Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Abian da dantza garaikidearen Zirkuitoa
Dantza Garaikidearen Zirkuitoaren IV. edizioa otsailaren 23a eta ekainaren 6a bitartean izango da honako toki hauetan: Gasteiz, Elorrio, Donostia, Leioa, Agurain, Andoain, Gernika, Villabona eta EHUeko Kanpusa.
Nola asmatu tradizioa (zahar)berritzen?
Eduardo Punset zientzialariak idatzitako artikulu bat irakurri berri dut: "¿Cómo se alcanza el éxito?". Kazetariek hain maiteak dituzten titular ausart horrek artikulua irakurtzera bultzatu ninduen, halako atrebentziaren atzean zientzialariak zer nolako diskurtsoa erabiliko ote zuen jakin nahian.
The Place-ra sartzeko audizioak Bilbon
The Place Londresen dagoen dantza garaikideko eskola entzutetsua da. Dantza eskola garrantzitsu horretan sartzeko audizioak egingo dira Bilbon datorren martxoaren 2an. Audizioan hautatua gertatuz gero bertan ikasketak burutzeko beka ziurtatzen dute.
Natalia Bessmertnova, Giselle onena hil da
Natalia Bessmertnova errusiar balet eskolak emandako dantzari onenetakoa, Bolshoiko baletako izarra eta zenbaiten iritziz inoiz izan den Giselle dantzari onena hil da Moskun 66 urterekin. Natalia Bessmertnovaren dantzari dohainak erakusten dituen zenbait bideo bildu ditugu.
Dantza liburuak argitaratzen hasi da Danza Getxo
"Cuadernos de Danza" izenburupean, dantzaren inguruko lanak argitaratzen hasi da Danza Getxo elkartea. Dantzari, koreografo, dantza ikasle eta dantza zaleei zuzendutako lanak dira. Dagoeneko bi liburu daude kalean, dantzarien motibazioa sustatzeko teknikak eskaintzen dituena eta dantzaren kudeaketa aztertzen duena.
Mamuxarro xirri xarro!
Inaute asteartea Unanun. San Donatoren mendiaren oinean dagoen Sakanako herri honetan mamuxarroek hedatzen dute ikara inauterietan. Mamuxarroak ordea urrutira antzematen dira, soinean daramatzaten ezkilek salatzen dituzte. Arriskutsuagoak dira mutuak, bapatean agertu eta astintzen baitzaituzte hurritz makilekin.
Mutxiko Eguna ospatuko da Luhuson martxoan
Martxoaren 8an hain zuzen ere ospatuko da Luhusuko Mutxiko Eguna. Lehengo eta oraingo mutxikoak dantzatzeko aukera, mutxikoetako urrats berrien tallerra, eta mutxiko berriak biltzen dituzten bi CDren aurkezpena.
Axeri-boda, ortzadarraren azpian dantzan
Datorren igandean, otsailaren 24an, estreinatuko da Bilboko Arriaga antzokian Axeri boda, Juan Antonio Urbeltz-ek zuzendutako Argia dantzari taldearen ikuskizun berria. Eguzkia eta euriak bat egiten duten egun berezietan oinarritutako Eurasiako atsotitz zahar batetatik abiatuta gai horren inguruko hainbat tradizio bildu eta argi eta kolorez jantzi ditu Urbeltzek.
Blanca Li eta bihotz eroa Donostian
Blanca Li, mestizajearen maisu, iraultzaile eta ikonoklasta, Frantziako Arteen eta Letren Ofizial izendatu zuten 2007an. Catherine Simonpietrik zuzendutako honetan agerian geratzen dira musikaren beraren oinarri diren parametro ugari:
Sagar-dantza, hartza eta mozorroak Arizkunen
Inauteri asteartea Arizkunen. Sagar-dantzariak ibili dira kalez-kale, zortzikoa eta sagar-dantza eskainiz. Ondoren hartza, mozorroak eta inauteriko konparsa osoa kaleratu da. Batzuk irribarrea eragiten dute, baina ez dago astirik barre egiteko, hartza hurbil dago eta.
Dokumentuaren akzioak