Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Martta Irigoien Oier Araolaza: Neska eta mutikoen lekuaz dantzan

Dokumentuaren akzioak

Oier Araolaza: Neska eta mutikoen lekuaz dantzan

Noiz 2019/03/22
20:30
Non Donapaleu, Herri elkargoko gela, Auzitegi karrika
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Luzaideko bolant egunean neskek dantzatzeko bozkatu behar, Uztaritzeko kaskaroten ohiturak mutikoen artekoa izaiten segitzen, Legazpiko dantza taldeko neskek ezpatekilako dantzak egiten, Ereintza taldeko dantza ikusgarri berrian dantzari guziak gonaz, mutikoak falta direnean neskek dantzatzen, Elizondon emazteak mutil dantzan sartu zirenean gizonek alde egin zuten,… eta beste hainbeste adibide entzun eta ikusten ditugu gure inguruan. Eztabaida bizia. Baina posible dea bakoitzak – neska edo mutiko - nahi dituen dantzak dantzatzea ?

Badu zenbait urte jada, Burgaintziko dantzari batzuek beren buruari galderak egiten dizkietela neska eta mutikoen lekuaz dantzan. Nesken dantzak, mutikoek ezin dantzatu ? edo alderantziz mutikoena neskek ezin ? Gaurko egunean konprenitu eta transmititu ahal daitezke holako genero ezberdintasunak ?

Oier Araolaza Arrieta Donapaleura gomitatu dugu. Kazetari eta antropologoa da eta Dantzan.eus web-gunea sortua du, euskal dantza munduan erreferentzia dena 2002tik. Dantza tradizionalaren inguruan aditua da, bereziki tradizioan eta historian neska eta mutikoen lekuaz dantzan.

Dokumentuaren akzioak

Martta Irigoien