Dokumentuaren akzioak
Verdini dantza taldea Miarritzen Argira lanarekin
Verdini Dantza Taldea bera 1992an sortu zen. Dantza taldearen helburua adimen minusbaliotasuna dantzaren bidez gizarteratzea da. Talde bezala lehenengo emanaldia 2000. urtean egin zuten, Atzegi-ren 40. urteurrenean. Bertan, "Gure indarra" lana aurkeztu zuten.
"Argira" lana, neurri batean, "Ilunpetik" lanaren jarraipena da. Hamabost urtetan egindako lanaren emaitza azaltzen zaigu bertan. Isabel Verdinik, taldeko koreografa, zuzendaria eta sortzailea denak, azaldu nahi digu edozein pertsonak, minusbaliotasuna izan edo ez izan, nahi duena egin lezakeela, beti ere, aurretik lan egoki bat egiten bada.
Hona gai mamitsua,
bihotzaren barrenetik gogoeta egitera gonbidatzen gaituena, ezgaitasuna
duen pertsona batekin bizi beharrak dakarzkigun beldur eta zalantzek
esagindako errealitate gogor eta ilunari nola egiten diogun aurren,
azaltasunez. Erakutsiko digu pertsona hauek, bihotz zabalez, ziurtazun
osoz eta tema handiz, autentikoago izaten irakatsiko digutela, gu hartarako
prest baldin bagaude behinik behin.
Ikuskizunaren datuak
Ikuskizuna: "Argira".
Zuzendaritza: Isabel Verdini.
Dantzariak: Verdini Dantza Taldea.
Lekua eta eguna: Miarritzeko Kasinoan, Apirilaren 25-ean, 21:00etan.
Sarrerak: 5,00 €.
Datu artistikoak
Koreografia: Isabel Verdini
Koreografia laguntzailea: Maria San Sebastian
Zuzendaritza artistikoa: Isabel Verdini
Dantzariak: Olaia Goikoetxea, Nerea Astarbe, Marta Garmendia, Naroa Azaldegi, Nekane Prieto, Aizpea Mugika, Maria Herrero, Agurtzane Verdini, Haizea Sendon, Ana Alvarez, Carla Rivas, Irati Alonso, Isabel Verdini
Musika originala: Ismael Yague
Musika zuzenean: Ismael Yague (txistua, silbotea, txirula, teklatua eta perkusioa)
Zuzendaria: Isabel Verdini, Agurtzane Verdini
Pedagoga: Elena Aguilera
Produkzio zuzendaria: Jesus Murua
Produkzio laguntzailea: Cipri Sendon
Jantziak: Agurtzane Verdini
Argien diseinua: Carlos Salaberria
Argazkiak: Javier Echezarreta
Diseinua: Urban Estudio
Dokumentuaren akzioak