Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Euskal dantzariak Frankfurtetik
2009ko Dantzaldiaren egitarauaren barnean, maiatzaren 31an "Euskal dantzariak Frankfurtetik" izeneko emanaldia eskainiko dute Jone San Martinek, Amancio Gonzalezek eta Inma Rubiok Bilboko Euskalduna jauregiko A3 aretoan.
Alurr taldeko 140 haur Izaskungo jaietan
Alurr Dantza Taldeko 4 urtetik 12 urtera bitarteko haurrak ekainaren 1ean ariko dira Izaskungo jaietan (Ibarra, Gipuzkoa)
Dantza kalera ADDE-ren eskutik Dantzaren Egunean
ADDEk, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, dantza kalera atera zuen apirilaren 29an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Bilbon, Arriaga antzokiaren aurrean prestatutako "eskenatoki" bitxi batean hainbat dantza estilo eta proposamen aurkeztu zituzten. Hona horien berri emateko prestatu duten bideoa.
Ertza konpainiaren, Zoo (pizti trajedunak)
Asier Zabaletaren Ertza konpainiak ikuskizun berria estrainatuko du bihar, maiatzak 23, Donostiko Gazteszenan. Espazio itxi batean kokatutako trajedun piztien, alegia, gizakien jarrerak ikustea da ikuskizunaren xedea.
Wiesbaden Balletak ikuskizuna eskainiko du asteburu honetan
Wiesbaden Balletak Blanco como la luna ikuskizuna ekarriko du asteburu honetan Victoria Eugenia Antzokira. Saioak maiatzaren 22an eta 23an izango dira, biak arratsaldeko 20:00etan.
Nora, Traspasos konpainiaren itzulera
Traspasos 90-eko hamarkadan Euskal Herrian funtzionatu zuen dantza garaikideko konpainia bakarrenetakoa izan zen. Hainbat emanaldi egin zituen eta erreferentziazko taldea izan zen. Gero dantza utzita izan du eta antzerkian aritu izan dira batez ere. Orain, Mikel Urdangarinen lankidetzarekin, "Nora" izeneko ikuskizunean, berriz heldu diote dantzari.
Dantza ikastaroak Hik Hasi topaketetan
Uztailaren 1, 2 eta 3an eginen dira X. Hik Hasi Topaketa Pedagogikoak Donostian. Besteen artean, dantzarekin zerikusia duten ikastaroak eskainiko dituzte: "Euskal Dantzak Lehen hezkuntzan", "Biodantza, talde dantza organiko eta kreatiboa" eta "Munduko dantzak, haurrentzako dantza ludiko eta integratzaileak".
Lantz, Ituren eta Zubietako inauteriak Nafarroako Interes Kulturaleko Ondasunak izendatu dituzte
Pasa den apirilean, Nafarroako Gobernuak Lantz, Ituren eta Zubietako inauteriak Nafarroako Interes Kulturaleko Ondasunak izendatu zituen. Izendapenaren prozesua bideratzeko ezinbestekoa da txosten historiko (kasu honetan, historiko-etnografikoa) bat egitea. Hau Ortzadar Elkarteko K. Irujo eta M. Ozkoidik burutu zuten 2008. urtean zehar.
Dantzaldi Ibiltariaren eguna
Aiko taldeak martxan jarritako ekimena da Dantzaldi Ibiltaria. Urtea hastearekin abiatu zuten eta orain ikasturte amaierako festa antolatu dute ekainaren 20ean, Durangon. Tailerrak, dantza emanaldiak, bazkaria eta dantzaldi-erromeriak izanen dira egun osoan zehar.
Iker Gomez koreografoa aukeratu dute Aterpean programarako
Iker Gomez Eibarko dantzari eta koreografoaren "Love Me!" izeneko lana izan da 2009ko Aterpean programarako hautatutako proiektua. Dantza Hirian ekimeneko zuzendaritzak deialdi irekia argitaratu zuen otsailean, eta nazioarteko 50 koreograforen lanen artean Iker Gomez-ena aukeratu dute.
Dokumentuaren akzioak