Dokumentuaren akzioak
Marco Flores: Milonga, sonata y plata
Proiektu honen baitan Espainiako egungo eszenako artistarik garrantzitsuenak batzen dira: Marco Flores, sari anitz jasotako dantzari eta koreografoa eta José Almarcha, Espainiako musika klasiko eta flamenko arloko erreferentziazko gitarra-jotzailea. Lan horren bidez fantasiazko mundu batean sartzen gara. Espainiako Zilar Aroko hitz eta musika adierazgarrienek dantzariaren ibilbide koreografikoa besarkatzen dute.
Granados edo Fallaren oihartzuna, garaiko flamenko adierazgarrienarekin batera, García Lorcaren eta beste pentsalari garaikide batzuen ahots eta poemekin nahasten dira pieza honetan. Horren bidez, Espainiako historian izandako garai kulturalik garrantzitsuenetako bat omendu nahi da.
Hemen, musika dantza bihurtzen da, eta dantza musika. Marco eta Josék elkarrizketa bakar bat sortzen dute, XX. mendearen lehenengo hereneko intelektual, literato eta artisten oroitzapenetik sortzen dena.
- Zuzendaritza eta koreografia: Marco Flores
- Antzezleak: Marco Flores eta José Almarcha
- Musika eta testua: Antonio José Martinez Palacios, Sabicas, Falla, Granados, García Lorca, Cohen, Scarlatti
- Jatorrizko musika: José Almarcha
Dokumentuaren akzioak