Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aterpean Asier Zabaletarekin

Dokumentuaren akzioak

Aterpean Asier Zabaletarekin

2008/06/11 12:46

Asier Zabaletak askatu egin nahi du sarritan hermetismoari lotuta egoten den tradizioa, eta modernitateak duen esklusibitate kutsuaz busti nahi du, bien arteko ulermenaren norabidean. Konplexurik gabeko proiektuari ekiten saiatuko da, «zer esango dutenaren» beldurrik gabe.

Fusio-proiektua izango da. Euskal dantza tradizionala eta kaleko dantza modernoa dantza garaikidearen bidez uztartzen dituen proiektua. Hiri-paisaietan dantzatzeko proiektua izango da, tarteko ikusle bilakatuko diren oinezkoekin gertutasuna bilatuko duena.

Aterpean

Aterpean artista egoiliarren programa da, Dantza Hirian Mugaren Bi Alde Dantza Jaialdiak hiri paisaietan sortua. Dantza Hirian

ekimenak hiriguneetan dantza garaikidea sortzea, ikertzea eta zabaltzea sustatuko du Aterprean programaren bidez. Urte osoa hartzen duen programa hori mugaz gaindikoa da, eta artista egoiliarrei dago zuzenduta.

 

Dantza Hirian ekimenak bi artista egoiliar hartuko ditu 2008ko uztailean eta irailean. Programa orokorraren proiektu pilotuan hartuko dute parte 2008ko artista egoiliarrek. Esperientzia aztertu ostean, ondorio batzuk aterako dira, eta horiek aintzat hartuta egingo da lehen deialdi irekia, 2009an.

 

Mugaz gaindiko programa berri horren bidez, artistek, zuzkidura ekonomikoa ez ezik, lanak sortzeko eta aurkezteko espazioa ere lortuko dute. Aterpan Baiona-Donostia eurohirian gauzatuko da.

 

Ertza Aterpean

Asier-zabaleta-aterpean-flic.jpgErtza izango da Aterpean programako lehen konpainia egoiliarra. Donostiako Artelekun prozesuari hasiera eman baino lehen, Asier Zabaletak sorrera-tailerra egingo du Baionako La Maison des Associations-en, eta bertan dantzari partaideak hautatuko ditu.

Egoitzak irauten duen bitartean, dantzaren inguruko sentsibilizazio-ekintzak antolatuko dituzte; esaterako: topaketak artistekin, emankizun publikoak...

Ertzaren zuzendari eta koreografo Asier Zabaletak uztailean egingo duen egoitzan, hiriko espazioetan dantzatzeko pieza motz bat sortuko du, «Bihar jaio nintzen» izenekoa. 2008ko Dantza Hirian jaialdian estreinatuko da.

«Bihar jaio nintzen» lanean, bat egiten duten bi begirada ageri dira. Batek iraganetik etorkizunera begiratzen du, eta besteak alderantziz. Iraganaren eta orainaren arteko zubia da.

Audizio tailerra

Asier Zabaleta / Ertza
Baiona, 2008ko Uztailak 1,2 eta 3
MAISON DES ASSOCIATIONS

 

  • Iraupena: 12 ordu
  • Datak: 2008ko uztailaren 1a, 2a eta 3a
  • Ordutegia: 10:30etik 14:30era
  • Prezioa: Doakoa
  • Izen ematea: Izena emateko fitxa ekainaren 27a baino lehen bidali behar da.
  • Tokiak: 20 toki. Tailerrean parte hartzeko interesdun gehiago egonez gero, uztailaren 1ean aukeraketa egingo da.

 

Tailerra: Metodologia
Espazio komuna sortuko dute, partaideak lengoaia berri baten sorrera prozesuan subjektu aktibo izan daitezen. Euskal teknika tradizionala dantza garaikidearekin eta hiritarrarekin fusionatzen dituen lengoaia. Diziplina ezberdinen lotura-puntuak bilatu arren, bakoitzaren ezaugarriei eutsiko
diena. Pauso errazen bidez, material berria aurkitzeko ildoak finkatuko dira, eta partaideei sorrera-prozesuan esku hartzeko aukera emango zaie.

Partaideak
Euskal dantza tradizionala, dantza klasikoa, dantza garaikidea edota dantza hiritarra (hip hop, street jazz...) egiten duten dantzariek parte hartu ahalko dute tailerrean.

Tokia
Baiona. La maison des Associations
11 allée de Glain. 64100 Bayonne
Doako autobusa jarriko dute Donostiako Gipuzkoa plazan 9etan.

Sorkuntza: Bihar jaio nintzen
Uztailaren 7tik 31era (Aukeratutako dantzariak)
Arteleku
Kristobaldegi 14. Loiola. 20014 Donostia

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.