Kutx ala Pil?

2006/11/07
Kutx ala Pil?

Zuberoako tradizioan oinarrituta eta maskaradetako pertsonaiak baliatuz maitasun historia dantzatzen du Maritzuli konpainiak. Dantza tradizionala du ikuskizunak oinarrian baina dantza garaikidea eta bestelako elementuekin uztartuta ageri da. Catherine Arkanuthurrik eta Claude Iruretagoienak egin dituzte koreografiak.

Jose Antonio San Miguelek prestatu ditu ikuskizuneko doinuak. Bestalde, Bruno Delavigne Daviak eta Jon Iruretagoienak zuberoako urratsen sailkatze lan zabala burutu dute, eta lan horren emaitza dantzatzen dute taula gainean.

Kutx ala Pil?

Maritzuli konpainia

Claude Iruregagoienak zuzenduta
Azaroak 12, igandea, 17.30etan
Irisarri, Airoski gelan