Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Herrien Arteko X. Folklore Jaialdia Barakaldon

Dokumentuaren akzioak

Herrien Arteko X. Folklore Jaialdia Barakaldon

Jaialdiak ekitaldi ezberdinak ditu, Azaroaren 4an Barakaldo Antzokian, gonbidatutako eta etxeko taldearekin. Urtero bezala, ondoko herri batera eramaten dugu jaialdia eta aurten Muskizera eramango dugu, azaroaren 5ean Meatzari Antzokira hain zuzen ere. Egun horretan ere, Intzarri Dantza Taldeak egingo du dantza.

Jaialdiaren bigarren egunean musika da oinarria eta, aurtengoan Euskal Herriko musika izango da ardatza. Sestaoko Zugarramurdi Txalaparta taldea, Portugaleteko Elai Alai taldearen dultzaineroak, Aspaldiko Txistulariak eta Ibarrakaldu taldeak osatuko dute ekitaldia.

Herrien Arteko Folklore Jaialditik hainbat talde pasatu da: Grupo Folclórico Excelsior (Gijón), Grupo de jotas Cinco Villas (Bardena-Zaragoza), Agrupación folclórica "Virgen de Gracia (Puertollano-Ciudad Real), Grupo de danzas El Castro (Ponferrada-León), Grupo de danzas Carrascal (Alcoy-Alicante), Esbart dansaire D'andorra La Vella (Andorra), Agrupación folclórica Celme (Pontevedra), Grupo de danzas Taveiro (Portugal), Kelc'h Keltieg Rostren (Bretaña), grupo Municipal de Canto y Danzas de Cáceres (Extremadura), Grupo folklorico Terra de Sole (Italia), Grupo Esbart San Martí (Catalunya), Folk Art Group Die Boose (Bélgica), Coro y danza Escuderos de Arlanza (Cantabria), Group de Ball Es Penell (Menorca), A.F. Oroval (Tenerife), Grupo de danzadores San Asensio (Logroño).

Eta bereziki gonbidatutako taldeak:

Banda Municipal de música de Barakaldo, Escuela de instrumentos autóctonos Hala Dzipo, Grupo de gaitas Doces Lembranzas (centro gallego de Barakaldo), Grupo de gaiteros Bizkaiko Gaiteroak, Fanfarria Laguntasuna, Xabier Amuriza eta Jokin Castaños bertsolariak (HASI Bertso Eskola).


Herrien Arteko X. Folklore Jaialdia

Egitaraua


Azaroak 4, larunbata

Barakaldo antzokian - Dantza 19.30etan

  • G.F. Nutra. Sra. de la Alegría (Monzón-Huesca)
  • Xagardua (Colunga-Asturias)
  • Ibarrakaldu (Euskal Herria)


Azaroak 5, igandea

Meatzari Antzokia , Muskiz - Dantza 12.30etan

  • G.F. Nutra. Sra. de la Alegría (Monzón-Huesca)
  • Xagardua (Colunga-Asturias)
  • Intzarri Dantza taldea (Muskiz - Euskal Herria)


Barakaldo Antzokian - Musika 19.30etan

  • Aspaldiko Txistulariak
  • Sestaoko Zugarramurdi Txalaparta
  • Elai Alai taldearen Dultzaineroak
  • Ibarrakaldu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.