Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Errepertorio berezitasuna
Ari da betetzen poliki-poliki euskal dantza taldeen direktorioa. Proposatutako eremuen artean badago bat "Errepertorio berezitasuna" izenekoa. Talde batzuk hauxe jarri duzue eremu horretan "Euskal Herriko dantzak". Eta barkatuko didazue, baina hori ezer ez jartzea bezalakoa da. Akaso ez dugu ondo azaldu kontzeptua eta saiatuko naiz berriro.
Dantzaren Eguna eta Akram Khan-en mezua
Badator apirilaren 29a, Dantzaren Nazioarteko Eguna, eta ohi bezala han eta hemen dantza ekitaldiak ugaritzen ari dira. Asteburu honetan eta hurrengoan izanen dira ospakizun nagusiak. Urtero dantzaren alorreko pertsona ezagun batek prestatzen du Dantzaren Nazioarteko Egunaren mezua. Aurten Akram Khan, Ingalaterrako koreografoak prestatu du. Hona hemen:
Dantza kalean Donostiako Okendo plazan
Herritarrek dantzaz gozatu dezaten Dantza Kalean ikuskizunaren 3. edizioa izango dugu Apirilaren 25ean, larunbata, 12’00etan, Okendo Enparantzan. Bertan, jazz dantza, garaikidea eta klake dantza lantzen dituzten koreografiak eskainiko dituzte elkarteko ikasleek. Dantza, bakearen hizkuntza dela eta mugarik ez duen artea dela frogatuko du Dantza kalean ekitaldiak.
Verdini dantza taldea Miarritzen Argira lanarekin
Larunbat honetan, Miarritzeko Kasinoan, gaueko 21:00etan Verdini Dantza Taldearen “Argira” ikuskizuna izango da. Integrazio Batzordearen hamarkada ospatzeko, eskola mailan integrazioaren alde lana egiten ari dira. Ikuskizun honetan Isabel Verdinik planteatzen du minusbaliotasunak dituzten pertsonak gizarte honetan ez ote ditugun gehiegi babesten. “Argira” Donostiako Verdini Psikodantza taldearen seigarren lana da eta Errenterian izan zuen lehen emanaldia 2007ko urriaren 7an.
Tolosako Udaberri Huescan arituko da asteburuan
Huescako Gurrea de Gallego herrian emanaldia eskainiko du asteburu honetan Tolosako Udaberri dantza taldeak. VI Muestra de Danzantes «Villa de Gurrea de Gállego» jaialdia ospatzen da asteburuan, eta Zaragoza, Lleida, Teruel eta Huescako taldeek parte hartuko dute Gipuzkoarrekin batera.
"Despertar los sentidos" dantza ikuskizuna Espaloian
Despertar los sentidos dantza ikuskizuna apirilaren 26an "Despertar los sentidos" bigarren aldiz ikusi ahal izango da Espaloia Kafe Antzokian. Aurrekoan izandako arrakastak eragin du berriz ere Elgetako taula gaina dantzari hauez betetzea. Sarah Ramirez-en eskutik etorriko dira berriz ere eta helburua aurrekoan zekarten bera izango da, ezintasunen bat duten lagunen bizitza kalitatea hobetzea.
Aikoren dantzaldi ibiltaria Errenterian
Dantzaldi Ibiltaria Aiko taldearen ekimena da, eta urte osoan zehar Bizkaiko hainbat herritan gauzatzen ari da. Dagoeneko ehunka bizkaitarrek hartu dute parte ikastaro hauetan. Orain, Kukai eta Errenteriako Udalaren ekimenez, Dantzaldi Ibiltaria Errenterian eginen dute maiatzaren 8an.
Euskaldunak eta dantza 4. gala
Euskaldunek dantzatutako eta sortutako kalitatezko dantzaren aldeko apustua da, 4. Euskaldunak eta dantza galaren nortasun zeinua. Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) antolatu du eta zuzendaritza artistikoa berriro ere, Andoni Arestiren esku egongo da. Euskalduna Jauregiko auditoriumean izango da ikuskizuna ekainaren 10ean arratsaldeko 20:30ean.
Euskal dantza taldeen direktorio bat
Askotan deitu edo idazten digute halako dantza taldearen telefonoa edo bestearen emaila eskatuz. Batzuetan ez da erraza gertatzen dantza taldeokin kontaktuan jartzea. Horregatik euskal dantza taldeen direktorio bat sortzea pentsatu dugu. Baina direktorio horretan bakoitzak erabakiko du zein datu eman nahi dituen. Sartu dokumentuan eta zure taldearen kontaktua erraztu nahi baduzu bete laukitxoak.
Barkoxeko maskarada Baionan
Apirilaren 12an bukatu zituzten aurtengo maskaradak Barkoxeko azken emanaldiarekin. Edo ez? Heldu den apirilaren 25ean, larunbatarekin, maskaradak emanen dituzte Barkoxeko gazteek Baionan. Haiz'Egoa elkarteak antolatuta kalez-kale ariko dira aitzindariak, kauterak, buhamiak eta enparauak.
Dokumentuaren akzioak