Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aritz Labrador Odriozola Bizkaian Emakumeak Dantzari

Dokumentuaren akzioak

Bizkaian Emakumeak Dantzari

Noiz 2016/11/05
18:30
Non Durango, Andramariko elizpea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Anitzak dira azkenaldian entzun diren emakume dantzarien inguruko kontuak. Bizkaiko emakumeek azken hamarkadotan egin dituzten dantzak, alabaina, ez dira askotan tradiziotzat hartzen. Honen aurrean, eta gure herriaren eta dantzaren historiaren parte diren dantzek aurkeztuak izateko aukera bat izan dezaten, aurten ere IV. Bizkaian Emakumeak Dantzari Ekitaldia aurkezten dugu. Gure eskualdeetako dantza taldeetan ume, gazte zein ez hain gazteei erakusten zaien eta erakutsi izan zaien dantzak agerraldi berezi honetan aurkeztuz.

Ekitaldiaren aurretik kalejira izango dugu 18:00tan, azokatik hasita. Iluntzeko 18:30tan hasiko da Andra Mari elizpean dantza agerraldia eta hau bukatzean, erromeria izango dugu parte hartzaileek eta nahi duen orok parte har dezaten. 

Erdu!

Dokumentuaren akzioak

Aritz Labrador Odriozola

Aritz Labrador Odriozola

Aritz Labrador Odriozola (Zornotza, 1997)

Dantzaria, dantza maitalea, txistularia, txirularia, piano-jolea, dantza-monitorea. Euskal dantzen, musikaren, folklorearen eta kulturaren maitale.

Kontaktua:

labradoraritz@gmail.com | 649 153 802