Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Christian Alemany Laudioko XVII. Aurresku eta Fandango eta Arin-arin lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Laudioko XVII. Aurresku eta Fandango eta Arin-arin lehiaketa

Noiz 2014/08/16
17:00
Non Laudio, Herriko plaza
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Urtero legez Fita fik euskal soinutresna elkarteak aurresku eta fandango eta arin-arin lehiaketa antolatu du Laudioko San Roke jaien karietara. Lehia abuztuaren 16an izango da Laudioko Herriko Plazan. 18:00etan aurresku lehiaketa eta 19:00etan fandango eta arin-arin lehiaketa. Izena emateko egunean bertan 17:00etatik 18:00etara. Sariei dagokionez aurresku sailean lehenengoak txapela, Fidel Largatxaren eskulana eta 190€ eskuratuko ditu. Bigarrenak Fidel Largatxaren eskulana eta 120€. Hirugarrenak, berriz, 60€. Fandango eta arin-arin sailari dagokionez, lehengo postua erdiesten duen bikoteak txapela, zapia, Fidel Largatxaren eskulana eta 225€ lortuko ditu. Bigarrenak Fidel Largatxaren lana eta 160€. Hirugarren bikoteak 100€ko saria izango du. Saririk gabeko dantzari bakoitzak 40€ko dieta jasoko du. Dantzatu beharreko aurreskuari dagokionez Uriko Aurreskua bezala ezagutzen duguna izango da, jotzaile lanetan txistu banda izango da. Fandangoa ere txistulariek joko dute, arin-arina, berriz, trikitixa eta panderoak.
Izen ematea lehiaketa lekuan 17:00etatik aurrera.

Informazio gehiago:
fitafikeskola@gmail.com

Dokumentuaren akzioak

Christian Alemany