Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Haatik Dantza Konpainia Haatik: Hormek Diote On Stage

Dokumentuaren akzioak

Haatik: Hormek Diote On Stage

Noiz 2018/03/16
21:30
Non Andoain, Bastero Kulturgunea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

 

Haatik Dantza Konpainia-k Dss2016eu egitarau barnean martxan jarritako Hormek Diote proiektu ikusgarria eskeiniko du Andoaingo Bastero Kulturgunea.

Emigrazioa, generoen arteko ezberdintasuna, gizartearen automatismoa...

HORMEK ESANGO LUKETEENA AITZAKI HARTUTA, ELKARBIZITZAKO ZAILTASUN ETA ARAZOEZ HAUSNARTZEN DUEN DANTZA IKUSKIZUNA DA HORMEK DIOTE ON STAGE.

 

Koreografia: Vitali SafronkineAi Do Project-Iker Arrue eta Aiert Beobide Egaña
Musika: Pascal Gaigne 
Zuzendari eszenikoa: Olatz Beobide
Eszenografia: Edi Naudó
Argiztapena: Xabier Lozano Briones
Audiobisualak: Acronica Producciones

info+ http://www.haatik.com/

 

 

Dokumentuaren akzioak

Haatik Dantza Konpainia

Haatik Dantza Konpainia

2011. urtetik Aiert Beobidek zuzendutako dantza konpainia gipuzkoarrak sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da proposamen artistiko ezberdinak eskeiniz.

Euskara eta euskal kultura, konpainiaren nortasunaren oinarri dira eta bera sustraien eta bide berriagoen arteko zubiak eraikitzen ditu.

2012urtean aurkeztutako Errimak oinetan ikuskizuna izan zen konpainia ezagutzera eman zuen lana. Betsolaritza eta dantza uztartu zituen proposamen dibertigarri honek, emanaldi ugari egin zituen euskal herri osoan zear. Eta ikusle eta kritikaren oso harrera ona jaso zuen.

Ordu ezkero, Vitali Safronkine edo Iker Arrue bezelako koreografoekin lan egiteko aukera izan du, taldeko dantzarien formazioa landu eta sorkuntza ezberdinak aurrera eramanez.

2014. urtean Itsas Lapurrak lanarekin kalean eskeintzeko ikuskizunak sortzeko apustua egiten du Haatikek. Eta hauek Bilboko Kalealdia, Valladolideko Tac Jaialdian, Dantza Hirian, Leioako Umore azoka edo Gasteizko Kaldearte bezelako Nazioarteko jaialdietan eskeini ditu.

Azken urteetan bizitako ekoizpenik nabarmenena Dss2016-k abian jarritako “Hormek diote” proiektua izan da. Maila handiko artistekin aurrera eramandako kolaborazio proiektua izan da. Non, Koldo Almandoz zinegilearen zuzendaritza artistikoaren gidaritzapean, bizikidetza eta elkarbizitzari buruzko hausnarketa sakona eginez, bost sorkuntza aurrera eraman ditu konpainiak. Hauek, Pascal Gaigne musikagile ospetsuarekin kolaborazioan eraman direlarik aurrera.