Dokumentuaren akzioak
Verdini: Muxuka
Egun batean leihoak ireki genituen eta isiltasuna beldurgarria zen.
Berriro ere leihoak ireki eta haize hotz bat sartu zen.
Atsekabeturik, gure entzumena irekitzen frogatu eta musikak liluratu gintuen.
Gure begiak ireki eta arteak eskutik hartu gintuen.
Animaturik gure bihotza irekitzea erabaki genuen eta dantzatutako muxu bat iritsi zitzaigun.
Une horretan, gure leihoak ireki genituen berriro eta itxaropen izpi bat sartu zen musikaren alaitasunarengatik, dantzaren hurbiltasunarengatik, azken finean kulturak dakarren magiarengatik.
Koreografia eta antzezpena: Isabel Verdini
Abenduaren 3an, Aniztasunaren eta Euskararen eguna izanik, ohi den bezala, Verdini Dantza Taldeak bere Saria emango du kultura munduko pertsona edo erakundeei, kultura munduan aniztasunaren eta Euskararen alde egiten duten lanarengatik eta haiekiko duten konpromezuarengatik.
Dokumentuaren akzioak