Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Arantzazu Muñoa Erromeria Zerainen San Ixidro arratsean

Dokumentuaren akzioak

Erromeria Zerainen San Ixidro arratsean

Noiz 2016/05/15
17:00
Non Zerain, Urubiko bilera lekua
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Maiatzaren 15ean, San Ixidro egunean, arratsaldeko 5etatik aurrera, erromeria egingo da Zeraingo Barbari auzoan, Urubiko txabola ondoan (Barbari auzoa Zeraindik Zegamarako bidean dago).

Soinu-joleak, txistulariak eta arrabitariak ez ezik, toka-jokoa eta herri-kirolak ere izango dira bertan. Eta nola ez, nahikoa jan-edan!

Dantza pixkat egin, kontu batzuk esan eta arratsalde eder bat igaro nahi duenarentzat aukera paregabea da. Eta, gainera, paraje berdingabean!

Dokumentuaren akzioak

Arantzazu Muñoa

Arantzazu Muñoa

Ez naiz dantzaria eta ez naiz dantzarako jaio, baina naizena zergatik naizen jakiteko eta ingurua ezagutzeko balio didan heinean, interesatzen zait dantza ere.