Dokumentuaren akzioak
Albisteak
IX. Gaita Egunak Donibane Lohitzunen
Orain arte, Gaita doinuak karrika animazioetan eta ohizko dantzen inguruan entzutea usaiatu gira. Bainan IX. Gaita Egunak festibala kari antolatuak diren lau kontzertuetan (sartzea urrirrik), entzuleek ohartzeko parada ukanen dute, Gaita, musika mota ezberdinetan eta molde ainitzetan erabil daitekela. Aurten 450 musikari, dantzari eta ziganteek festibalean parte hartuko dute. Geroari so eginik Herri Soinu eta Iparraldeko Gaiteroak lagunaldiek Ipar Euskal Herriko herriz-herri segituko dute gaita soinuen ezagutarazteko, euskal musikaren ondarean dagoelakotz, baita munduarenean ere.
Argia Dantza Taldearen Axeri Boda, Victoria Eugenia Antzokian
Argia Dantza Taldeak Axeri Boda ikuskizuna eskainiko du datorren astelehenean, irailak 7, Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 20:00etan.
Donostia Dantzan erromeria
Datorren larunbata irailak 5, Donostiako Euskal Jaien programazioaren barnean, Dantzari ohien soka-dantza izango da, Konstituzio Plazan arratsaldeko 19etan. Jarraian, Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen laguntzaz euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria izango da.
XXV Folklore Jardunaldiak
Hogeita bost urte beteko dira aurten Ortzadar Elkarteak Folklore Jardunaldiak abian jarri zituenetik. Ordutik urtero helarazi dugu hau bezalako zirkularra. Esan dezakegu Jardunaldiek, beren ibilibide luze honetan, Folklorearen ikaskuntzan eta dibulgazioan gertatu diren aldaketen lekuko aparta izan direla. Bai folklore bera, bai ikertzaileak eta folklorea ikasketagai duten disziplinak birkokatu behar izan dira gizarte-esparruan. Honek eragin nabarmena izan du Jardunaldien antolaketan eta bilakaeran.
Euskal Herriko Dantza Agerketa 2009, Basaurin
Urtero ohikoa izaten den moduan, aurten ere Euskal Herriko tokian-tokiko dantzen agerketa eginen dute Basaurin irailaren 18, 19 eta 20an. Markinako Zerutxuk, Gasteizko Indarrak, Lasarte-Oriako Erketz-ek, Faltzes-eko Makaiak, Luzaideko Bolantek eta Barkoxeko Etxahun taldeek hartuko dute parte 2009ko agerraldian.
Reno-ko Zenbat Gara-ren urteurrenean parte hartu du Argiak
Argia dantzari taldearen ordezkaritza bat Renon izan da uztailean Zenbat Gara taldearen 20 urteurreneko ospakizunetan eta bertan ospatu den Euskal Etxeen biltzarrean parte hartzen. Zenbat Gara taldeak prestatutako ekitaldi hunkigarri batean taldearen ibilbidearen zenbait mugarri bideo baten bidez azaldu eta dantzatuz ikuskizun berezia eskaini zuten.
Kukai dantza konpainiak dantzari gazteak formatzeko ikastaro bat jarriko du martxan
Kukai Dantza Konpainiak 17 eta 21 urte arteko gazteei zuzendutako formazio kurtso bat antolatu du. Kurtsoa urria eta ekaina bitartean izango da, astean egun bateko maiztasunarekin.
Euskal Herriko dantzari eguna, irailaren 12an, Atarrabian
Irailaren 12an eginen dute 2009ko Euskal Herriko dantzari eguna, Atarrabian. Euskal Dantzarien Biltzarraren Nafarroako ordezkaritzak hartu du aurten antolaketaren ardura eta larunbat horretako ekitaldiaz gain, aurreko aste osorako jarduerak antolatu dituzte: erakusketak, hitzaldiak, artisautza azoka...
Eraiki Dantza Taldea Mazedonian
Abuztuaren 26tik daude Irungo Eraiki dantza taldeko gaztetxoak Mazedonia aldean. Abuztuaren 30erarte egonen dira Ohrid herrian ospatzen den II. Ohrid Sun jaialdian parte hartzen. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Lapurdiko hainbat dantza erakutsiko dituzte bertan.
Oteiza eta dantza, NUPen udako ikastaroetan
Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere udako ikastaroen baitan honako ikastaroa antolatu du Iruñean: Oteiza hizkuntza artistikoak: Dantza eta poesia. Abuztuaren 28an izanen da, ostirala. Iturramako Civivox-ean eginen dute eta hitzaldiz eta dantzaldiz egonen da osaturik ikastaroa. Miguel Sanchez Ostiz idazlea, Mireia Gabilondo aktorea, Jon Maya dantzaria eta Kukai dantza konpainia izanen dira partaideak.
Dokumentuaren akzioak