Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Kutx ala Pil?
Maritzuli konpainiak "Kutx ala Pil?" ikusgarria eskainiko du datorren azaroaren 12an, igandean, Irisarrin. Miarritzeko Maitaldia jaialdian estreinatu zen Claude Iruretagoienak zuzendutako lana, eta Maritzuli konpainiak dantza tradizionaletik abiatuta sortu duen azken ikusgarria da.
Usansoloko Oinarin dantzari taldearen 10. urteurrena
Aurten Usansoloko Oinarin Dantzari Taldeak bere 10. urteurrena ospatzen du. Asmo honekin, taldeak ekitaldi berezi ugari antolatuko ditu urte honen amaieran eta datorrenaren erdialderarte: bertso saioak, agerraldiak aspaldiko dantzariekin, janari herrikoiak, eta abar. Eta honen adierazpide argia, sasoi honi hasiera emateko, Usansolon antolatuko den Bertso Saioa da.
Lanònima Imperial, 20. urtemugan emanaldia Bilbon
Juan Carlos Garcia bilbotarraren zuzendaritzapean, Lanònima Imperial konpainia katalanak bere hogeigarren urtemuga ospatuko du "A la nit ferida pel raig" (Izpiak zauritutako gauean) ikuskizunaren estreinaldiarekin. Pieza hori Euripides-en Bakanteak tragedia greziarrean oinarrituta dago eta mugimendua, melodia eta irudia fusionatzen ditu. Obra -Arriaga Antzokia-Mercat de les flors-en arteko ekoizpena- Bilboko Arriaga Antzokian estreinatuko da azaroaren 2 eta 3an (20:30ean), eta Bartzelonako Mercat de les Flors-en azaroaren 23tik 26ra (21etan).
Zuberoako dantzak aztergai Barkoxen
Eusko Ikaskuntzak Zuberoako dantzen inguruko jardunaldi interesgarria antolatu du. Barkoxen burutuko da jardunaldi hori datorren azaroaren 11n. Azpimarratzekoa da Jean Michel Guilcherrek 60 eta 70eko hamarkadetan Zuberoan grabatu zituen filmeak aurkeztuko direla bertan.
Festa Berriak jardunaldien kronika
Asteburuan burutu dira Donostiako Miramar jauregian Eusko Ikaskuntzako Folklore sailak antolatu dituen jardunaldiak. "Festa Berriak. Antzinako folklorea eta gaur egungo ekintzak" zuen izenburua jardunaldiak eta besteak beste Josep Martí, foklore ikertzaile katalana entzuteko aukera ederra eskaini digu. Jardunaldi mamitsua gertatu da eta ondoko lerrootan nire kronika pertsonala jaso nahi izan dut.
Gaztediren 55. urteurrenaren azken txanda
Erromeria batekin eta webgune berrituaren aurkezpenarekin borobildu ditu Gaztedi dantza taldeak 55. urteurreneko ospakizunak. Joan den urriaren 21ean ospatu ditu Gaztedik urteurreneko azken ekitaldiak, Santutxun bertan egindako erromeria eta bazkariarekin.
Jalgi Hadi Dantzara Amurrion
Honezkero jakingo duzu Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak plazako dantza eta erromeria berreskuratzeko erabakia hartua zuela. Dantza taldeen arloa eta era bateko edo besteko dantza-lehiaketen mundua osasuntsu genituen arren, azken urteotan bazen errealitate triste bat: plazako dantza goitik behera zetorrela eta erromeria giroko dantza horrek oso presentzia eskasa zuela gure plazetako dantzaldi eta jaietan.
Aitzina Pika, Aitzindariak elkartearen ikusgarria
Datorren urriaren 28an aurkeztuko da Mauleko pilotalekuan Zuberoako Aitzindariak elkarteak prestatu duen Aitzina Pika ikuskizuna. Dantzari, musikari eta kantarien artean hamabi taldetako ia 90 lagunek parte hartuko dute emanaldian.
Herrien Arteko X. Folklore Jaialdia Barakaldon
Azaroaren 4 eta 5ean Herrien Arteko X. Folklore Jaialdiaren ospatuko da Barakaldo Antzokian eta Muskizeko Meatzari Antzokian. Aurten, Monzoneko (Huesca) "Nuestra Señora de la Alegría" eta Colungako "Xagardua" (Asturias) taldeek hartuko dute parte.
Dantzaldia 2006 Bilbon
Puntako dantza konpainiak, ikuspegi berriak eta proposamen sendoak bildu dira berriz ere La Fundicion-ek antolatzen duen Dantzaldia programazioan. Retouramont, Linga, Daniel Léveillé , Ballets Jazz de Montreal eta Jose Navás dira Dantzaldiaren zazpigarren edizioan Euskalduna jauregian eta Guggenheim-en ikusi ahal izango diren emanaldiak.
Dokumentuaren akzioak