Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Arte Eszenikoen Goi Zentroa ez da 2008-2009an abiatuko
Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza sailburuari egindako galdera baten bidez jakin ahal izan da Bilboko Alhondigan martxan jarriko zela iragarri zen Arte Eszenikoen Goi Mailako Zentroa ez dela 2008-2009 urtean abiatuko. APDPV Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteari esker jaso dugu informazio hau.
Bilbo dantzan jarriko du Lekuz Leku 2008 jaialdiak
Abandoibarran ospatuko da ekainaren 26an, 27an eta 28an paisaia hiritarretan burutzen den IV. Nazioarteko dantza jaialdia eta bideo sorketa lehiaketa. Mar Gomez, Ciento cincuetan cuerdas, Organik, Sara Martinet, Los Corderos, Mikel Aristegui, German Jauregi, Laura Aris, Moeno Wakamatsu eta Martin Sonderkamp dira besteak beste Bilboko kaleetan dantzatuko direnak.
Eraiki dantza taldearen 30 urteurrena
Eraiki Dantza Taldeak, hurrengo ekainaren 21ean Irunen Dantzari Txiki Eguna ospatuko du. Aktibitate hau Eraikik aurten 30 urte betetzen dituelako antolatu da. Hasiera hasieratik taldearen oinarri diren haur eta gazteen bilkura egitea izan da Eraikiren asmoa, Euskal Herriko folklore dantzatua lantzen duten taldeak bilduz.
Inoiz ikusiriko luzeena
Aurtengoa urte berezia dugu Kemen dantza taldearentzat. Izan ere 35 urte betetzen dira Txingudi ikastolako guraso batzuen ekimenez bertako haurrei euskal dantzak irakasten hasi zirenetik. Urteurren ekitaldien artean taldearen historian erro sakonak dituen San Juan bezperako soka dantza indartzeko asmoz, taldetik igarotako jendeari gonbidapena luzatu zaio.
Errenteria Dantzan berezia Ereintzaren 50. urteurrena dela eta
100 dantzari baino gehiago izango dira oholtza gainean Dantza Taldearen 50 urteko ibilbidearen erakusgarri. Ekainaren 21ean hasi eta 29ra arte iraungo du Errenteria Dantzaneko aurtengo edizioak, eta jaialdiaren nondik norako nagusiak ondokoak izango dira:
Dantza EHUko Udako ikastaroetan: matrikula epea luzatu da
Matrikula epea luzatu dute EHUko Udako dantza ikastaroetan izen emateko. Dantza garaikidean, baletean eta dantza tradizionalean, sortze prozesuak izango dira aztergai ikastaro horietan. Idoia Zabaleta, Laura Etxebarria, Jon Maya eta Filgi Claveriek koordinatutako ikastaroetan Isabel de Naberan, Martin Sonderkamp, Kepa Artetxe, Larraitz Artetxe, Sabin Bikandi, Juan Antonio Urbeltz eta Philippe Cohen arituko dira irakasle lanetan.
Mugatxoan: Practicable
Blanca Calvo eta Ion Munduatek koordinatzen duten Mugatxoan proiektuaren barruan, Alice Chauchatek, Isabelle Schadek eta Frederic Giesek Practicable hitzaldia eskainiko da Artelekun gaur eta lan baka aurkeztuko dute bihar.
Gure Dantzak, Nafarroako dantzari ohien topaketak Lizarran
Francisco Beruete dantzari ohien elkarteak eta Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Gure Dantzak, dantzari ohien topaketak ospatuko dituzte igandean, ekainaren 15ean Lizarran.
Aterpean Asier Zabaletarekin
Dantza Hirian mugaz gaindiko jaialdi ibiltariak ekimen berri bat jarri du abian. Urtero bi artistari bere lana garatzeko azpiegitura eta baliabideak, alegia Aterpea eskainiko dio. Lehen artista gonbidatua Asier Zabaleta izango da, eta honek sorkuntza-tailerren bidez dantza tradizionala, kaleko dantza modernoa eta dantza garaikidea uztartuko dituen pieza prestatuko du.
Sword Spectacular, York-eko ezpata-dantzen jaialdiaren kronika
York-en izan gara maiatza bukaeran, Eibarko kezka dantza taldearekin Sword Spectacular jaialdian parte hartu dugu, ezpata-dantzen jaialdi erraldoi batean. Europa eta Ameriketako 40 ezpata-dantza taldek hartu genituen York-eko kaleak eta hor ibili gara gora eta behera ezpata-dantzan.
Dokumentuaren akzioak