Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Haatik Dantza Konpainia Haatik: Lan Prozesua

Dokumentuaren akzioak

Haatik: Lan Prozesua

Noiz 2018/03/10
12:00
Non Pasaia, Ciriza etxea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Haatik dantza konpainiak, udaberrian estreinatuko duen LAU EME pieza berriaren sorkuntza dela eta, honen prozesua konpartitzeko proposamen artistiko bat prestatu du emakumearen egunaren inguruan antolatuko diren ekintzen barnean.

Trintxerpeko Ciriza etxean izango da Martxoak 10 larunbata eguerdiko 12:00etan. Virginia Gil Couso argazkilariaren BAKARDADEAK argazki erakusketaren inaugurazioarekin kointzidituz.

EMAKUMEAK ETA SORKUNTZA

Haatikeko lau neska, emakumeak historian zehar izan duen ahalduntzeari buruz hausnartuko duen pieza batean ari dira lanean. Sorkuntza honen xehetasunak azaldu eta herritarrekin konpartitzeko asmoz, lan prozesua dagoen bezela erakutsiko dute lehenik eta ondoren, Virginia Gil argazkilariarekin batera LAU EME pieza eta BAKARDADEAK obrak egitearen motibazioeri buruz eta sorkuntza hauek eraman duten bidea eta metodologia azalduko diete ikusleeri. Azkenik, bai ikusle eta baita parte hartu duten artistek jasotako sentsazioen elkartrukea emango duen solasaldirako tartea egongo da.

Lanaren aurrerapen bideoa: 

 

LAU EME_ from Haatik Dantza Konpainia on Vimeo.

 

Dokumentuaren akzioak

Haatik Dantza Konpainia

Haatik Dantza Konpainia

2011. urtetik, Haatik Dantza Konpainia gipuzkoarrak sorkuntza propioetan lan egiteaz gain, hainbat sortzaileekin elkarlanean aritzen da proposamen artistiko ezberdinak eskeiniz.

Euskara eta euskal kultura, konpainiaren nortasunaren oinarri dira eta bere sustraien eta bide berriagoen arteko zubiak eraikitzen ditu.

2012urtean aurkeztutako Errimak oinetan ikuskizuna izan zen konpainia ezagutzera eman zuen lana. Betsolaritza eta dantza uztartu zituen proposamen  honek, emanaldi ugari egin zituen euskal herri osoan zehar. Eta ikusle eta kritikaren oso harrera ona jaso zuen.

Orduz geroztik, Vitali Safronkine, Iker Arrue bezelako sortzaileekin herreman estua izan du Ilargiaren Malkoa edo Hormek Diote bezelako lan ikusgarriak aurrera eramanez. Eta taldeko dantzarien etengabeko formazioan sakondu Abhilash NingappaMiquel Barcelona, Laura Vilar, Janet Novas eta Laia Santanach bezalako koreografo eta irakasleak jasoz. 

2014. urtean kalean eskaintzeko ikuskizunak sortzeko bidea egiten du Haatikek. Eta ordu ezkero nazioarteko jaialdi esanguratsuetan izan da bere lanak aukezten. Euskal Herrian Kalealdia, Kaldearte eta Leioako Umore azokan, penintsulan Valladolideko TAC eta Bartzelonako NunOff, eta baita Frantziako Fest´arts, Les Sarabandes edo Musicalarue bezalako jaialdietan.

Azken urteetan bizitako ekoizpenik nabarmenena Dss2016-k abian jarritako “Hormek diote” proiektua izan da. Maila handiko artistekin aurrera eramandako kolaborazio proiektua izan zen. Non, Koldo Almandoz zinegilearen zuzendaritza artistikoaren gidaritzapean, bizikidetza eta elkarbizitzari buruzko hausnarketa sakona egin zuten Pascal Gaigne musikagile ospetsuarekin elkarlanean.

Haatikek dantzaren sorkuntza eta erakusketaz haratago, dantza gizartera hurbildu eta arte eszenikoen sektoreko beharrak asetzeko helburuarekin, dantzaren formazio, sensibilizazio eta zabalkunderako ildo ezberdinetan lan egiten du (H)IK DANTZA egitsmoaren bitartez.