Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzaren neurozientzia
Duela zenbait aste, Espainiako telebistako "Redes" saioko dokumental labur baten berri eman genizuen hemen. Zergatik egiten ote dugu dantzan? galderari erantzuna bilatzea zen erreportaiaren xedea eta horretarako Lawrence Parsons neurozientifikoa elkarrizketatu zuen Eduard Punset saioaren aurkezleak. Dokumental hura gaur hona dakarkigun artikulo batean oinarrituta zegoen: "The Neuroscience of Dance".
Gernikaren inguruan sortzen ari da Aukeran lan berria
Aukeran dantza konpainia lan berria prestatzen ari da. Gernika margoa izango du ardatz eta ekainaren 10ean Euskalduna Jauregian egingo den "Euskaldunak eta dantza" jaialdian egingo dute ikuskizun berriaren aurrerapena.
Sast!-en estreinaldia
Matxalen Bilbao dantzari eta koreografoaren Sast! lanaren estrainaldia eginen dute gaur La Fundicion aretoan. Bilbaok La Fundicion-en bertan 2009. honetan zehar egindako egonaldian sortutako pieza da honakoa. Gaur ezezik, bihar ere izanen da ikuskizuna ikusteko aukera.
Dantzan Ikasi: dantza tradizionalaren formakuntzan eragiteko ekimena
Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz sortu da Dantzan Ikasi egitasmoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu du proiektu hau eta hiru ikastaro eskaintzen ditu lehen deialdi honetan: Bizkaiko jotak eta porruak, Baztango mutil-dantzak eta Goierriko dantzak dira lehen ikastaroen edukiak.
La Dansa de la Mort: heriotzaren dantza Verges-en
Ostegun sainduan, aste santuko prozesioetako baten erdian, hezur eta buruhezur baino ez diren bost irudi dantzan ageri dira danbor goibel baten erritmora. La Dansa de la Mort da, Gironako Verges herrian dantzatzen dena. Bertan bizitakoaren kronika da honakoa. Bideo bat ere grabatu nuen, baina iluntasunean egiten dute dantza eta ezer gutxi ikusten da, beraz, Youtuben aurkitutako beste batzuk ere jarri ditut.
Boiseko 2010. urteko Jaialdin parte hartzeko deialdia
Bost urtetan behin ospatzen dute Boisen (AEB) Jaialdi izeneko jai erraldoia. Nazioarteko euskal kulturaren jaialdia da eta Estatu Batuetako euskal komunitateak parte hartzen du bertan baita Euskal Herritik abiatutako hainbat taldek ere. 2010. urteko Jaialdin parte hartzeko deialdia zabaldu dute.
Bondage on pointe
Lagun batek bidali digu ondoko argazkia. "Erotismoa, dantza, sadoa... Dantzan.com-eko logoa gogoratu dit, bide batez" esan digu. John Tisbury-ren irudi bat da, argazki erotiko, fetitxista eta biluzi artistikoetan espezializatutako argazkilaria da.
Francisco Berueteri kalea jarri nahi diote Lizarran
Francisco Beruete Lizarrako udal dantza taldearen zuzendari eta dantza-maisu izan zen XX. mendeko 50. hamarkada inguruan. Kulturaren munduan kezka handiko gizona izaki, Santiago bideko lagunen elkarteko sortzaile izan zen Beruete. Lizarraren alde egindako lan hori guztia eskertzeko, Lizarrako kale bati bere izena jartzea proposatu dute.
Dantzaldia jaialdia 2009
Urtaroz aldatu eta udaberrian datorkigu aurtengo Dantzaldia jaialdia. La Fundicion aretoak antolatzen du jaialdia eta aurten hamargarren urtemuga beteko du. Flamenkoa, baleta eta Frankfurten lanean ari diren dantzari euskal herritarrak izanen dira aurtengo Dantzaldiako protagonistak.
Dantzaren hilabetea Gipuzkoan
Dantzaren Nazioarteko Egunaren karietara, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu. Dantza emanaldiak, ikastaroak, barra klasikoaren erakustaldiak... apirilaren 4ean hasi eta maiatzak 3rarte badago zer ikusi eta zer dantzatu.
Dokumentuaren akzioak