Dokumentuaren akzioak
Hitzaldia: Genero-identitatea euskal dantzaren eraikuntzan I
Mutilen dantzak batetik eta nesken dantzak bestetik. Horrela bereizita jaso ditugu euskal dantza gehienak. Baina noiztik bereizten dira dantzan nesken eta mutilen dantza bezala? Nola eragin dio banaketa horrek emakumeen dantza egiteko aukerari? Emakumeek aurreskua dantzatzen bazuten garai batean nola gertatu da gizonen dantza bezala transmititzea?
Luzaroan itxita ezagutu dituzten ateak irekitzen joan dira emakumeak azken hamarkadetan. Dantzariak gizon ala emakume diren begiratu gabe, bereizketarik gabe dantzatzeko nahiak bidea egin du eta milurtekoaren hirugarren hamarkadaren atarian han-hemenka errotzen hasi dira genero markarik gabeko dantzariek osatutako taldeak. Nolanahi ere zalantzaz betetako bidea izan da eta izaten ari da oraindik ere. Baina nondik datoz zalantza eta zailtasun horiek guztiak elikatzen dituzten aurreiritziak? Galdera horiei erantzuna eman nahian gure artean izango dugu Oier Araolaza dantzaria eta ikertzailea. Hain zuzen ere, emakumeak euskal dantzetan izan duen lekuaren inguruko tesian jasotako emaitzak izango ditu hizpide hitzaldia banatuko den bi saioetan.
- Hizlaria: Oier Araolaza
- Datak:
- 2020ko azaroak 12, osteguna (I)
- 2020ko abenduak 17, osteguna (II)
- Ordutegia: 19:00 – 21.00
- Lekua: Streaming bidez emitituko da.
- Sarrera librea tokiak bete arte. Streaming bidez jarraitzeko aukera (gomendatua)
- Izen-ematea: Izena emateko egin klik hemen
Dokumentuaren akzioak