Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal dantza taldeak atzerrira

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza taldeak atzerrira

dantzan.com
2006/07/18 12:47
Urtero hainbat dantza taldek Euskal Herritik kanpoko jaialdetan parte hartzen dute. 2006an ere talde asko aterako dira eta dagoeneko joan, ibili eta itzuli dira batzuk. Beste batzuk datozen asteotan joango dira. Hungaria, Txekia, Beljika edo Argentina dira aurten dantza taldeek bisitatuko dituzten herriak. Katalunia aldera ere hainbat talde joango da 2006an.

2006an atzerrian ibiliko diren euskal dantza taldeetako batzuk bildu ditugu ondoko lerroetan. Ez daude denak, baina taldeak nondik nora dabiltzan ikusteko balio dezake. Aipatzekoa da Hungariako jaialdi batean hiru euskal dantza talde izango direla. Data desberdinetan izango dira ordea, eta ez dute elkarrekin topo egingo.

Jasotako datuak mapa batean jarri ditugu eta hauxe da emaitza.

Alurr (Ibarra) - Bartzelona
Ibarrako Alurr dantza taldea Bartzelonan izan da apirilean. Bartzelonako Kabum perkusio taldearekin sortutako harremanak eraman ditu Ibarrakoak Kataluinako hiriburura. Bestalde, Alurr dantza taldeak Italiako Castiglione del Lago hirian burutuko den Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko du uztaileko azken astean.

Irrintzi (Zumarraga-Urretxu) - Lovaina (Beljika)
Beljikan, Flandriako Leuven hirian ospatu den Paasfeesteen-eko Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartu dute apirilean. Holanda, Albania eta Esloveniako taldeekin batera parte hartu dute jaialdian.


taldeak-atzerrira-2006 tagged map by user - Tagzania

Haritz (Elgoibar) - El Vendrell (Tarragona)

Elgoibarko Haritz Dantzari Taldeak 2006ko uztailaren 29, 30 eta 31a El Vendrell-en ospatuko den Mostra de Folklore Penedes 2006 jaialdian dantzatuko du.

Duguna (Iruñea) - Porto (Portugal)
Iruñeko Duguna dantza taldeak Portoko XXVI. Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko du uztailaren 25etik 30era.

Eskola (Donostia) - Cerveny Kostelec (Txekia)
Donostiako Eskola dantza taldeak Txekiako Cerveny Kostelec herriko Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko du 2006ko abuztuaren 23tik 26ra.

Kezka (Eibar) - Sint-Niklaas (Beljika)
Eibarko Kezka Dantza taldeak Beljikako Sint-Niklaas hiriko Volkskundstweek 2006 Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko du 2006ko abuztuaren 13tik 18ra.

Alkartasuna (Bermeo) - Szeged (Hungaria)
Bermeoko Alkartasuna dantza taldeak Hungariako Szeged herrian antolatzen den International County Wandering jaialdian parte hartu du 2006ko uztailaren 4tik 11ra.

Ortzadar (Iruñea) - Szeged (Hungaria)
Iruñeko Ortzadar dantza taldeak Hungariako Szeged herrian antolatzen den International County Wandering jaialdian parte hartuko du 2006ko uztailaren 18tik 25era.

Algara (Gasteiz) - Szeged (Hungaria)
Gasteizko Algara dantza taldeak Hungariako Szeged herrian antolatzen den International County Wandering jaialdian parte hartuko du 2006ko abuztuaren 15etik 22ra.

Oinkari (Villabona) - Katalunia
Villabonako Oinkari dantza taldeak bi emanaldi eskainiko ditu uda honetan Kataluinian. Abuztuaren 15ean Les Borgues Blanques-en dantzatuko dute eta abuztuaren 25ean LÁrboç herrian.

Korosti (Legazpi) - Nijar (Almeria)
Legazpiko Korosti dantza taldea Almeriako Nijar herrian izan da dantza egiten ekaineko azken asteburuan.

Kriskitin (Durango) - Plovdid (Bulgaria)
Durangoko Kriskitin dantza taldeak Bulgariako Plovniv edo Plovdid hiriko Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko du uztailaren 28tik Abuztuaren 7ra.

Kriskitin (Durango) - Villaluenga de la Sagra (Toledo)
Durangoko Kriskitin dantza taldea Toledoko Villaluenga de la Sagra herriko dantza eta abesbatz jaialdian izango da abuztuaren 12 eta 13an.

Alkartasuna (Pasaia) - Cantonigròs (Katalunia)
Pasai Antxoko Alkartasuna dantza taleak Kataluniako Cantonigrós herriko dantza lehiaketan izan dira 2006ko uztailaren 13tik 16ra.

Alkarkide (Pasaia) - Istanbul (Turkia)
Pasaiako Alkarkide dantza taldea Turkian, Istanbul-eko Folklore Jaialdian izango da uztailaren 24tik 31ra.

Itxas-Alde (Bakio) - Gjesdal (Norvegia)
Bakioko Itxas-Alde dantza taldeak Norvegiako Gjesdal herriko taldearekin trukea egingo du, eta abuztuaren 18-tik 26-rarte Norvegian izango da.

Andra-Mari (Galdakao) - Quillan (Frantzia)
Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak Frantziako Quillan hirian ospatzen den Folklore Jaialdian parte hartuko du uztailaren 28tik abuztuaren 6ra.

Andra-Mari (Galdakao) - Sárvár (Hungaria)
Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak Hungariako Sárvár herrian ospatzen den folklore jaialdian parte hartuko du abuztuaren 15tik 20ra.

Kresala (Donostia) - Martigny (Suitza)
Donostiako Kresala dantza taldeak Suitzako Martigny herrian ospatzen den Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko du abuztuaren 1etik 6ra.


Aurtzaka (Beasain) - Argentina
Beasaingo Aurtzaka dantza taldea Argentinan barrena ibiliko da dantzan 2006ko abuztuan. Uztailaren 28an abiatuko dira eta Bahía Blanca, eta Chivilcoy, Rosario eta Resistencia hirietan dantzatuko dute, tokian tokiko Euskal Etxearen laguntzarekin. Hiru aste egingo dituzte Argentinan.


taldeak-atzerrira-2006-Amerika tagged map by user - Tagzania


Zure  taldea ere atzerrira baldin badoa aurten kontaiguzu iruzkina gehitu atalean.

Itxas-Alde (Bakio)
2006/07/19 15:32

Bakioko Itxas-Alde dantza taldeak, urtero lez, elkartruke bat antolatu dau, arurten Norwegiako Gjesdal herriko taldeagaz. Eurak Bakion egongo dira Uztailaren 27-tik Abuztuaren 1-eraino, eta bakiotarrak Norwegiaraino joango dira Abuztuaren 18-tik 26-rarte, euskal folklorea erakustera eta bertako fiordoak ikustera.

Oberena dantza taldea (Iruñea)
2006/08/25 17:52

Aurten, Oberena dantza taldea Amelie les bains (Iparraldeko Herri Katalanak)eta Lleidan (Hegoaldeko Herri Katalanak)egon da.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz edo zure Twitter edo Facebook kontua erabiliz.