Dokumentuaren akzioak
Albisteak
"Antonio" ikuskizunaren estreinaldia Antonio Marquez-en eskutik
Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) 2008ko bere egitarauari ekingo dio mundu mailako estreinaldia den "Antonio" lanarekin. ABBEko bigarren bazkide zenbakia duen Antonio Marquez-ek, Antonio "El bailarin" bezala ezaguna zen Antonio Ruiz Soler (1921-1996) omenduz sortu du lan hori. Estreinaldi handi baten programazioarekin, ABBEk dantza sustatu eta hedatzeko bere jardunean urrats garrantzitsua eman du.
Zenbaki-dantza, 2007 urtea dantzan.com-en
Hona hemen bukatu berri den 2007 urtean dantzan.com-ek izan dituen bisitak, albiste eta atal irakurrienen zerrendak, gehien bilatutako hitzak eta bestelako estatistikak. Aurten ere 100.000 bisitatik gora izan ditugu eta 300.000 orritik gora erakutsi dira. Egunero 300 lagunek irakurtzen dute dantzan.com.
Maskaradak 2008 Aloze eta Atharratzeko gazteen eskutik
Urtarrilaren 13an abiatuko dira maskaradak Zuberoan. Aurten bi herritako gazteak, Aloze eta Atharratzekoak elkartu dira maskaradak prestatzeko eta Atharratzen bertan hasi Santa Grazin bukatu bitartean hamabost agerraldi egingo dituzte. Hona hemen Aitzindariak elkarteko Jean Bordaxar-ek helarazi dizkigun 2008ko Zuberoako maskaraden datak eta egutegia:
2007 urtea dantzan
Bukatzear dagoen 2007 urte hau, atzerrian dabilen euskal dantzarien multzoarentzat Zubin Methak zuzendutako Danubio Urdinaren doinura hasi zen. Vienako Schönbrunn jauregian dantzatu zuten Lucia Lacarra eta Cyril Pierrek, urte berriko kontzertu ezagunean.
Beskoitzeko inauteria Italian erakutsiko dute
Beskoitzeko inauteria osatzen duten kaskarotak, kotilungorri, ponpiera, hartza eta abarrekoak aurten Italiara hurbilduko dira. Hain zuzen ere Valle d'Aostan ospatuko den Europako inauterien erakustaldi batean parte hartuko dute. Baina lehenengo herrian bertan aterako da inauteria. Eta berehala hasiko da gainera, datorren asteburuan hain zuzen ere.
Baina... zer da dantza tradizional bat?
Azken urteotan, zenbait lan desberdinetan ari nintzela, Dantza Tradizionalaren inguruko zenbait mintzalditan aurkitu dut nire burua. Bitxia da, baina ez harrigarria, guztietan ikuspegi desberdinetatik aztertu dela gaia, baina ibilbidearen bukaeran, aurkeztutako esperientziak eta eskuratutako emaitzak beretsuak izan direla:
Pierre Gil, EDBko lehendakari ohia hil da
Euskal Dantzarien Biltzarreko sortzaileetakoa, 1974-1977 bitartean EDBren presidente izan zen. Lauburuk 1981an argitaratu zuen "La Danse Basque" liburuan parte hartu zuen. Begiraleak taldearekin Lapurdiko inauterien berpiztean parte handia izan zuen.
Aiara Iturrioz-ek irabazi du Bilbo Hiria sariketa
Bart jokatu da Arriaga antzokian, Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) antolatutako Bilboko Hiria dantzari gazteen txapelketa. Aiara Iturrioz gasteiztarrak eskuratu du lehen saria Giselle ballet klasikoan oinarritutako koreografia batekin. Hona saridunen zerrenda:
Juan Pedro Aramendia: "Dantza plazerra denean, bizi daitekeen plazerik handienetakoa da hori"
Zangozan Juan Pedro Aramendia-z galdetu eta edozeinek erantzunen dizu. Gozogilea, dantzaria, instituzio bat finean. Duela 35 urte sortu zuen Rocamador dantza taldea eta aurten urtebetetzea ospatzen ari dira. Lanetik jubilatu nahi bai, baina dantzan jarraituko luke beste hainbat urtez, dantza bere pasioa baita.
Bilboko Hiria dantzari gazteen 2. sariketa
Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) asteburu honetarako antolatu du Bilboko Hiria dantzari gazteen txapelketa. Datorren igandean, abenduaren 9an egingo da, 19.30etan Arriaga Antzokian. Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Kantabria eta Murtziatik etorritako 22 dantzarik erakutsiko dituzte beren dohainak dantza klasikoa, neoklasikoa, garaikidea eta dantza espainiarra estiloetan.
Dokumentuaren akzioak