2019an sortutako bilduman. Orain, Momentos Meraki lanaren bidez, Atena Arte Konpainiak mugimendura eraman du hasierako ideia plastikoa, ahalduntzea terminoaren eraldaketa eszenan aurkeztuta, betiere terminoa honela ulertuta: banaketa ekitatibo bat da, baina ardatza ez da emakumeari boterea ematea, baizik eta besteak beren boterearen zati bat uztea, pertsona guztien arteko oreka eta inklusioa bilatzeko. Horrela, espazio-giro ezberdinetan bidaia eginez, gonbitea egiten zaio ikusleari emakumeak artearen munduan urteen joan-etorrian duen eginkizunaz. Aldi berean, eszena bera ispilu bihurtuko da, eta horrela, gizartearen kontzeptualizazio berri horren isla eta ikuspegia erakutsiko zaizkio besteari, ikusleari, alegia. OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik). Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.
Atena:  Momentos Meraki
Noiz

2021/01/21 19:30

Non

Iruñea, Iturramako Civivox-a

DANZ 2021 egitarauaren barruan Atena arte konpainiaren emanaldia. 3 €. Aurrez izena emanda  www.pamplonaescultura.es web orrian, telefono 010 zenbakian, edozein zentrotara joanda.

Meraki (hitz grekoa): “Zerbait maitasunez eta sormenez egitea da, arima jarrita”.

Momentos Meraki da Atena Arte Konpainiak eszenaratuko duen lan berriaren izena. Merakiemakume-begirada izenburuko margolanerakusketan inspiraturik dago, hau da, gure arte eszenikoetako ikasleek 2019an sortutako bilduman. Orain, Momentos Meraki lanaren bidez, Atena Arte Konpainiak mugimendura eraman du hasierako ideia plastikoa, ahalduntzea terminoaren eraldaketa eszenan aurkeztuta, betiere terminoa honela ulertuta: banaketa ekitatibo bat da, baina ardatza ez da emakumeari boterea ematea, baizik eta besteak beren boterearen zati bat uztea, pertsona guztien arteko oreka eta inklusioa bilatzeko. Horrela, espazio-giro ezberdinetan bidaia eginez, gonbitea egiten zaio ikusleari emakumeak artearen munduan urteen joan-etorrian duen eginkizunaz. Aldi berean, eszena bera ispilu bihurtuko da, eta horrela, gizartearen kontzeptualizazio berri horren isla eta ikuspegia erakutsiko zaizkio besteari, ikusleari, alegia.

OHARRA: INSKRIPZIOA, LAGUNTZA ETA SEGURTASUN NEURRIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da (6 urtetik beheitikoentzat izan ezik). Gomendagarria da zentroan egotea jarduera hasi baino ordu erdi lehenago, jarduera egiten den aretora era antolatuan sartzeko.