Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aitzina Pika, Aitzindariak elkartearen ikusgarria

Dokumentuaren akzioak

Aitzina Pika, Aitzindariak elkartearen ikusgarria

2006/10/16 11:19

Zuberoako dozena bat dantza talde biltzen ditu bere baita Aitzindariak elkarteak. Honako herrietako dantzariek parte hartuko dute ikusgarrian: Arrokiaga, Atharratze, Barkoxe, Eskiula, Iruri, Idauze, Larraine, Ligi-Lexantzü, Maule, Muskildi eta Urdiñarbe. 63 dantzari, 10 kantari, 10 musikari eta 100 jantzi izango dira dantza, kanta, argi-jokoak eta soinu bereziak izango dituen emanaldian.

Aitzindariak elkarteko Jean Bordaxarrek Euskobizia agerkariari esandakoaren arabera egun Zuberoan egiten den dantzarekin ikuspegi kritikoa erakutsi nahi izan dute ikuskizun honen bidez. Baina badu nostalgia puntua ere bai, garai bateko dantza oroitu nahian.

Dantzariek berek agertu zuten ikusgarri bat egiteko gogoa, eta gogo horri erantzunez ari dira lana koordinatzen Jean Bordaxar bera eta Patrick Queheille Kanpo. Emanaldiaren iragarki afitxa lehiaketa bidez hautatu dute, eta aurkeztutako bost proposamenen artean Anaïs Sagaspe, Eskiulako dantzariak proposatutakoa atera da garaile.

Aitzina Pika

  • Urriaren 28an, larunbatean
  • Mauleko Jai-Alain
  • 21.00etan
  • Sarrera: 12 Euro


Ondoko emanaldiak

Aitzina Pika ikusgarriaren aurkezpena Maulen izango da eta ondoren beste zenbait herritan ikusi ahal izango da. Hala ere, ez dira emanaldi asko eskainiko, Argia aldizkariari Patrick Queheille Kanpok eskainitako elkarrizketan azaldu zuenez. Hona Aitzina Pika ikusteko izango diren beste data batzuk:
  • Azaroaren 18an Arrasaten
  • Abenduaren 2an Getxon
  • Abenduaren 23an Biarritzen
  • Urtarrilaren 28an Amurrion

Hona Aitzina Pika ikusgarriari buruz Jean Bordaxarrek helarazi dizkigun lerro batzuk:

Bunet  gorriaren karietara, besta bat antolatürik da. Alegia edo egia? Zer da gure soa?
Eüskararen erroa ..... galdürik denean .....Gure soa nolako.......mirail aitzinean ?
Egiten ahal düzü...... frisata aidean......Antrexata dükezü....kolpüz bihotzean.

"Soa" kantorearen llabürpen bat (arrapika) : Jean BORDAXAR

Leheneko bi dantzari, gerla ondoko maskaradetaz minberatürik dira. Dolü edo esperantxa ?
Berrogeitazortzian zen maskarada ederra...............Xiberoko lifenta, erran arabera
Denak potiko eta, baziren manera............Indarra bai teknika, beltzek zer eüskara !

Koblen llabürpen bat : Jean BORDAXAR

Neskatilek Xiberotar dantza salbatü dieia ?
Dantza gibel ari beitzen             
Erakusten hasi ziren                                     
Talde güzien salbatzen                                 
Ahal dütügü ospatzen.

"Neskatilekin" kantorearen llabürpen bat, Jean BORDAXAR

Eta bihar, herri ohidürekin aski dükegüia ala gure kültüra osoki biziko dügü ?
Izan ontsa berriz arte                                         Zin aitzina aitzina pika
Berriz ontsa izan arte                                          Bi jauzi ondoan Zinka
Laster gira                                                           Aitzindarien argiak
Gütan fida                                                           Orhi tinia killika
                                                                            Jüntatüko lagün maite

 "Aitzindarien zinka" kantorearen laburpen bat : Mixel ETXEKOPAR.

Dokumentuaren akzioak

user
2007/04/20 10:46

Zuberoako Aitzindariak elkartearen Aitzina Pika ikusgarriaren azken emanaldia eskainiko da datorren 2007ko apirilaren 28an Bilbon. Larunbat arratsaldeko 20.00etan izango da emanaldia Bilboko Ayala Antzokian, eta BBKren bidez salgai daude sarrerak.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.