Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Arantzazu Muñoa Anekdota hutsa, edo zerbait gehiago?

Dokumentuaren akzioak

Anekdota hutsa, edo zerbait gehiago?

2015/12/22 10:15
Anekdota hutsa, edo zerbait gehiago?

Ezpata dantzariak, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen Urrezko Dominen ekitaldian. Argazkia Gipuzkoako Dantzagunearen Facebook orrialdetik hartua da.

Atzo, abenduak 18, gertatu zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen Urrezko Dominen ekitaldiaren hasieran, ezpata-dantzaren bueltan.

Aurrealdean bi neskato nituen, lauzpabost urtekoak, eta alboan haien gurasoak. Zur eta lur ezpata dantzariei begira zeuden bi haurrak, musikaren erritmoan mugituz, aho zabalik, guztiz liluratuta.

Gurasoek “vámonos” esaten zieten, behin eta berriz, baina umeek ez zieten jaramonik egiten. Zeremoniak erabat harrapaturik zeuzkan, antza.

Dantzariak buelta eman eta Diputazioko ate aldera abiatu zirenean, bi neskatoek beste horrenbeste egin zuten, gurasoen amorraziorako. Halako batean, hala esan zien guraso batek: “Éstos ya se van, anda, vamos a ver a Olentxero y a Mari Dominguín”. Eta guraso horrek berak besteari: “A ver si les engañamos así”.

Baina haurrek ez zieten kasurik egin eta ezpata dantzarien atzetik jarraitu zuten, korrika. Segur aski, Olentxero eta Mari Dominguín-ekin kokoteraino, nahiago zuten ezpata-dantzaren parte izan.

Dokumentuaren akzioak

2015/12/23 21:21
Ez da anekdota ... bakoitzak bere prioritateak ditu eta kitto ...

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Arantzazu Muñoa

Arantzazu Muñoa

Ez naiz dantzaria eta ez naiz dantzarako jaio, baina naizena zergatik naizen jakiteko eta ingurua ezagutzeko balio didan heinean, interesatzen zait dantza ere.