Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaztediren 55. urteurrenaren azken txanda

Dokumentuaren akzioak

Gaztediren 55. urteurrenaren azken txanda

2006/10/24 09:42

Lehengo eta oraingo Gaztediko kideak bildu ziren larunbatean erromeria ospatu, eta besteak beste Baztango mutil-dantzak, Baztango zortzikoa eta bere garaian Gaztedi eta Dindirri moduko taldeek ateratzen zuten Hiriko aurreskua dantzatzeko. Gaztediko belauanaldi guztietako txistulari eta musikariek parte hartu zuten erromerian.

Gaztediren web gune berriaren inaugurazioa

Urte askotako lanaren ondoren argia ikusi du dagoeneko Gaztediren webgune berriak: www.gaztedi.net. Webgunean Gaztediren historia ikus daiteke, testu eta argazkien bidez. Gaztedik bere errepertorioan dituen dantza guztien inguruko informazioa eskaintzen da, dantzaren historia, koreografia, argazkiak, jantziak, eta Gaztediko musikarien jotako doinuak eta partiturak pdf formatoan.

Albiste atal bat ere du, eta beste bat emanaldiei buruzkoa, egiteko daudenak eta egindakoak ere jasotzen dituena. Taldearen garai guztietako argazki mordoska bat ikusi eta jaitsi daitezke. Azkenik, lotura atal bat ere dago. Webgunea eguneratua mantentzeko ahalegina egingo da. Oraingoz, denbora faltagatik, gazteleraz bakarrik ikus daiteke (urteurreneko bazkarirako aurkeztu nahi genuen), baina laster euskaraz ere izango da.

55. urteurrena

Asteburuko ekintzekin bukatu dira Gaztediren 55. urteurreneko ekitaldiak.  Urte osoan egin ditu ekitaldiak Gaztedik. Horien artean nabarmentzekoak dira Bilboko inauterietan aurkeztu zen Nafarroa Behereko inauteri jendetsua, taldearen belaunaldi guztietako 100 dantzari bikotek parte hartu baitzuten bertan. Gainera, taldeko gazteenentzat jaialdia egin zen ekainean Santutxuko Berri-Otxoa kiroldegian, Orenburgoko (Errusia) talde baten parte hartzearekin Nazioarteko Folklore Jaialdia egin da, eta Mallorca-ko Artá herriko taldearekin truke kulturala egin du Gaztedik.

Gaztediren historia liburu banatan


Gaztediren 40. urteurrenean Javi Erizek idatzitako Gaztedi 40. urteurrena izeneko liburua argitaratu zen. Bertan, dantza taldearen sorreratik urteurren horretara taldearen ibilbidea jasotzen zen emanaldi, anekdota eta bizipenen bidez, eta testu eta argazki sorta ederrarekin.

Ondoren, 50. urteurrenerako liburu berria argitaratu zen, oraingoan koloretan, eta Joselu Angeluk idatzita, 1991tik 2001era bitarteko 10 urteetan jazotakak biltzen zituen. Izenburua sinplea du: Gaztedi, 1991-2001.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.