Dokumentuaren akzioak
Mugatxoan: Practicable
. Proiektuan parte hartzen duten artistek –batek edo gehiagok– sinatutako lan ugari sortzeko oinarria da. Piezak gorputzaren jardunen ikerketan eta antzezpenari lotzeko askotariko moldeetan kokatuta daude.
Ostiralean, ekainak 13, 17:00etan Alice Chauchatek, Isabelle Schadek eta Frédéric Giesek Practicable hitzaldia eskainiko dute Artelekun, Mugatxoan zikloaren harira. Eta larunbatean, lehenengo biek lan bana aurkeztuko dute.
Praticable,
zehazki, hainbat sorkuntza-lanen bultzatzaile diren eta elkarlanean
egiten diren jardun fisikoetan eta jarduera fisikoei buruzko
ikerketa-aldietan garatzen da. Sorkuntza-aldiak ikerketa-aldien
osagarri dira; hortaz, proiektu zehatz bakoitzean artelanerako
baliagarria den jarduneko partaide guztiek esku hartzen dute.
Larunbatean, hilak 14, Alice Chauchatek eta Isabelle Schadek
lan-egitura horrekin lotura zuzena duten lanak aurkeztuko dituzte,
21:00etan Artelekun.
Alice Chauchatek The Breast Piece aurkeztuko du, gorputz "naturalaren" eta bere kultur irudikapenen arteko harremanak aztertzen dituen lana.
Isabelle Schadek Ohne Worte aurkeztuko du; bertan, egintza barregarria ikertzen du hurbiltasun fisikoaren bitartez.
Dokumentuaren akzioak