Dokumentuaren akzioak
Aikoren dantzaldi ibiltaria Errenterian
Kukai dantza konpainiaren eta Errenteriako udalaren ekimena da dantza tailer hau, eta dantza tradizionala gozatzeko aukera ederra eskainiko dio bertara gerturatzen diren guztiei.
Ekimen hau maiatzaren 8an izango da, eta izen-ematea apirilaren 27tik aurrera egin ahal izango da Errenteria Hiria Kulturguneko bulegoetan. Izen emateak 3 euro balioko ditu, eta salneurri horren truke ikasleek ikastaroan landutako edukiak errepasatzeko disko bat eta kamiseta bat eskuratu ahal izango dituzte.
Dantzaldi Ibiltaria Aikoren ekimena da, eta urte osoan zehar Bizkaiko hainbat herritan gauzatzen ari da. Dagoeneko ehunka bizkaitarrek hartu dute parte ikastaro hauetan. Orain, Kukai eta Errenteriako Udalaren ekimenez, Dantzaldi Ibiltaria Gipuzkoara dator, Errenteriara.
Eguna: Maiatzak 8, ostirala
Ordua: 19:00-21:00
Lekua: Errenteria Musical Musika eta Dantza Eskolako dantza gelan
Izen ematea: Errenteria Hiria Kulturgunean, Apirilaren 27tik aurrera
Prezioa: 3 euro (Ikastaroarekin batera, ikastaroko musika eta kamiseta bat oparituko dira)
Antolatzaileak: Kukai dantza konpainia, Errenteriako udala eta Errenteria Musikal
Dantzaldi ibiltariaren informazioa: www.aikotaldea.com
Dokumentuaren akzioak