Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Dantzaldi klandestinoa

2019/01/31 20:30 Iruñea, Geltoki (Oliveto kondea 6)

Hilean behin Iruñean antolatzen den dantzaldia. Dantza tradizionaleko eta balfolk munduko zenbabait dantzarik antolatutako egitasmoa da. Iaz Maravillas gaztetxean egiten zena, orain Geltokin izanen da, hilabeteko hondarreko ostegunetan. Mazurka, jota, porrusalda, skotis, jauziak, kalejirak, habanerak, branleak, kontradantzak, borobil zirkasiarrak... Denetarik dantzatzeko parada izanen da. Saio irekia da, baita musikariendako ere.

Gehiago irakurri

Hartza Eguna

2019/02/09 10:00 Donibane Lohizune

Urtero bezala, Begiraleak elkarteak hartzaren esnatzea ospatuko du.

Goizean Hiruburuak aterako dira hirian zehar, eta arratsaldean elkarteko lagun guziak Hiruburuekin aterako dira.

Gehiago irakurri

Kimuak , iñausi eta berriak hasi.

2022/02/25 20:00 Gasteizko Florida Parkea

    Bi urte pasa dira gure endredatzaile kutunena ez dela agertzen Gasteizko Iñauterietan. Bi urte hauetan, maltzurkeriaz bapo egin du. Zer esanik ez!... Beraz, aurtengo hitzordura  dator gogotsuago, indartsuago eta are harroago, posible bada, jakina. Baina, guk  zer edo zer ikasi dugu azkenego bi urte hauetan, ezta? Oraingoan, Trioteronekin akabatu beharko dugu bai ala bai. Lagunduko diguzu? Ba zure zain egongo gara!

Gehiago irakurri

Beasaingo Udalbatzaren soka-dantza

2014/06/01 12:30 Beasain. San Martin plaza

Gehiago irakurri

Laudioko XVII. Aurresku eta Fandango eta Arin-arin lehiaketa

2014/08/16 17:00 Laudio, Herriko plaza

Urtero legez Fita fik euskal soinutresna elkarteak aurresku eta fandango eta arin-arin lehiaketa antolatu du Laudioko San Roke jaien karietara. Lehia abuztuaren 16an izango da Laudioko Herriko Plazan. 18:00etan aurresku lehiaketa eta 19:00etan fandango eta arin-arin lehiaketa. Izena emateko egunean bertan 17:00etatik 18:00etara. Sariei dagokionez aurresku sailean lehenengoak txapela, Fidel Largatxaren eskulana eta 190€ eskuratuko ditu. Bigarrenak Fidel Largatxaren eskulana eta 120€. Hirugarrenak, berriz, 60€. Fandango eta arin-arin sailari dagokionez, lehengo postua erdiesten duen bikoteak txapela, zapia, Fidel Largatxaren eskulana eta 225€ lortuko ditu. Bigarrenak Fidel Largatxaren lana eta 160€. Hirugarren bikoteak 100€ko saria izango du. Saririk gabeko dantzari bakoitzak 40€ko dieta jasoko du. Dantzatu beharreko aurreskuari dagokionez Uriko Aurreskua bezala ezagutzen duguna izango da, jotzaile lanetan txistu banda izango da. Fandangoa ere txistulariek joko dute, arin-arina, berriz, trikitixa eta panderoak.
Izen ematea lehiaketa lekuan 17:00etatik aurrera.

Informazio gehiago:
fitafikeskola@gmail.com

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Emakumea euskal dantzan: Gezur baten historia

2017/03/09 19:30 Portugalete, Elai Alai Aretoa (Santa María kalea 10)

Emakumearen nazioarteko egunaren biharamunean (Martxoaren 9an) Oier Araolaza dantzari, kazetari eta antropologo Elgoibartarraren "Emakumea euskal dantzan: gezur baten historia" hitzaldia izango dugu 19,30tan Elai Alai Kultur Elkartearen Aretoan (Santa Maria kalea 10, Portugalete).

Gehiago irakurri

Txatamorroak, aittun handiya ta amin txikiya

2017/02/28 16:00 Arbizu

Arratsaldez eta iluntzean txatamorroak aterako dira karrikara, eta iluntzean aittun handiya eta amin txikiya erreko dituzte plazan.

Gehiago irakurri

Ortzadar: dantza-musika emanaldia

2015/04/18 19:00 Corella

Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Corellan emanaldi bat emango du. Bertan, hurrengo dantzak eskainiko dira:

  • Belauntzingoa
  • Matelota
  • Erriberako Dantzak
  • Arizkungo Sagar-dantza
  • Arantzako Dantzak
  • Zuberoako Dantzak
  • Nafarroa Beherako Dantzak

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Ane Albisu

2020/01/24 19:00 Portugaleteko Santa Klara kulturtegia

Portugaleteko Berriztasuna Taldeak 50. urteurrena ospatuko du 2020an eta, horretarako, programazio kultural anitza eta zabala prestatu du. Lehenengo ekitaldia Ane Albisuren hitzaldia izango da, “Zer eta nola jantzi gure ospakizunetan?” izenburupean. Hitzaldia urtarrilaren 24an izango da, Portugaleteko Santa Klara kulturtegian, 19:00etan.

Gehiago irakurri

Ertza: Hariak

2017/02/03 20:30 Leioa, Kultur Leioa

Hariak, istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi, eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza izango da. Harkaitz Cano idazleak aukeratu, jaso eta moldatutako benetako jendearen benetako istorioak. Gizaki itxurako txotxongiloek eta txotxongilo itxurako dantzariek lehen pertsonan kontatuak Iñar Sastreren musikaz lagundurik. Obraren sorkuntza prozesua 2016an zehar egingo da.

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Natalia de Miguel, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, María Andrés, Claudio Rojas.
  • Testua: Harkaitz Cano, Joseba Sarrionaindia.
  • Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz.
  • Panpinen egileak: Dejabu panpin laborategia.
  • Argien diseinua: Oscar Grijalba.
  • Eszenografia: Pello Artola.
  • Musika: The Gateless Gate, Silent Strangers, Germanager, Kai Engel, Learning music, Nest, J.S.Bach.
  • Ekoizpena: Ertza
  • Banaketa: Isabel Jiménez (infinitaescena.com)
  • Argazkia: Gorka Bravo

Gehiago irakurri

Bizkaian Emakumeak Dantzari

2016/11/05 18:30 Durango, Andramariko elizpea

Anitzak dira azkenaldian entzun diren emakume dantzarien inguruko kontuak. Bizkaiko emakumeek azken hamarkadotan egin dituzten dantzak, alabaina, ez dira askotan tradiziotzat hartzen. Honen aurrean, eta gure herriaren eta dantzaren historiaren parte diren dantzek aurkeztuak izateko aukera bat izan dezaten, aurten ere IV. Bizkaian Emakumeak Dantzari Ekitaldia aurkezten dugu. Gure eskualdeetako dantza taldeetan ume, gazte zein ez hain gazteei erakusten zaien eta erakutsi izan zaien dantzak agerraldi berezi honetan aurkeztuz.

Ekitaldiaren aurretik kalejira izango dugu 18:00tan, azokatik hasita. Iluntzeko 18:30tan hasiko da Andra Mari elizpean dantza agerraldia eta hau bukatzean, erromeria izango dugu parte hartzaileek eta nahi duen orok parte har dezaten. 

Erdu!

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Dantzaren Nazioartekotzeko proposamenak

2014/10/25 11:00 Bilbo, Rekalde Aretoa

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea euskal dantza konpainia eta sortzaile profesionaleen dantza lanak nazioartekotzeko ekintza plan bat garatzen aritu da.
Datorren Urriak 25 larunbatean BAD Jailadiaren programaketaren barruan,  lan-mahai bat antolatu dugu, topaketa honen helburua, proiektu honetan biltzen diren edukinak aurkeztea, garatzea eta eztabaidatzea da, gure esku dauden nazioartekotzeko tresnen mapa zabalago bat marrazteko asmoz.
Topaketa, dantza sektore osoari dago zuzenduta, eta arlo desberdinetatik beraien nazioartekotzearen gaineko esperientzia edo ikuspuntua konpartitu nahi duten partehartzaileei zabalik egongo da, ADDEk garatutako ekintza planak biltzen dituen edukinetatik abiatuta.

Gehiago irakurri

Mutxikoak

2015/12/27 11:30 Hendaia, Gaztelu Zahar Frontoia

Hendaiako Mutxiko Elkarteak hilabetero (laugarren igandean)  egiten den mutxiko dantzaldira gonbidatzen zaitu. Igande honetan denboraldiari amaiera emango diogu zuzenezko musikarekin eta gabon kantak  abestuz.

www.mutxiko.org

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/05/10 19:00 Orduña, Herriko Plazan ("Ochomayos")

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Bazkari eta dantza eguna

2017/12/17 14:00 Lizarra, Larrion Jatetxea

Hemen da Lizarrako herri dantzen tailerrak antolatutako neguko festa! Dagoeneko laugarren ekitaldia dugu aurtengoa. Aurrekoetan egin dugunaren antzera, lehenengo mahaiaren inguruan batuko gara denok eta barruak ongi berotuta arratsaldeko dantzaldiari ekingo diogu 17:00ak aldera.

  • Lekua: Larrion Jatetxea
  • Data: 2017ko abenduak 17

Bazkarirako erreserbak egiteko 27 euroko diru sarrera egin beharko da ondoko kontu korronte zenbakira, izen-abizenak adieraziz: ES20 3035 0052 62 0521107327 (Javier Lana Lisarri)

Anima zaitezte eta gozatu !!!

Taller de Danza Popular de Tierra Estella erabiltzailearen argazkia.

Gehiago irakurri

EIGHT-ZORTZI

2020/08/03 12:00 DEUSTO (Sarriko plaza)

8 zenbaki perfektua
bere formari dagokionez. Elkar lotzen diren bi zirkulu berdinek osatzen dute
bera lerro infinitu baten bidez, hau da, indarren arteko orekaren sinboloa
antagoniko.
Betiereko mugimendu kosmikoa, birsorkuntzaren eta oinarriaren betiko espirala adierazten du
infinitua. Hori dela eta, "Zortzi" -n ikus daiteke gorputzaren bidez nola lor daitekeen
zortzi hau aurkitzeko aukera desberdinak aurkitu. Besoak lagunduta,
hankak eta mugimendua espazioan.

Gehiago irakurri

Tio Teronen Semeak; "Freshcool"

2016/08/09 19:00 Berastegi

Gehiago irakurri

Km ZERO

2024/05/17 20:00 Euskal Pizkundea Etordibea (Mungia)

Mungiako Santos Intxausti Udal Musika eta Dantza Eskolak ikuskizun txiki bat proposatzen deusku Baserritarren omenez eraikitako Estatuaren L. urteurrena ospatzeko.

Sinopsia: “Hegaztien txio-doinuak entzuten dira Km ZERO inguruan, bizitza askotarako erreferentzia eta abiapuntu-gunean”

Koreografia: Nagore de las Cuevas Alonso / Arkaitz Pascuas

Musika: Juan Mari Beltrán

Interpreteak: Alaitz Uriarte, Amaia Rosaenz, Ane Da Silva, Ane Rekalde, Araitz Bengoetxea, Arantzazu Bilbao, Asier Muruaga, Bittor Muniozguren, Eider Larrabeiti, Elene Linares, Enaitz Linero, Garazi Pérez, Goizalde Cheliz, Haizea Barcina, Haizene Díaz, Haizene Ortega, Irune Barturen, Izaro Castillo, Izaro Polo, Izaro Uriarte, Joane Orbe, Maider Pildain, Maite Rosaenz, Maren Irazola, Nahia Ormaza, Uxue Varela.

Iraupena: 35'

Soinuztapena: Jira Musikaz

Koordinazio Administratiboa: Izusko Izagirre / Izaskun Legarreta

Irudiak eta Bideoa: Mungiako Santos Intxausti Udal Musika eta Dantza Eskola

Gehiago irakurri

Elirale-Pantxika Telleria: O!

2024/06/07 10:00 Pasaia - Pasaiako Dantza Festibala

 

 

 

 

 

 

 

 

4 saio izango dira : 10:00, 11:30, 18:00 eta 20:00etan

O! dantza garaikide solo da, 3 urtetik 93 urte bitarteko publikoarentzat eta esperientzia honek 40 minutuz irauten du.

Dantzaria eta kantaria da Oihan Indart, Pantxika Telleriaren koreografiaren interpretea. Ikusgarri hau iragaiten da harrigarria den kupula puzgarri baten barnean, publikoa gomitatzen duena erosoki kokatzera kusku sekretu batean, denboratik kanpo.

Kupularen alde guzietan azaltzen den itzal joko batekin, borobila den eszena baten inguruan garratzen da emanaldi hau. Ametsezko bidai honetan, gorputza, bera, materia proteiformea bihurtzen da, tartezka humano, tartezka itsaspekoa edo animala. Harreman zuzenean da publikoa dantzariarekin, ia hunkitzen du, ikuslearen barruko esperientzia paregabe batentzat.

 

DISTRIBUTION / BANAKETA

Chorégraphe/ Koreografoa : Pantxika Telleria

Danseur-Chanteur/ Dantzaria-Abeslaria : Jon Vernier

Conception musicale/ Musika : Thierry Biscary

Conception lumières/ Argiztapena : Javi Ulla

Costumes/ Jantziak : Maritzuli Konpainia

Conception technique / Diseinu teknikoa : Franck Girodo

Direction technique/ Teknikari zuzendaria : Aitz Amilibia

Régisseur/ Eszena kudeatzailea : Gotzon Hegoas

Administrateur de production/ Ekoizpen Administratzailea : Guilhem Boudières

Chargé de production/ Ekoizpen Arduraduna : Christian Aldaco

Gehiago irakurri

Elirale: Oa Huetak

2017/05/12 09:30 Itsasu, Herriko etxea

Chloé, Oihan eta Paxkalek Lodikroko liburu haundia Eliraleren selauruan aurkitu dute. Orriak itzuli eta...krokodilo, pinpilina, bizikleta, eta beste gauza frango agertzen zaizkie. 

Bizia eta poetikoa, ikuskizunaren hitzen erritmoa eta testuaren musikaltasunak gorputzak biziarazten ditu.

Euskal hizkuntzaren hitzek, interpreteen ahoetan, gorputz dantzarien ahalmenak idekitzen dituzte baita giro musikal harrigarri bezain ainitz bat sortuko. 

  • Interpreteak : Oihan Indart, Chloé Sindera eta Paxkal Irigoyen
  • Taularatzea : Pantxika Telleria eta Jose Cazaubon
  • Osagarriak : Annie Onchalo eta Maialen Maritxalar
  • Ekoizpen arduraduna : Marion Morin
  • Idazlea: Amaia Henebutte
  • Iraupena : 30 minutu

Gehiago irakurri

San Juan bezperako soka-dantza

2015/06/23 22:00 Errenteria, Herriko Enparantza

Urtero bezala Ereintza Dantza Taldeko kideek, Errenteriako Udala osatzen duten udalbatzako ordezkari batzuekin batera, San Juan bezperako soka-dantza egingo dute Herriko Enparantzan 22:00etan.

Gehiago irakurri

Debagoieneko Dantzari Eguna

2015/04/18 17:30 Antzuola

Debagoiena Bailarako Dantzari Eguna ospatuko da Apirilaren 18an Antzuolan.

17:30 Kalejira

18:00 Herriko plazan saio nagusia

Dantza taldeak:

- Oñatz (Oñati)

- Arrostaitz (Arrasate)

- Lore Gazteak (Arrasate)

- Oinarin (Antzuola)

Gehiago irakurri

Lamiako Maskarada

2017/05/26 17:30 Lamiako auzoa (Leioa, Bizkaia)

Leioako Lamiako auzoaren izena omenduko duen jaia ospatuko da maiatzaren 26an, Lamiako Maskarada, alegia.

Lamiako Maskaradak gogora ekartzen du lamia zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondaira. Ospakizun bakarra da Euskal Herri osoan, Maskarada Inauterietatik desberdintzen delako.

Ikuskizunean Prudentziaren kondairak bizia hartuko du Antonio Truebaren ‘El Canto de la Lamia’-ren bitartez eta jai moduan aurkeztuko da. Hiru atal izango dira: 17:30ean, 18:00etan eta 22:30ean.

http://lamiakomaskarada.blogspot.com.es/

https://www.youtube.com/watch?v=oOrVQsbJSDA

Gehiago irakurri

Muxikoak

2014/03/02 12:00 Irtun, San Juan plaza

Ohiko saioekin jarraiki, martxoaren 2an, hilabeteko lehen igandearekin, Irungo San Juan plazan, muxikoak eta beste euskal dantzekin gozatzeko tenorea izanen dugu eguerdiko 12:00etan.

Ez da dantzari trebea izan behar saioan parte hartzeko.

Antolatzaileak: Meakako adiskideak.

Gehiago irakurri

Urbeltzen Dantza Ganbara

2014/11/12 20:00 Bilbo, Kafe Antzokia

Juan Antonio Urbeltz dantza maisuak hilean behin gidatzen duen euskal dantza saio irekia.

Gehiago irakurri

Eskola Dantza Taldea Herreran

2014/06/22 13:00 Herrerako plaza

ESKOLA Dantza Taldeak, Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdiaren barruan, emanaldia eskeiniko du Herrerako plazan.

Gehiago irakurri

Maritzuli: Nundik Nora ?

2016/02/28 17:00 Senpere, Larreko kulturgunea

Xiberoako dantzen teknika luzaz ikasi eta gero, dantza forma horren erroetara joanez bere interpretazioa aldatuko zuela ulertu du, Jon Iruretagoyenak. Kuriositatea eta pasioak lagundurik Xiberoako maskaradak hornitzen dituen dantza historikoaren bideetatik zehar ibili da.

Biarritzeko Maritzuli konpainiak, dantzari apartez osatua da. Dantzari hauek adierazteko gai dira baita urratsa eta teknika manipulatzeko. Konpainiaren azken ikusgarria egiazko ipuin bat bezala irakurtzen eta miresten da. Jon eta Claude Iruretagoyenak eszenaratzen dute ikusgarria. Konpainia hunen lan luzeak, bulzatzen du talentu eta erreferentziako konpainia toki bekaizturat, euskal herrian dantza tradizionalaren sailean, bere mugetaz aise haratago.

 Erreserbak : www.larreko.fr - 05 59 54 93 96

Gehiago irakurri

Errebal: Dantzaldi gidatua

2016/05/14 19:00 Orio, Herriko enparantza

Orion lau urtez behin egiten den Balearen egunean dantzaldi gidatu egingo dugu, herriko enparantzan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. 

Balearen eguneko egitarau osoa

Gehiago irakurri

Donostiako Udal Musika eta Dantza eskolaren emanaldia

2017/04/07 19:30 Usurbil, Sutegi Kultur Etxea

Usurbilgo V. Dantza Egunaren barruan hainbat ekitaldi antolatu ditu aurtengoan Orbeldi Dantza Taldeak Usurbilgo Udala eta Hurbilago Merkatari Elkartearekin elkarlanean.

Lehen ekitaldian, Donostiako Udal Musika eta Dantza eskolak dantza klasikoko emanaldia eskainiko du Sutegi Kultur Etxeko auditorioan. Sarrera doakoa izango da.

Gehiago irakurri

Euskal Dantzatik Feminismora Lantegia

2020/11/07 10:00 Gasteiz

Aurten ere euskal folklorearen eta feminismoaren arteko korapiloak askatzeko aukera izango dugu AZAROKO LARUNBATETAN (10:00-14:00, mistoa) Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolan.

Dantzatuz, hausnarketa kolektiboak eginez eta ariketa praktikoen bidez mugimenduak eta generoak dituen talkak ulertzen hasiko gara, bazatoz?

Izen ematea eta info: https://t.co/zI5KqwG463?amp=1

Gehiago irakurri

Usurbilgo X. Dantza Eguna

2022/04/09 00:00 Usurbil

Aurten X. Dantza Eguna ospatzen dugu Usurbilen. Egun osoko ekitaldia antolatu du Orbeldi dantza taldeak.

12:00etan dantza-kalejira Mikel Laboa plazatik abiatuta.

14:00etan herri-bazkaria Agerialden. Sarrerak salgai Artzabal eta Txiriboga tabernetan (25 € bazkaria + kamiseta; 15 € bazkaria)

17:00etan Tranpaldo irekia (apuntatzeko idatzi usurbildantzan@gmail.com helbidera)

20:30ean "Hamar" dantza ikuskizuna frontoian.

Ondoren, Rukula.

Gehiago irakurri

Dantzaldi-erromeria Alaken taldearekin

2014/02/23 12:00 Zarautz, Musika Plazan

Dantzaldi erromeria Zarauzko Musika Plazan eguerdiko 12etan ALAKEN taldearen eskutik.

Gehiago irakurri

Iruñeko Kauteroak

2015/02/07 11:00 Iruñea, San Lorentzo karrika

Iruña Taldeak beste behin ere animalien dantzak eskainiko ditu zortzi zaldikoz lagunduta, Iruñeko Kauteren kalejiran. 

Kauteroen kalejira: San Lorentzo, kale Nagusia, San Saturnino, Udal Pza, Mercaderes, eta Mañuetan barna, Merkaturaino. Iruñeko Gaiteroek, Iruña Taldeak San Lorentzoko Dantzariek eta beste zenbait taldek lagundurik. Bide beretik itzuliko dira.

Gehiago irakurri

Bilaka kolektiboa

2016/09/17 20:30 Angelu, Quintaou Antzokia

Irailaren 17an, larunbatarekin, Angeluko Antzokian 20:30ean.

Bilaka xede handi batetik sortu da : euskal sorkuntza koreografikoari dinamika berri bat ematea.

Bere lehen sorkuntzarentzat, Bilakak hiru euskal koreografo gazte gonbidatzen ditu :

Hiru pieza hiru mundu koreografiko ezberdinentzat, euskal dantzaren sustraietan eta adierazpen abangoardistan barna ibiliz. Euskal Herriko hogeita hamar bat dantzari eta musikari biltzen dituen triptikoa, Angeluko Antzokian deskubritzen ahalko dena.


Gehiago irakurri

Ttipika dantza gidatua

2017/12/29 19:00 Bergara, Gaztetxea

Animatu Sahararen aldeko Ttipika Dantza Gidatura. 

Dantzatzen duen herria ez baita inoiz hilko!

#ttipika

Gehiago irakurri

Soka eta irradaka Euskararen Egunean

2015/12/03 19:00 Arrasate, plaza

Euskararen Eguna ospatzeko, kantu eta dantza kalejira egingo dugu Arrasaten, Seber Altube plazatik abiatuta. Portaloi elkarteak eta herriko txistulari eta trikitilariek lagunduko dute ibilbidea. Ekitaldia amaitzeko, Euskararen Eguneko adierazpena irakurri ostean, sokan elkartu eta irradaka egingo dugu. Bertso eskolak sortu ditu irradakarako hitzak. Antolatzailea: Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkartea.

Gehiago irakurri

Dantza jauziak

2018/04/08 12:00 Azpeitia, Herriko plaza

Duela 3 urte ekin genion Dantza Jauzien proiektuari, Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberriko Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin kulturguneak elkarlanean. Hileko bigarren igandean egiten ditugu.

Azken hamarkadetan Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantza-jauziek berpizkundea bizi izan dute, eta hegoaldeko herri askotan tradizio hori ikasteko saioak egiteari ekin zaio, tartean, Azpeitian. Dantzak zabaldu eta herritarrengana gerturatzea da hain justu egitasmoaren helburua, ikusteko ez ezik, gerturatu eta egiteko saioak egiten baitira.

Oro har, Alde Zaharrean egiten dira dantzak, Plazan Nagusian, Perez Arregi plazan edo Olazko Amaren Plazan (euria egiten duenetan Azpeitiko Sanagustin kulturgunean).

Datorren igandean Plaza Nagusian egingo ditugu, eguraldiak laguntzen badu, eta bestela Sanagustin kulturgunean.

Zatoz dantzara!

Gehiago irakurri

Oier Araolaza: Neska eta mutikoen lekuaz dantzan

2019/03/22 20:30 Donapaleu, Herri elkargoko gela, Auzitegi karrika

Luzaideko bolant egunean neskek dantzatzeko bozkatu behar, Uztaritzeko kaskaroten ohiturak mutikoen artekoa izaiten segitzen, Legazpiko dantza taldeko neskek ezpatekilako dantzak egiten, Ereintza taldeko dantza ikusgarri berrian dantzari guziak gonaz, mutikoak falta direnean neskek dantzatzen, Elizondon emazteak mutil dantzan sartu zirenean gizonek alde egin zuten,… eta beste hainbeste adibide entzun eta ikusten ditugu gure inguruan. Eztabaida bizia. Baina posible dea bakoitzak – neska edo mutiko - nahi dituen dantzak dantzatzea ?

Badu zenbait urte jada, Burgaintziko dantzari batzuek beren buruari galderak egiten dizkietela neska eta mutikoen lekuaz dantzan. Nesken dantzak, mutikoek ezin dantzatu ? edo alderantziz mutikoena neskek ezin ? Gaurko egunean konprenitu eta transmititu ahal daitezke holako genero ezberdintasunak ?

Oier Araolaza Arrieta Donapaleura gomitatu dugu. Kazetari eta antropologoa da eta Dantzan.eus web-gunea sortua du, euskal dantza munduan erreferentzia dena 2002tik. Dantza tradizionalaren inguruan aditua da, bereziki tradizioan eta historian neska eta mutikoen lekuaz dantzan.

Gehiago irakurri

Indarteriak: inauteriak martxan 3.0 eta kitto!

2017/02/24 21:00 Gasteiz, Andra Mari Zuriaren plaza

Badirudi, aurten ere, hirugarrengoz jarraian, pertsonai maltzur batzuek Gasteizera hurbilduko direla Inauteria lapurtu nahian. Baina, Hartza eta bere lagunak musikaz, dantzaz eta alaitasunez hori saihesten saiatuko dira. Lortuko ote dute? Zatozte zuek ere Hartzari laguntzera!

Gehiago irakurri

Alkartasuna Dantza Taldea: Egurre

2018/07/14 22:00 Bermeo, Artza frontoia

Egurra ardatz izango duen ikuskizuna eskainiko du uztailaren 14an Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak doan. Bertan zenbait euskal doinu ezagun entzun ahal izango dira dantzarekin lagunduta, egurrezko tresnak barra-barra, txalaparta, eta sorpresaren bat.
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak...

Gehiago irakurri

Dantzaldia

2014/03/30 12:00 Zarautz, Musika Plaza

Lagun artean dantza egiteko aukera Alaken taldearen eskutik:Jauziak, Jotak, dantza lotuak zein taldekoak.

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan zuzenean: XUT

2014/04/06 19:00 Elgeta, Espaloa Kafe Antzokia

Iruñeako Xut talde historiko / berriak dantzarako musika ederra egiten du. Herrixa Dantzan saioetan sarri erabili izan ditugu Xut-en doinuak, grabatuta. Oraingoan, zuzenean izango ditugu geurean. Agarrauan, soltean, jauziak, kontradantzak, bolant dantza, Baztango zortzikoa... Aparteko aukera izango da. 2012an CD berria argitaratu zuten, Gara 2012, baina zuzeneko emanaldi gutxi egin dute. Sarrera doan (txapela pasako dugu). Parte hartzea libre. Laguntzailea: Elgetako Udala

 

Gehiago irakurri

Haatik: Hormek Diote On Stage

2018/03/16 21:30 Andoain, Bastero Kulturgunea

 

Haatik Dantza Konpainia-k Dss2016eu egitarau barnean martxan jarritako Hormek Diote proiektu ikusgarria eskeiniko du Andoaingo Bastero Kulturgunea.

Emigrazioa, generoen arteko ezberdintasuna, gizartearen automatismoa...

HORMEK ESANGO LUKETEENA AITZAKI HARTUTA, ELKARBIZITZAKO ZAILTASUN ETA ARAZOEZ HAUSNARTZEN DUEN DANTZA IKUSKIZUNA DA HORMEK DIOTE ON STAGE.

 

Koreografia: Vitali SafronkineAi Do Project-Iker Arrue eta Aiert Beobide Egaña
Musika: Pascal Gaigne 
Zuzendari eszenikoa: Olatz Beobide
Eszenografia: Edi Naudó
Argiztapena: Xabier Lozano Briones
Audiobisualak: Acronica Producciones

info+ http://www.haatik.com/

 

 

Gehiago irakurri

Baserritar jantziak atontzeko hitzaldia

2018/11/27 17:00 Urnieta, Magale Ikastetxea (San Juan kalea 1)

Zer eta nola jantzi hurrengo Olentzerotan?

Ane Albisuk eskainiko du hitzaldia. Tradiziozko euskal jantzietan aditua, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egilea da.

Bi atal ditu hitzaldiak, teorikoa eta praktikoa. Teorikoan gure jaietan janzten ditugun janzki eta jantzien izaera ezagutu eta iturburuari buruzko ezaguera sakona jasokodute bertaratzen direnek.

Praktikoan euskal jantziak janzteko era erakutsiz eta norberaren jantzia birmoldatzeko proposamenak egiteko aukera egongo da. Norberaren jantziak eraman daitezke.

Ordu eta erdiko iraupena izango du hitzaldiak. Urnietako Magale Ikastetxean ospatuko da, azaroaren 27an 17:00etan.

Urnietako Aurrera Gure Ametsa dantza elkarteak eta Magale ikastetxeak antolatua.

Gehiago irakurri

Aiko taldea

2008/06/28 19:30 Ordizia

Aiko Taldearen Dantzaldia. Euskal Herrian azken mendeetan egin diren dantzak ikasteko eta praktikan jartzeko aukera

Gehiago irakurri

IX. Usurbilgo dantza eguna: 'Zorotan bele' herri ikuskizuna

2021/04/24 19:30 Oiardo kiroldegia

Orbeldi dantza taldearen urteko zita garrantzitsuenetakoa da dantza eguna borobiltzeko sortzen duen ikuskizuna.

Herriko musikarien laguntzaz eta Sorotan Bele talde ezagunaren musika oinarritzat hartuta, taldean sortutako dantza koreografiez gozatzeko aukera emango zaio kiroldegira gerturatzen denari.

Sarrerak usurbilkultura.eus plataforman eskuratu daitezke.

Gehiago irakurri

Arineketan BEASAINen

2021/04/25 19:00 Usurbe antzokia

Haatik dantza konpainiak eta Arineketan taldeak elkarlanean sorturiko ikuskizuna, Ainara Ortega abeslaria, Xabier Zeberio biolinjolea, Agate Amilibia txelista, Iñar Sastre pianojolea eta Jagoba Astiazaran txistularia musikarien eskutik.

 

Gehiago irakurri

Erakusketa: Lore Gazteak 50 urte

2014/12/01 17:30 Arrasate, Kulturate

Lore Gazteak dantza taldeak 50. urteurrena ospatzeko, argazki eta erropa erakusketa antolatu du. Abenduaren 1ean zabalduko da dantza taldearen ibilbidea bilduko duen erakusketa.

Ordutegia : Astelehenetik larunbarera 17:30-20:30

Gehiago irakurri

Aiko dantzaldia Plateruenan

2014/03/30 18:00 Plateruena Durangoko Kafe Antzokia

Dantzaldi Ibiltariaren barruan, Aiko Taldeak hilabetero egiten duen erromeria.

Gehiago irakurri

Iruñerriko III. Euskal Jaia

2014/05/17 00:00 Iruñeko Alde Zaharra

Egitaraua:

10:00etan herri gosariak Estafeta eta Jarauta karriketan.

11:00etan La Unica taldeko dantzari tikien emanaldia Santa Ana plazan.

11:30ean kalejirak Alde Zaharreko karriketan barna: dantzariak, joaldunak, erraldoiak, trikitilariak, txarangak, fanfarreak…

13:00etan ekitaldi nagusia Udaletxeko plazan.

13:30ean Larraindantza eta erraldoien topaketa Gazteluko plazan.

15:00etan herri bazkaria Arrano elkartean. Bazkalondoan Ostatu ibiltaria taldea.

17:00etan Ederlezi pastorala Burgoen plazan.

18:00etan dantzaldia Nabarrerian: Karrikadantza eta Zwekere

19:00etan elektrotxaranga Alde Zaharreko karriketan barna (Kalekaldetik abiatuta).

19:00etan kontzertuak Jarana peñan: Revital eta Prest!

22:00etan luntxa Jarauta tabernan.

23:00etatik 2:30etara kontzertuak Jarauta tabernan: Goienetxe Anaiak, Skabidean eta Chotakabra

Gehiago irakurri

Arnegiko Dantza Eguna

2017/07/01 11:00 Arnegi, Plaza

Aurten, Arnegiko dantzari eta dantzari ohiak bai eta herrian den euskal dantzaren ohidura ohoratuak izanen dira.

Egun horren helburua goizeko 11tan eginen dugun kabalkadean herritar guzien biltzea da.

Gehiago irakurri

Baltseoan

2020/01/11 18:30 Oiartzungo Pagoa Kafe Antzokian

 

BALTSEOAN... dantza lotua edo "agarrauan" dantzan egiteko proposamena da; modu xumean dantzan egiteko gonbidapena da BALTSEOAN, oinarri-oinarrizko urratsetatik abiatuta, erritmo bakoitzak berea duen esentzia galdu gabe.

 

 

 

Gehiago irakurri

Jantzari (Bakio)

2021/07/29 19:00 Bakioko Kiroldegia

Itxas Alde Dantza Taldeak antolatutako Bakioko Folklore Jaialdiko egitarauaren barruan kokatutako ekimena.

 

2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.

Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.

Gehiago irakurri

Euskal Jaiak Durangon

2022/06/04 18:30 Durango - Andra Mariako Elizpean

Datorren larunbatean, ekainak 4, Durangoko Euskal Jaietan dantzatzeko aukera izango dugu Kriskitin dantza taldearekin batera. Animatu!

Gehiago irakurri

Iruña Taldea

2015/06/22 17:00 Itzaltzu

Iruña Taldeak dantza eta musika emanaldia eskainiko du Itzaltzuko bestetan arratsaldeko bostetan.

Gehiago irakurri

Tio Teronen Semeak: Festamentua

2018/05/19 20:00 Leioa

“Festamentua”

Zoritxarreko egoera batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrila xelebreari; hileta batean, hain zuzen ere.
Bertan, pasartea ulertu nahian ibiliko dira batera eta bestera, gertatutakoa iraultzeko esperantzan.
Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea.

 

Estreinaldia

Gehiago irakurri

Ertza: Hariak

2017/02/04 20:00 Lasarte, Manuel Lekuona Kultur Etxea

Hariak, istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi, eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza izango da. Harkaitz Cano idazleak aukeratu, jaso eta moldatutako benetako jendearen benetako istorioak. Gizaki itxurako txotxongiloek eta txotxongilo itxurako dantzariek lehen pertsonan kontatuak Iñar Sastreren musikaz lagundurik. Obraren sorkuntza prozesua 2016an zehar egingo da.

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Natalia de Miguel, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, María Andrés, Claudio Rojas.
  • Testua: Harkaitz Cano, Joseba Sarrionaindia.
  • Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz.
  • Panpinen egileak: Dejabu panpin laborategia.
  • Argien diseinua: Oscar Grijalba.
  • Eszenografia: Pello Artola.
  • Musika: The Gateless Gate, Silent Strangers, Germanager, Kai Engel, Learning music, Nest, J.S.Bach.
  • Ekoizpena: Ertza
  • Banaketa: Isabel Jiménez (infinitaescena.com)
  • Argazkia: Gorka Bravo

Gehiago irakurri

Usurbilgo V. Dantzari Topaketa

2022/04/30 00:00 Usurbil

Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldeak bere V. Dantzari Topaketa antolatu du. Herriko taldeak gain, Arantzarte (Igorre), Aurtzaka (Beasain) eta Ostadar (Iruñea) dantza taldeak hurbilduko dira bertara.

16:00etan, dantza taldeei harrera.

17:00etan, kalejira udaletxetik abiatuta.

19:30tan, emanaldia frontoian.

23:30tan, erromeria Alaiki taldearekin frontoian.

Gehiago irakurri

Erandio 1100 urte

2023/10/07 19:00 Erandio, Euskadi plaza

Goi-Alde dantza taldeak Erandioko historia aurkeztuko du urriaren 7an Erandioko Euskadi plazan 19:00etan.

Erandio 1100. urte inguruan sortu zen Andra Mari elizaren inguruan. Ikuskizunean, dantzak, musikak eta  herriaren historia Erdi Arotik gaur egun arte narratzaile bat izango da historiaren gidaria.

Honako hauek ikusi ahal izango ditugu: bandoen arteko guda, Erandioko hazkundea, Amerikara migrazioa, aurreskuak, eta bukatzeko, Gorpuzti jaiak.

Gehiago irakurri

Umeen soka-dantza

2014/06/03 12:00 Beasain. San Martin plaza

Gehiago irakurri

Aurrera Gure Ametsa: XX.urteurrena

2019/10/06 10:30 Urnieta, San Juan plazan

EGUN OSOKO EGITARAUA DANTZAZALE GUZTIENTZAT

URRIAK 6, Igandea

10:00 Dantza-talde eta dantzarien elkarketa San Juan plazan.

10:30 Kalejira Urnietako kaleetan zehar.

12:00 Ingurutxoeta beste plaza dantza bateratuak San Juan plazan. *Entseguak ostegunetan.

14:30 Bazkari herrikoia dantzari eta dantzazaleentzat (Paella, edaria, postrea eta kafea, 10€). *Izen-ematea aurretik.

17:00 Herri-kirolak.

18:00 Sagardo dastaketa eta txekor jatea solidarioa

19:00 XABI SOLANO MAIZAren kontzertua, plazan.

 

Ingurutxoko entseguetako informazio gehiago edota Paella jatean izen emateko:

674 252 581 edo agaurnieta@gmail.com

 

www.aurreragureametsa.com

 

Gehiago irakurri

Erromeria Zerainen San Ixidro arratsean

2016/05/15 17:00 Zerain, Urubiko bilera lekua

Maiatzaren 15ean, San Ixidro egunean, arratsaldeko 5etatik aurrera, erromeria egingo da Zeraingo Barbari auzoan, Urubiko txabola ondoan (Barbari auzoa Zeraindik Zegamarako bidean dago).

Soinu-joleak, txistulariak eta arrabitariak ez ezik, toka-jokoa eta herri-kirolak ere izango dira bertan. Eta nola ez, nahikoa jan-edan!

Dantza pixkat egin, kontu batzuk esan eta arratsalde eder bat igaro nahi duenarentzat aukera paregabea da. Eta, gainera, paraje berdingabean!

Gehiago irakurri

BALTSEOAN

2020/02/08 18:30 Oiartzungo Pagoa Kafe Antzokian

BALTSEOAN

     Azken saioan, norbaitekin dantzan egiteko gogoz gelditu al zinen? Gustura egingo zenukela bikote-aldaketa? Bada, datorren larunbatean, hilak 8, elkarrekin Baltseoan egiteko aukera izango dugu berriz Pagoa Kafe Antzokian. Dantza-laguna hartuta, erritmo bakoitzak oinarrian duena dantzatzen ahaleginduko gara elkarrekin.

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan zuzenean

2014/05/04 18:00 Eskoriatza, plazan.

Atxorrotz Eguneko egitarauaren barne, dantzaldi herrikoia plazan Jainaga eta Narbaiza bikotearen musikaz eta Patxi Monterok gidatuta: sokan, bikotean, korruan, taldeka, lotuta, soltean... apur bat denetik proposatuko dugu,  maila errazean, musika eta dantza tradizionala oinarri hartuta. Antolatzailea: Eskoriatzako Udala.

Gehiago irakurri

Erdizka Lauetan

2014/05/17 20:00 Bilbao, Rekalde Auzoko Plazan

Dantza errazak ikasi eta dantzatzeko aukera

Gehiago irakurri

Eraiki: Trastakeritan

2014/05/10 19:00 Irun, Amaia

Urtero moduan, Zuberoako herri batek du Maskarada antolatzeko ardura. Aurten Zalgize eta Iruriko gazteei suertatu zaie berau antolatzea. Historiak, Pitxu adarjotzaile nekagabeak bi txorrotxei egindako txantxa kontatzen du. Maskarada dantzatuko den herrira joan nahiean, txorrotxak Pitxuren tranpan erori, eta Euskal Herriko probintzia ezberdinetan zehar eramango dien bidai bati ekiten diote, bidean gure herriko tradizio dantzatuarekin parez pare topo eginaz. Noiz   konturatuko dira gure lagunak bide okerrean doazela?

Gehiago irakurri

Ttipika Dantzaldia

2018/04/21 18:00 Usurbil

Animatu Ttipika Dantza Gidatuak taldearekin dantzara Usurbilgo Dantza Egunean. Herriko plazan egongo gara zure zai!

Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko!

Gehiago irakurri

Victor Ullate Balleta: probak

2019/02/04 10:00 Madril, Teatros del Canal

Victor Ullate Balleta - Madril

Zuzendari artistikoa: Lucia Lakarra 

Victor Ullate Balleta dantzari eta dantzari solisten bila dago.

2019-2020 Denboraldirako eta baita ere produkzio berezi baterako, 2019ko ekainetik abuztura arte.

21 urte edo gehiago eta gizonentzako gutxienez 1'75

Bidali CV, bideoa eta argazkiak helbide honetara; produccion@victorullateballet.com urtarrilaren 25a baino lehen.

Beharrezkoa da audizioan parte hartzeko baimena edukitzea.

2019ko otsailaren 4a

Calle Cea Bermúdez, 1. 28003 Madrid

 

 

Gehiago irakurri

Dantza jauziak

2018/05/13 12:00 Azpeitia, Herriko plaza

Duela 4 urte ekin genion Dantza Jauzien proiektuari, Itsasi Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak, Ikasberriko Dantza Eskolak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin kulturguneak elkarlanean. Hileko bigarren igandean egiten ditugu.

Azken hamarkadetan Ipar Euskal Herrian tradizio handia izan duten dantza-jauziek berpizkundea bizi izan dute, eta hegoaldeko herri askotan tradizio hori ikasteko saioak egiteari ekin zaio, tartean, Azpeitian. Dantzak zabaldu eta herritarrengana gerturatzea da hain justu egitasmoaren helburua, ikusteko ez ezik, gerturatu eta egiteko saioak egiten baitira.

Oro har, Alde Zaharrean egiten dira dantzak, Plazan Nagusian, Perez Arregi plazan edo Olazko Amaren Plazan (euria egiten duenetan Azpeitiko Sanagustin kulturgunean).

Datorren igandean Plaza Nagusian egingo ditugu, eguraldiak laguntzen badu, eta bestela Sanagustin kulturgunean.

Zatoz dantzara!

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Joaldunen Jaia

2023/05/06 11:00 Sopela

Meñakoz Kultur Elkartearen 20. urteurrena eta Euskal Herriko Joaldunen Jaia
maiatzaren 6an Sopelan (Bizkaia).
  • 11:00etatik aurrera zapi-tailerra eta euskal jantzien erakusketa 
  • 11:30 Euskal Herriko Joaldunak eta Sopelako Trikitilari eta Panderojoloeak herrian zehar
  • 13:00 "Meñakoz, 20 urte" ekitaldia eta argazki erraldoia 
  • 13:30 Meñakoz eta Eguzkilore taldeen dantza-agerketa 
  • 15:00 Herri-bazkaria (Artadin)
  • 16:30 Bazkalostea Sopela Kantari taldearekin batera
  • 18:00 "Labarretan" ikuskizuna
  • 19:00 Dantza-plaza Zuzterrak Taldearekin batera

Gehiago irakurri

Elirale: Oa Huetak

2017/05/20 11:00 Azkaineko herriko plaza

Chloé, Oihan eta Paxkalek Lodikroko liburu haundia Eliraleren selauruan aurkitu dute. Orriak itzuli eta...krokodilo, pinpilina, bizikleta, eta beste gauza frango agertzen zaizkie. 

Bizia eta poetikoa, ikuskizunaren hitzen erritmoa eta testuaren musikaltasunak gorputzak biziarazten ditu.
Euskal hizkuntzaren hitzek, interpreteen ahoetan, gorputz dantzarien ahalmenak idekitzen dituzte baita giro musikal harrigarri bezain ainitz bat sortuko. 

  • Interpreteak : Oihan Indart, Chloé Sindera eta Paxkal Irigoyen
  • Taularatzea : Pantxika Telleria eta Jose Cazaubon
  • Osagarriak : Annie Onchalo eta Maialen Maritxalar
  • Ekoizpen arduraduna : Marion Morin
  • Idazlea: Amaia Henebutte
  • Iraupena : 30 minutu

Gehiago irakurri

Baztango dantzen emanaldi didaktikoa

2015/03/27 19:00 Iruñea, Mendillorriko Cibivox

Oberena Dantza taldeak Baztango dantzen gaineko emanaldi didaktikoa aurkezten du, aukeztuko duten dantza bakoitzak bere azalpen txikia izanen du.

Gehiago irakurri

Lantzeko inauteria Pasai Antxon

2014/02/28 18:00 Pasai Antxo

Antxo Lantzeko inauterian murgilduko dute ostiral honetan, otsailaren 28an. Antxotarrak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte, txatxoz jantzi eta Ziripotekin batera herriari buelta ematera. Miel Otxin harrapatzen saiatuko dira eta ondoren zortzikoa dantzatuko dute Zumardian.

Gehiago irakurri

Muxikoak

2014/03/09 12:00 Hondarribia, Damarri plazan

Ohiko saioekin jarraiki, martxoaren 9an, hilabeteko bigarren igandearekin, Hondarribiko Damarri plazan, muxikoak eta beste euskal dantzekin gozatzeko tenorea izanen dugu eguerdiko 12:00etatik 13:15etara.

Ez da dantzari trebea izan behar saioan parte hartzeko.

Antolatzailea: Zumardikoak Elkartea

Gehiago irakurri

Soka Dantza Grosen

2014/06/23 21:00 Sagues

ESKOLA Dantza Taldeak Soka Dantza eskeiniko du Saguesen 21:00tan.

Gehiago irakurri

Usurbilgo V. Dantza Eguna

2017/04/08 11:00 Usurbil

Usurbilgo V. Dantza Egunean hainbat ekitaldia izango dira Usurbilen zehar Orbeldi dantza taldeak Usurbilgo Udala eta Hurbilago merkatal elkatearekin elkarlanean antolatuta.

12:00etan, Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldea, Lasarte-Oriako Erketz dantza taldea, Derioko Lainomendi dantza taldea eta Iruñeako Ortzadar dantza taldea kalejiran ibiliko dira herriko kaleetan zehar euren dantza ezberdinak eskaintzen.

13:30tan, frontoian ekitaldi nagusia eskainiko dute dantza taldeek.

18:00etan, dantzaldi gidatua izango da Ttipika taldearen eskutik.

22:30tan, Orbeldi dantza taldeak, herriko musikari eta antzezleekin elkarlanean sortutako "Indiana Jones eta Kaliz Sakratua" ikuskizuna ikusgai izango da.

Image result for usurbilgo dantza eguna

Gehiago irakurri

Aretxabaletako Haur Dantzarien Eguna

2016/05/29 10:00 Aretxabaleta

10:30etan Plazan talde danak elkartuko gara hamarretakoa egiteko

10:45etan Txistularien kalejira.

11:30etan Dantza erakustaldiari hasiera emango diogu.

13:15etan Plazaruntz abiatuko gara

13:30etan Talde guztiak elkartu eta haurren banaketa bazkaltzeko

16:45etan Plazan elkartuko gara.

17:00etan Arratsaldeko saioa hasiko dugu. Alardeko programa honako hau izango da:

Agurra
Paloteado (Villabuena)        
Eltziegoko arbola        
Fandango eta arin-arin
Jorrai dantza          
Makil txikiakikoa 
Zapatain Brokel dantza         
Kaxkarrotz   
Orbaizeta
Zazpi jauzi
Txulalai                   

Gehiago irakurri

Km ZERO

2024/06/27 19:30 Euskal Pizkundea Etorbidea (Mungia)

Mungiako Santos Intxausti Udal Musika eta Dantza Eskolak ikuskizun txiki bat proposatzen deusku Baserritarren omenez eraikitako Estatuaren L. urteurrena ospatzeko.

 

Sinopsia: “Hegaztien txio-doinuak entzuten dira Km ZERO inguruan, bizitza askotarako erreferentzia eta abiapuntu-gunean”

Interpreteak: Alaitz Uriarte, Amaia Rosaenz, Ane Da Silva, Ane Rekalde, Araitz Bengoetxea, Arantzazu Bilbao, Asier Muruaga, Bittor Muniozguren, Eider Larrabeiti, Elene Linares, Enaitz Linero, Garazi Pérez, Goizalde Cheliz, Haizea Barcina, Haizene Díaz, Haizene Ortega, Irune Barturen, Izaro Castillo, Izaro Polo, Izaro Uriarte, Joane Orbe, Maider Pildain, Maite Rosaenz, Maren Irazola, Nahia Ormaza, Uxue Varela.

Musika: Juan Mari Beltrán

Koreografia: Nagore de las Cuevas Alonso / Arkaitz Pascuas

Iraupena: 35 min

 Soinuztapena: Jira Musikaz

 Koordinazio Administratiboa: Izusko Izagirre / Izaskun Legarreta

 Irudiak eta Bideoa: Mungiako Santos Intxausti Udal Musika eta Dantza Eskola

 

Gehiago irakurri

Urruña Gaua

2017/08/26 21:30 Urruña

Mitologiari buruzko desfilea, dantzak eta kantuak.

Urruñako 120 herritarrek emanik.

Gehiago irakurri

Iruña Taldea Amaya Kirol Hiriko bazkidearen egunean

2015/08/08 17:00 Amaya Kirol Hiria

Iruña Taldeak dantza eta musika emanaldia eskainiko du larunbat honetan 17:00etan Amaya Kirol Hiriko bazkidearen egunean.

Gehiago irakurri

Haatik: Ilargiaren Malkoa

2014/06/06 20:30 Tolosa - Leidor Antzokia

Hiru sorkuntza-lan aurkeztuko ditu Haatik Dantza Konpainiak Ilargiaren Malkoa izeneko lanean. Batek euskal dantza eta musika ditu oinarri: Aiert Beobideren Ilargiaren Sukar Galdua. Bigarrenak ikus-entzunezkoen munduan murgilduko gaitu eta, mugimendu sozial eraginkor batek bultzaturik, arte-lan alternatibo bat sortu du konpainiak: bideo-dantza bat, alegia. Hirugarrenak, dantza estilo zeharo ezberdinarekin, Bejart Ballet konpainiako Vitali Safronkine dantzari eta koreografoak Haatik Dantza Konpainiarentzat propio sortu duen Malko Isuria koreografia.

HIRU BIDEEK SORKUNTZA-LAN BAKARRERA ERAMANGO GAITUZTE, ILARGIAREN MALKORA.

Informazio gehiago www.haatik.com webgunean.

Gehiago irakurri

Oinkari Dantza Eskola: Sagarrondotik

2015/07/11 22:30 Amasa-Villabona, Olaederra Kiroldegia

Oinkari dantza eskolak, Sagarrondotik ikuskizun berria aurkeztuko du.

Gehiago irakurri

Santibate

2015/01/24 16:30 Donapaleu

Urtarrilaren 24a honetan, Santibate ospatuko da Donapaleuko karrika eta ostatuetan. Zirtzilez maskatu Amikuztar gazteek, kantu, bertsu, oihu, jauzi eta eskea eginen dituzte azken urteetan bezala. Hitzordua 4ak 30etan dute merkatu estaliaren aitzinean.

Gehiago irakurri

Jauzien jaia

2018/07/08 11:00 Iruñea, Gazteluko plaza

Gehiago irakurri

Erromeria

2014/04/05 19:00 Hernani, Plaza Berri

Hernanin, XIX. Dantzari Festa ospatzen dela eta aste beteko egitarau bete-betea prestatu dute eta aste honi hasiera emateko erromeria Alaken taldearekin. 

Gehiago irakurri

Tio Teronen Semeak

2016/08/15 20:00 Araia (Araba)

Freshcool

Gehiago irakurri

Aintzina Pika

2007/04/07 19:00 Barkoxe, pilotalekuan

Aintzindariak Elkartea

Gehiago irakurri

IX. Usurbilgo dantza eguna: Tranpaldo irekia

2021/04/24 16:30 Artzabalgo frontoian

Garai aldrebes hauetan jendeari dantzatzeko aukera emateko, Orbeldi dantza taldeak Tranpaldo irekia ekitaldia hartu du.

Parte-hartu nahi dutenentzat:

  • Gehienez 6 pertsonako taldeak osatu behar dira.
  • Musika eta dantza estiloa librea izango da.
  • 2013. urtean edo lehenago jaiotakoak parte-hartu dezakete.
  • Izen-ematea usurbildantza@gamil.com helbidera taldearen izena eta parte-hartzaileen izen-abizenak bidalita egingo da. Azken eguna apirilak 17 izango da.

 

Ekitaldia ikusteko, usurbilkultura.eus plataforman eskuratu daitezke sarrerak.

Gehiago irakurri

Haatik: Lan Prozesua

2018/03/10 12:00 Pasaia, Ciriza etxea

Haatik dantza konpainiak, udaberrian estreinatuko duen LAU EME pieza berriaren sorkuntza dela eta, honen prozesua konpartitzeko proposamen artistiko bat prestatu du emakumearen egunaren inguruan antolatuko diren ekintzen barnean.

Trintxerpeko Ciriza etxean izango da Martxoak 10 larunbata eguerdiko 12:00etan. Virginia Gil Couso argazkilariaren BAKARDADEAK argazki erakusketaren inaugurazioarekin kointzidituz.

EMAKUMEAK ETA SORKUNTZA

Haatikeko lau neska, emakumeak historian zehar izan duen ahalduntzeari buruz hausnartuko duen pieza batean ari dira lanean. Sorkuntza honen xehetasunak azaldu eta herritarrekin konpartitzeko asmoz, lan prozesua dagoen bezela erakutsiko dute lehenik eta ondoren, Virginia Gil argazkilariarekin batera LAU EME pieza eta BAKARDADEAK obrak egitearen motibazioeri buruz eta sorkuntza hauek eraman duten bidea eta metodologia azalduko diete ikusleeri. Azkenik, bai ikusle eta baita parte hartu duten artistek jasotako sentsazioen elkartrukea emango duen solasaldirako tartea egongo da.

Lanaren aurrerapen bideoa: 

 

LAU EME_ from Haatik Dantza Konpainia on Vimeo.

 

Gehiago irakurri

Aiko erromeria EHUko paraninfoan. Bilbon

2014/05/16 19:00 Bizkaia Aretoa, Bilbo

Gehiago irakurri

Olarri: L-UR

2022/10/08 20:00 Oiartzun, Elosoro

Oiartzungo Olarri dantza taldeak L-UR ikuskizuna estreinatuko du Oiartzungo Elorsoro kiroldegian. Urriaren 8an 20:00tan.

Oiartzungo Olarri dantza taldearen azken urteko proiektu nagusiena da hau. LUR eta UR hitzekin jolasten duena. Lehen gizakien garai nomadatik, baserriko babesera. Baserriko lanetatik, herriko plazako erromerira. Erromeriko goxotasunetik, itsasoaren bakardadera.

Gehiago irakurri

Folklore Jaialdiaren aurkezpena. Bakio

2021/07/28 19:00 Udaletxeko plaza. Eskolako aterpea

Bakioko Folklore Jaialdiaren aurkezpena:

- Patxi Labordaren hitzaldia: "Dantza sorkuntzak herrietan"

- Itxas Alde Dantza Taldea: "Bakiotarrak" dantza jauziaren aurkezpena eta dantzatzea.

Gehiago irakurri

Lesakan muxikoak

2021/05/29 18:00 Lesakako Plaza Zaharra

Jauzi edo Muxiko dantzak izango dira Jeiki Hadi musika taldearekin. Dantzatzeko izena eman behar da 27a baino lehenago.

Gehiago irakurri

Euskal Dantzatik Feminismora Lantegia

2022/02/18 12:20 Gasteiz

🔖💃🏽EUSKAL DANTZATIK FEMINISMORA LANTEGIA🕺🏼🔖

Hirugarren urtez, euskal folklorearen eta feminismoaren arteko korapiloak askatzeko aukera izango dugu MARTXOAK 12-19-26, larunbatak 10:00-14:00 ( tailer mistoa) Gasteizko Jabetze Feministarako Eskolan.

Dantzatuz, hausnarketa kolektiboak eginez eta ariketa praktikoen bidez mugimenduak eta generoak dituen talkak ulertzen hasiko gara, bazatoz?

Izen ematea eta info: https://labur.eus/3SN17

Tailerraren info gehiago: https://labur.eus/U1n5r

Gehiago irakurri

Helduen soka-dantza

2014/06/03 19:00 Beasain. San Martin plaza

Gehiago irakurri

Alkartasuna: Olato berde eta mendi urdinen artien

2019/07/13 22:00 Bermeo, Artza Frontoia

Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak, urtero legez, ekitaldia eskainiko du uztailaren 13an Artza Frontoian (22:00). Aurten Bermeoko Abesbatza eta Ttakuntxo-ko txalapartariak izango dituzte lagun.

Olato berde eta mendi urdinen artien ikuskizunaren bidez bermeotarrek itsasoarekin izandako harremana omenduko da, hari lotutako istorio baten kontakizunaren bitartez. Dantza eta doinu tradizional eta berriak izango dira ikusgai eta entzungai: Luzaideko dantzak, 100 Alargunen Dantza, Mikel Laboa, Txatxamatxalinatxu...

Sarrera doan. Anime, eta erdu!

 

Promoziorako bideoa gure Facebookean ikusgai (Alkartasuna Dantza Taldea).

Gehiago irakurri

San Tomas eguneko baserritar-jantzien I. lehiaketa

2017/12/21 12:00 Gipuzkoa plaza, Donostia

Haurren kategoria: 12:00-12:30
Helduen kategoria: 12:45-13:15
Sari-banaketa: 13:45

Parte-hartzaileen kopurua: 60 kategoria bakoitzeko (120 guztira).

Oinarriak: http://ow.ly/advW30haZuS

Izena emateko inprimakia: http://ow.ly/YT5130haZKw (Dokumentua deskargatu, inprimatu, bete eta info@geroaxular.com helbidera bidali)

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure webgunea: www.geroaxular.eus. Eta, ezer ez ez galtzeko, garrai gaitzazu gure sareetan!

Facebook

Instagram

Twitter

Gehiago irakurri

Elirale: Xihiko

2017/05/26 18:00 Errenteria - Niessen

Elirale konpainiak Xihiko ikuskizuna eskainiako du. Koregrafiak jauzien sistemaren baitan ibiltzeko manera ugaria deklinatzen du, hau itzal lan batez azpimarratua denean. Arkaitz Miner biolin jolea eta Jokin Irungarai perkusio joleak hiru dantzari interpreteak lagunduko dituzte, azken hauek haien ahotsaz kantatu eta instrumentoak joko dituztelarik.

  • Interpreteak : Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, Johañe Etchebest, Jokin Irungaray eta Arkaitz Miner
  • Koregrafia : Pantxika Telleria
  • Laguntzaile koregrafikoak : Célia Thomas eta Lionel Dubertrand
  • Feldenkraïs TM teknikan laguntzailea : Laura Beurdeley
  • Musika sorkuntza: Arkaitz Miner
  • Argi sorkuntza : Javi Ulla
  • Soinu teknikaria: Patrick Fisher
  • Eszenografia eta jauntziak : Maialen Maritxalar
  • Osagarriak : Annie Onchalo
  • Ekoizpena : Marion Morin

Gehiago irakurri

Amurrioko jaietako dantzaldia

2014/08/15 19:30 Amurrioko plaza

Urtero bezala Andra Mari egunean, 100 dantzari inguruz osatutako dantzaldia eskaintzen du Aiara Dantza Taldeak Amurrioko plazan.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak